49. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

5/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an, Udalak osoko bilkuran 5/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko harturiko erabakia, 2020ko urtarrilaren 2koa. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa horren espedientea behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1.1650.21300.–Argiteria konpontzea: 3.600,00 euro.

1.1650.2210002.–Argiteria publikoa: 2.000,00 euro.

1.3370.63200.–Gizarte-etxeko gelen egokitzapena: 611,00 euro.

1.4910.62900.–Banda zabaleko azpiegitura: 99.903,00 euro.

1.9120.1000001.–Alkatetzaren ordainsaria: 710,00 euro.

1.9120.1000002.–Udalkideen ordainsariak: 1.800,00 euro.

1.9200.13000.–Garbiketako langileak: 1.800,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

Kredituen beheititzeak edo deuseztatzeak.

1.3420.62200.–Kirol instalazioen hobekuntzak: 79.625,00 euro.

1.1532.61900.–Monasterio de Leyre kalea egokitzea: 30.799,00 euro.

Obanosen, 2020ko otsailaren 19an.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2002614