48. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

19/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2020ko otsailaren 27an egindako osoko bilkuran, 19/2019 aurrekontu-aldaketa onestea erabaki zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aldaketa hori Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak egin ditzaten.

Burlatan, 2020ko martxoaren 4an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2003309