48. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Laburpena, 2020. urtean dirulaguntzak banakako ebaluazioaren bidez emateko deialdi publikoarena. Haren bidez, udal igerilekuak helburu terapeutikoetarako erabiltzeko gizarte laguntzak emanen dira

Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko otsailaren 21ean onetsi ondotik, deialdiaren laburpena ematen da argitara. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 498096.

–Onuradunak eta helburua:

Laguntza horiek Burlatan erroldaturik egon eta bertan bizi direnentzat izanen dira, osasun arrazoiengatik jarduera fisikoa helburu terapeutikoetarako behar badute eta haien diru-sarrerak ezarritako baremora doitzen badira.

–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 498096) eta Udalaren web-orrian: www.burlada.es.

–Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa:

Deialdiko gehieneko kopurua, guztira: 2.000,00 euro, Udal igerilekuak helburu terapeutikoetarako erabiltzeko gizarte laguntzen 2311 4800003 aurrekontuko partidaren kargura. Zenbateko hori baldintzaturik dago, dagokion aurrekontuan onetsi beharko baita.

–Laguntzen zenbatekoa:

Dirulaguntzaren eskala izanen da zerbitzuaren kostu osoaren %90 gehienez eta %20 gutxienez, Burlatako Udalaren Kirol Patronatuan indarrean den prezioaren arabera; gainerakoa onuradunaren kargura izanen da.

–Eskabideak aurkezteko epea:

20 egun baliodun, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2020ko otsailaren 28an.–Alkatea, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2003152