48. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

400/2020 EBAZPENA, 2020ko otsailaren 24koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egiten duena.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak eta urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretuak ezarritakoarekin bat etorriz -haietako lehenbizikoak unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko egiaztapen nazionala ezarri zuen, eta bigarrenak unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketak arautu-, eta maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetan eta Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25ean egindako bileran onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko lehiaketei buruzko Arautegian xedatutakoari jarraikiz.

Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen 2019. urteko Lan Publikoaren Eskaintza (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2019ko martxoaren 7koa).

Kontuan harturik 2019. urteko Lan Publikoaren Eskaintzari dagozkion Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakaskidegoetako irakasle lanpostuetarako deialdia egiteko erabakia, Gobernu Kontseiluak 2020ko otsailaren 11n egindako bileran onetsia.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Unibertsitateko irakasle titularren kidegoko 6 lanpostu betetzeko sarbide lehiaketarako deialdia onestea, baita haren oinarriak ere.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Sarbide Batzordeetako kideei aditzera ematea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 24an.–Inés Olaizola Nogales, Irakasleen Gaietarako errektoreordea.

UNIBERTSITATEKO IRAKASLE TITULARREN KIDEGOKO LANPOSTUAK BETETZEKO SARBIDE LEHIAKETARAKO DEIALDIA

Hauek dira deialdia arautuko duten

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1. Oinarri hauen xedea da unibertsitateko irakasle titularren kidegoko lanpostuak betetzeko sarbide lehiaketa arautzea.

2. Lehiaketa hau arautzeko, honako hauek ezarritakoa hartuko da kontuan: Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa; urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko egiaztapen nazionala ezartzen duena; urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketak arautzen dituena; maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak; Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25ean egindako bileran onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko lehiaketei buruzko Arautegia; urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretua, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; deialdiaren oinarri hauek, bai eta aplikatu beharreko gainerako arau orokorrak ere.

3. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 80.3 artikuluarekin bat, gehienez ere lau hilabete igaroko dira onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik lehiaketaren ebazpena argitaratzen den arte, epe hori ez bada luzatzen arrazoi larriren batengatik, luzapenezko inpugnazioengatik edo bidezko beste arrazoiren batengatik.

Epe hori zenbatzeko, abuztua baliogabea izango da ondorio guztietarako.

4. Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa–, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Estatuko Aldizkari Ofizialari dagokiona izan ezik (3. oinarrian aipatutakoa), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneko esteka honetan azalduko dira, deialdi honi dagokion aipamenean, eta ez dira baliozkoak izango bestelako tokietan agertzen direnak:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/enplegu-publikoa/irakasle-eta-ikertzaileen-deialdiak.

2.–Izangaiek bete beharrekoak.

Lehiaketan onartua izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta lanpostuaz jabetu arte beteko dira:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Halaber, parte har dezakete Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko tratatuak aplikatzen diren eremuko estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Zilegi da Europar Batasuneko nazionalitaterik izan ez eta gaikuntza duten atzerritarrek ere parte hartzea, baldin eta beren nazionalitateari dagokion Estatuak unibertsitateko irakaskidegoetako funtzionario espainiarrei unibertsitate-irakaskuntzako antzeko lanpostuak betetzeko lege-gaitasuna aitortzen badie, eta izangaiak kondizio hori egiaztatu beharko du.

b) 18 urte baino gehiago izatea, eta erretiro adina betea ez izatea.

c) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

d) Ez egotea bazterturik edozein administrazio publikotako zerbitzutik diziplinako espediente bat dela kausa, eta ez egotea ezgaitua funtzio publikoak betetzeko. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaien kasuan, baldintza hau betetzeko beharrezkoa izango da norberaren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten duen diziplina-zehapen edo kondena penalik ez edukitzea.

e) Unibertsitateko irakasle titularren kidegora aurkezteko gaitasuna edukitzea, dagokion arloan edo arloetan, urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko gaikuntza nazionala ezartzen duenak, xedatutakoarekin bat etorriz.

Halaber, aurkezteko moduan egongo dira dagozkien unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko gaikuntza dutenak, uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuak, gaikuntza nazionalaren sistema arautzen duenak, ezarritakoarekin bat etorriz, zein arlotan lortu zuten gaikuntza baldintza izan gabe deitutako lanpostuetako batean lehiatzeko. Era berean, zilegi da maila bereko edo handiagoko unibertsitateko irakaskidegoetako funtzionario direnak deitutako lanpostuetara aurkeztea.

Era berean, Europar Batasuneko Estatuetako unibertsitateetako irakasleek zilegi dute dagozkien kidegoetara aurkeztea, baldin eta unibertsitateko katedradun edo irakasle titular lanpostuaren baliokidea lortu badute, interesdunak eskatuta Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak emandako ziurtagiriarekin bat. Kasu horietan, lehiaketa ebatziko duen Batzordeak erabakiko du irakaslana betetzeko gaztelaniazko zer ezagutza-maila behar den.

3.–Eskaerak.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun baliodun igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean ere argitaratuko da. Eskaerak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

3.2. Eskaeraren aurkezpena.

3.2.1. Hautapen prozesuan parte hartzeko, helbide honetan dagoen eskaera erabili beharko da:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/irakasle-ikertzaile-+oposizioa-lehiaketa.

3.2.2. Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute eskaera, helbide honetako “Hasi tramitea” botoian:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/irakasle-ikertzaile-+oposizioa-lehiaketa.

Horretaz gainera, zilegi da eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztea (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, Autonomia Erkidegoetako Administrazioetako eta Toki Administrazioa osatzen duten Erakundeetako erregistroetan, posta-bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan.

Eskaera posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta-zerbitzuko langileak data eta zigilua jar ditzan ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora bidali baino lehen.

3.3. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak.

Behar bezala betetako eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiriaren fotokopia.

b) Bigarren oinarrian lehiaketa honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten egiaztagirien fotokopia.

c) Laugarren oinarriak aipatzen duen tasa ordaindu delako egiaztagiria.

3.4. Aurkeztutako dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertuta, Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikusten badu izangairen batek ez daukala eskatzen diren betekizunetakoren bat edo agiriak faltsutu dituela, deialdian parte hartzeak dakartzan eskubide guztiak bertan behera geldituko dira.

3.5. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitatezko akatsak edonoiz konpontzen ahalko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta.

4.–Tasa.

4.1. Hautaketa prozesua egiteko behar diren zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa izango da.

Diru-kopuru hori Nafarroako Rural Kutxako ES16 3008 0001 18 0700190523 zenbakidun kontu-korrontean sartuko da, eta frogagirian izangaiaren izena eta “Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketa” identifikazioa agertuko dira.

4.2. Tasak ordaintzetik salbuetsita egongo dira:

a) Ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Hautaproben deialdiaren iragarkia argitaratu baino lehenago gutxienez hilabete batez lan-eskatzaile moduan inskribaturik egon direnak, izena emateko epean inolako lan eskaintza egokiri uko egin ez badiote, eta sustapen, prestakuntza edo birmoldaketa profesionaleko ekintzetan parte hartzeari uko egin ez badiote salbu eta justifikaturiko arrazoiengatik. Halaber, beharrezkoa da lanbide arteko gutxieneko lansaritik goragoko errentarik ez izatea hilabetean.

Honela egiaztatuko da zirkunstantzia hori:

–Enplegu-eskatzaile gisa izena emateari dagokionez, behar den Enplegu Bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da. Ziurtagiri horretan, eskatzailea zein egunetan inskribatu den adieraziko da, eta berariaz adieraziko da inskripzio-aldian ez duela enplegu-eskaintza egokirik baztertu, eta ez diola uko egin sustapen, prestakuntza edo birmoldaketa profesionaleko ekintzetan parte hartzeari, arrazoi justifikatuak zeudenean izan ezik.

–Hilero lanbide arteko gutxieneko soldata baino errenta handiagorik jasotzen ez bada, interesdunak erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko du.

4.3. Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, ezarritako aurkezpen epearen barruan tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea dakar, eta hau konpondu ezin daitekeen baldintza da.

4.4. Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautapen-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztu beharra.

5.–Izangaien onarpena.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, gehienez ere 10 egun balioduneko epean, irakasleen gaietan eskumena duen organoak jendaurrean jarriko du, Unibertsitateko iragarki-ohol elektronikoan (deialdi honi dagokion atalean), deitutako lanpostu bakoitzeko lehiaketan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, baita baztertzeko arrazoiak ere, halakorik izan bada.

5.2. 3.3 oinarrian aipatzen diren dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, ezin zuzendu daitezkeen baztertzeko arrazoiak hauek izango dira: eskaera epez kanpo aurkeztea, deialdian eskatutako baldintzak ezarritako epean ez betetzea eta tasa epe barruan ez ordaintzea.

5.3. Izangai baztertuek edo zerrendan azaldu ez direnek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, haiek zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo 10 egun balioduneko epean.

5.4. Eskaerak osatzeko eta zuzentzeko epea bukaturik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki ohol elektronikoan argitaratuko da (deialdi honi dagokion atalean) lehiaketan onarturiko eta bazterturiko izangaien behin betiko zerrenda.

5.5. Lehiaketako onartuen zerrendak egoteak ez du esan nahi, inola ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintza orokorrak edo partikularrak betetzen dituztela. Izendapenerako proposatutako izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, dokumentazio egiaztagarria aurkeztu beharko baitute 11. oinarrian adierazitakoarekin bat.

5.6. Epea bukaturik ez bada eskaerarik aurkeztu, izangai onarturik ez bada edo izangaiek lehiatzeari uko egiten badiote, irakasleen gaietan eskudun den organoak arrazoi horregatik lanpostua hutsik geratzen dela aldarrikatuko du, eta dagokion Sailari jakinaraziko dio.

6.–Sarbide Batzordeak.

6.1. Sarbide Batzordeen osaera oinarri hauen II. eranskinean dator.

6.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakaskidegoetarako sarbide lehiaketetarako Arautegiko 12. artikuluarekin bat etorriz, batzordekideen curriculuma Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da, interesdunek ikus dezaten.

6.3. Batzordea bere jardunetan hasi baino lehen eratuko da formalki. Horretarako, batzordeburuak, Batzordeko gainerako kideei aurretik kontsultatu eta gero, ebazpen bat emango du onartuen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik gehienez ere hilabete batera, bileraren tokia, eguna eta ordua ezartzeko, eta interesdun guztiei jakinaraziko zaie beranduenez hamabost egun natural lehenago; deitutakoak honako hauek izango dira:

a) Batzordeko kide titular guztiak eta, bidezkoa bada, beharrezkoak diren ordezkoak, batzordearen eraketa-egintza burutu ahal izateko. Eraketa-egintzaren eguna, ordua eta tokia jakinarazpenean jasoko dira.

b) Lehiaketan parte hartzeko onartuak izan diren izangai guztiak, lehiatzaileen aurkezpen-ekitaldia egiteko. Adierazi egingo zaie zer egun, ordu eta tokitan egingo den. Horri begira, Batzordearen eraketa-egintza egunetik aurkezpen-ekitaldia egiteko ezartzen den egunera arteko epea ez da izango bi egun baliodun baino luzeagoa.

6.4. Eraketa-egintzan finkatu eta jendaurrean jarriko dira lehiatzaileak balioesteko probetako bakoitzean erabiliko diren irizpideak eta zenbakizko balioespen globala, bai eta proba bakoitzaren ataletako bakoitzarenak ere, kontuan hartuta deialdian ezarritako lanpostuen xehetasunak, balioetsi beharreko jardueren barrenean baitaude. Irizpide hauetan ezingo da sartu egiaztagiria dutenei lehiaketan parte hartzea eragozten dien irizpiderik.

6.5. Lehiaketa egin bitartean, Sarbide Batzordeak erabakiko ditu arauak aplikatzean sortzen diren zalantzak, bai eta arau horietan aurreikusi ez diren kasuetan jarraitu beharreko bidea ere. Batzordearen jarduera Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legera egokituko da beti.

6.6. Batzordeak jardun ahal izateko, haren kide guztiek bertan egon behar dute.

7.–Aurkezpen-ekitaldia.

7.1. Aurkezpen-ekitaldian, jendaurrekoa izango baita, batzordeak zehazki finkatuko du lehen probaren edukia, eta proba horren gainean lehiatzaileei eman beharreko jarraibide guztien berri emango du; halaber, zozketaren bidez zehaztuko du lehiatzaileen jarduera-ordena, eta proba noiz, non eta zer ordutan egingo den ezarriko du, kontuan hartuz ezingo dela egin aurkezpen-ekitaldi hau egiten denetik 24 ordu igaro baino lehen. Alabaina, lehiatzaileek idatziz uko egin ahalko diote epe horri. Nolanahi ere, proba hamabost egun naturaleko epean hasiko da, aurkezpen-ekitaldia egiten denetik kontatzen hasita.

Batzordeburuak jendaurrean jarriko ditu ekitaldi honetan batzordeak ezarritako epea eta tokia, lehiatzaile bakoitzak proba hasi baino lehen modua izan dezan gainerako lehiatzaileek aurkeztutako dokumentazioa aztertzeko.

7.2. Lehiatzaileek ondoko dokumentazioa aurkeztuko diote batzordeburuari:

a) Lanbide, ikasketa, irakaskuntza eta ikerketa historia, hiru aletan, eta horri erantsiko zaizkio beren merezimenduen egiaztagiriak eta argitalpenen, garatutako patenteen eta parte hartu duten ikerketa-proiektuen zerrenda.

b) Irakaskuntza proiektua, zein lanpostutarako lehiatzen den izangaia, lanpostu horri dagokion irakasgai edo espezialitate baten programaren berri emango duena, eta ikerketa-proiektua, lanpostu hori esleitzen bazaio garatuko duena. Dokumentazio guztia hiru aletan aurkeztuko da.

7.3. Batzordeak, aho batez, adituei txostenak eskatzen ahalko dizkie lehiatzaileek alegatutako merezimenduei buruz. Txosten hauek ez dira lotesleak izango, eta lehiaketaren aktari erantsiko zaizkio.

8.–Probaren garapena.

Sarbide lehiaketak ahozko bi proba izango ditu.

8.1. Lehen proba jendaurrekoa izango da. Batzordeak ezarritako moduari jarraikiz, gehienez ere bi ordu iraungo duen adierazpena egingo du izangaiak batzordearen aurrean, eta, gero, gehienez ere bi ordu iraungo duen eztabaida batzordekideekin, izangaiak alegatutako merezimendu hauei buruz:

a) Irakasle gisa duen ibilbide akademikoa, non unibertsitateko irakaslanak agertuko diren, behar bezala frogatuak, eta irakaslan horiek balioesteko txostena, beharrezkoa bada.

b) Ikerketan duen ibilbide akademikoa, non ikerketa-jarduerak eta argitalpen zientifikoak agertuko diren, dokumentu bidez egiaztatuak.

c) Beste merezimendu batzuk, horien artean unibertsitateko kudeaketa.

d) Irakaskuntza proiektua.

e) Ikerketa proiektua.

Atal bakoitza batzordeak aldez aurretik onetsi eta argitaratu dituen irizpideekin bat zehaztu eta balioetsiko da.

Lehen proba amaitu ondoren, batzordeko kide bakoitzak batzordeburuari txosten bat emango dio izangai bakoitzaren bana-banako balioespenarekin eta puntuazioarekin, arrazoiak emanez eta ezarritako a, b, c, d eta e irizpideei egokituta.

Proba hori gainditzeko, lehiatzaileen batez besteko puntuazioak probaren balioespen globalaren erdia baino altuagoa izan behar du, eta batzordeko bi kideren txosten positiboa izan behar dute gutxienez.

Batzordeak berehala jakinaraziko dizkie izangaiei lehen probaren emaitzak. Emaitza horietan probako ataletako bakoitzaren bana-banako balioespena agertuko da, bai eta haren balioespen globala ere.

Halaber, jakinaraziko da bigarren proba non, noiz eta zer ordutan egingo den. Hori guztia gero Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratzea galarazi gabe (deialdi honi dagokion atalean).

8.2. Bigarren proba jendaurrekoa izango da eta batzordeak izangaiaren adierazpen gaitasuna, azaldu dituen gaien edukiaren kalitatea eta garrantzia, eta eztabaidatzeko duen gaitasuna balioetsi beharko ditu.

Gehienez ere ordubete iraungo duen azalpena egingo du izangaiak batzordearen aurrean, eta gehienez ere ordubete iraungo duen eztabaida izango du batzordekideekin gero, izangaiak irakaskuntza proiektuan aurkeztutako programako gai bati buruz (izangaiak berak aukeratua).

Bigarren proba amaitu ondoren, batzordeko kide bakoitzak batzordeburuari txosten bat emango dio izangai bakoitzaren bana-banako balioespenarekin eta puntuazioarekin, arrazoiak emanez eta ezarritako irizpideei egokituta.

Batzordeak bigarren probaren emaitzak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko ditu (deialdi honi dagokion atalean).

Proba hori gainditzeko, lehiatzaileen batez besteko puntuazioak probaren balioespen globalaren erdia baino altuagoa izan behar du, eta batzordeko bi kideren txosten positiboa izan behar dute gutxienez.

8.3. Behin sarbide lehiaketa eginda, izangaien behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

9.–Lanpostua betetzeko proposamena.

9.1. Sarbide Batzordeak, zazpi egun balioduneko gehieneko epean proba amaitzen den egunetik kontatzen hasita, izangai guztien zerrenda proposatuko dio errektoreari, arrazoiak emanez eta izaera loteslearekin, izendatzeko lehentasun ordenaren arabera sailkatua. Izangaiak ez dira lehiaketara deitu diren lanpostuak baino gehiago izango. Zilegi izango da, halaber, deitutako lanpostua ez betetzeko batzordearen proposamenarekin amaitzea prozesua.

9.2. Batzordeak izendapenerako proposatutako izangaien zerrenda ordenatua jendaurrean jarriko da Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan (deialdi honi dagokion atalean).

9.3. Izangaientzat zilegi izango da Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiari eskatzea batzordeak beren merezimenduei buruz emandako balioespen arrazoituaren ziurtagiria.

10.–Lanpostua betetzeko proposamenaren aurkako erreklamazioak.

10.1. Izangaiek Sarbide Batzordearen proposamenaren aurka erreklamazioa aurkezten ahalko dute, errektorearen aurrean, gehienez ere hamar egun balioduneko epean.

10.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko lehiaketei buruzko Arautegiaren 18. artikuluan ezarritako Erreklamazio Batzordeak balioetsiko du erreklamazioa.

10.3. Erreklamazio Batzordeak lehiaketaren prozedurari lotutako alderdiak baino ez ditu balioetsiko, eta izangaien aukera-berdintasuna eta merezimendu eta gaitasun printzipioekiko errespetua une oro bermatzen direla zainduko du. Erreklamazio Batzordeak ezingo du inola ere ordezkatu Sarbide Batzordeak izangaien egokitasunari buruz egindako balorazio sakona.

10.4. Sarbide Batzordearen proposamenaren aurkako erreklamaziorik jasoz gero, Erreklamazio Batzordeak nahikoa eskumen duela irizten bazaio, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak ebazpen bat emango du erreklamazioa tramitera onartzeko eta izendapenaren prozesua erreklamazioa behin betiko ebazten den arte eteteko.

Aitzitik, Erreklamazio Batzordeak nahikoa eskumen ez badu, erreklamazioa ez da onartuko.

10.5. Erreklamazioren bat tramitera onartuz gero, Giza Baliabideen Zerbitzuak tramitera onartu diren erreklamazioak helaraziko dizkie izangai guztiei, eta hamar egun balioduneko epea emango die izangaiek nahi dutena alega dezaten erreklamazioak jaso eta biharamunetik kontatzen hasita. Sarbide Batzordeari ere bidaliko dizkio tramitera onartu diren erreklamazioak, haiei buruzko txostena egin dezan.

10.6. Erreklamazio Batzordeko kideek dokumentazioa aztertu eta erabaki hauetako bat har lezakete, gehienez ere hiru hilabeteko epean erreklamazioa aurkeztu den egunetik kontatzen hasita.

a) Baldin eta uste badu baremoko puntuazioen baturan kalkulu-akats ageriko eta nabarmenen bat egin dela, atzemandako akatsa zuzentzea Sarbide Batzordearen proposamenean. Horrek ondorioak izango ditu Sarbide Batzordearen proposamenean, aldatu egingo baitu izangaien hurrenkera.

b) Baldin eta uste badu prozedura-akatsen bat izan dela eta horrek babesik gabe utzi duela erreklamazioa jarri duen alderdia, hautaketa-prozedura formazko akatsa egin den unera eramatea atzera.

c) Baldin eta uste badu berdintasun, merezimendu edo gaitasun printzipioren bat urratu dela, Erreklamazio Batzordeak ez du berretsiko Sarbide Batzordearen proposamena.

d) Baldin eta uste badu aurreko kasu bat ere ez dela betetzen, Erreklamazio Batzordeak Sarbide Batzordearen proposamena berretsiko du.

10.7. Erreklamazio Batzordeak bere kideen botoen gehiengoz hartuko ditu erabakiak, eta, bozketan berdinketarik badago, erabakigarria izango da batzordeburuaren botoa. Erabakiak hartzeko, Erreklamazio Batzordeak aukera izango du Unibertsitatearen Zerbitzu Juridikoaren txosten juridikoa eskatzeko.

10.8. Erreklamazio Batzordeak erreklamazioari buruz hartzen duen erabakia loteslea izango da errektorearentzat. Errektoreak ebazpen bat emango du Erreklamazio Batzordearen proposamenarekin bat etorriz, eta zilegi du lanpostua hutsik utzi dela deklaratzea.

Ebazpen horrek administrazio bidea agortuko du, eta haren aurka zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea bi hilabeteko epean Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.

Hiru hilabeteko epean ez bada ebazpenik ematen, erreklamazioari ezezkoa eman zaiola ulertuko da.

11.–Dokumentazioaren aurkezpena.

11.1. Proposatutako izangaiek, lanpostua betetzeko proposamena argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, 5.5 oinarrian ageri direnez gain, dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo haren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiriaren fotokopia konpultsatua.

b) Mediku-ziurtagiri ofiziala, unibertsitateko irakaslearen lanpostuko eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duena.

c) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez dagoela eta administrazio publiko baten zerbitzutik ez dela bereizia izan egiaztatzen duen erantzukizunpeko aitorpena. Atzerriko izangaiek egiaztatu beharko dute ez dutela beren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten dien diziplina-zigorrik edo kondena penalik.

d) Bateraezintasunik ez daukala adierazten duen aitorpena, jarduera publikoren bat betetzen edo pentsioren bat jasotzen ari bada.

11.2. Funtzionario publikoak direnek ez dituzte aurreko dokumentuak justifikatu behar, eta funtzionarioak direla eta beren zerbitzu-orrian agertzen diren inguruabarrak egiaztatzen dituen administrazioaren egiaztagiria aurkeztu behar dute.

12.–Izendapena eta kargu-hartzea.

12.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak izendatuko du izangaia irakasle funtzionario, proposaturiko izangaiak aurreko oinarrian ezarritakoa bete eta gero.

12.2. Proposaturiko izangaiak eskatutako dokumentazioa aurkezten ez badu, Unibertsitatearen errektoreak Sarbide Batzordearen proposamenean ezarritako lehentasun-hurrenkeran hurrengo postuan agertzen den lehiatzailea izendatuko du funtzionario, hark aipatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

12.3. Izendapenak lanpostuaren izena, kidegoa, jakintza-arloa eta saila zehaztuko ditu, bai eta Langileen Lanpostu Zerrendan lanpostuak duen kodea ere. Langileen Erregistro Nagusian izendapenaren berri emango da, Langileen Erregistro zenbakia emateko eta dagokien kidegoan inskripzioa egiteko, eta Unibertsitateen Kontseiluaren Idazkaritza Nagusian ere bai. Izendapena “Estatuko Aldizkari Ofizialean” eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

12.4. Izendapena “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hogei egun balioduneko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza proposaturiko izangaiak, eta, orduan, dagokion unibertsitateko irakaskidegoko funtzionario bihurtuko da, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin.

13.–Datu pertsonalen tratamendua.

Interesdunek parte hartzen badute Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketarekin loturik egiten dituen prozesuetan, NUPek tratatu egingo ditu haien datuak. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz egingo da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. http://www.unavarra.es webgunean argitaratutako Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsulta daiteke nola eginen den tratamendu hori, “GIZA BALIABIDEAK” atalean.

Tratatuko diren datuak batez ere hautapen prozesuetako izangaienak eta NUPeko langileenak izango dira; hauek hain zuzen ere: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.

Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea hau da: hautapen prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak, edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk tramitatzea.

Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.

14.–Errekurtsoen araubidea.

Deialdi honen eta Sarbide Batzordearen jardunen ondoriozko egintza administratibo ororen aurka zilegi da errekurtsoak jartzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako kasuetan eta forman, 10. oinarrian ezarritako lanpostua betetzeko proposamenaren aurkako erreklamazioaren aurka izan ezik.

Deialdi honen oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Oharra: Genero maskulinoko pertsona edo kargu akademikoei buruzko aipamenak genero gramatikal neutroan egindakotzat hartzen dira, eta, beraz, bai emakumeak bai gizonak aipatzeko aukera hartzen dute barnean.

I. ERANSKINA

Deialdiko xede diren lanpostuak

Lanpostu zk.

5151

Kidegoa

Unibertsitateko titularra

Saila

Zientziak

Jakintza-arloa

Materia Kondentsatuaren Fisika

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Mintz Meheen Magnetismoa eta Nanomorfologia

Lanpostu zk.

5152

Kidegoa

Unibertsitateko titularra

Saila

Zientziak

Jakintza-arloa

Edafologia eta Nekazaritzako Kimika

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Nekazaritzako Lurzoruen Prozesuak eta Ebaluazioa

Lanpostu zk.

5153

Kidegoa

Unibertsitateko titularra

Saila

Giza eta Hezkuntza Zientziak

Jakintza-arloa

Adierazpen Plastikoaren Didaktika

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Hezkuntza Arte eta Ondare Museoetan

Lanpostu zk.

5154

Kidegoa

Unibertsitateko titularra

Saila

Enpresen Kudeaketa

Jakintza-arloa

Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea

Irakaskuntza-eskakizuna

Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea

Ikerketa-eskakizuna

Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea

Lanpostu zk.

5155

Kidegoa

Unibertsitateko titularra

Saila

Soziologia eta Gizarte Lana

Jakintza-arloa

Soziologia

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Komunikazio Publikoa eta Indarkeria Kolektiboa

Lanpostu zk.

5156

Kidegoa

Unibertsitateko titularra

Saila

Ekonomia

Jakintza-arloa

Historia eta Erakunde Ekonomikoak

Irakaskuntza-eskakizuna

Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna

Jakintza-arloarena

II. ERANSKINA

Batzordeen osaera

KARGUA

IZENA

KIDEGOA

UNIBERTSITATEA

LANPOSTU ZK.: 5151

BATZORDE TITULARRA

Batzordeburua

Gotzon Madariaga Menéndez

Katedraduna

EHU

Batzordekide idazkaria

Cristina Favieres Ruiz

Titularra

NUP

2. batzordekidea

Luis Miguel García Vinuesa

Katedraduna

Zaragoza

ORDEZKO 1. BATZORDEA

Batzordeburua

José María Pastor Barajas

Katedraduna

Valladolid

Batzordekide idazkaria

Pilar Marín Palacios

Titularra

Madrilgo Konplutentsea

2. batzordekidea

César de la Fuente Rey

Titularra

Zaragoza

ORDEZKO 2. BATZORDEA

Batzordeburua

Antonio Aramburu Zabala

Katedraduna

Kantabria

Batzordekide idazkaria

Patricia Marcela de la Presa Muñoz de Toro

Titularra

Madrilgo Konplutentsea

2. batzordekidea

Luis Miguel Álvarez Prado

Titularra

Oviedo

LANPOSTU ZK.: 5152

BATZORDE TITULARRA

Batzordeburua

Rosa María Poch Claret

Katedraduna

Lleida

Batzordekide idazkaria

Alberto Enrique Martín

Titularra

NUP

2. batzordekidea

María Dolores Raigón Jiménez

CEU

Valentziako Politeknikoa

ORDEZKO 1. BATZORDEA

Batzordeburua

Julieta Mérida García

Katedraduna

Kordoba

Batzordekide idazkaria

José Antonio Martínez Casasnovas

Katedraduna

Lleida

2. batzordekidea

Alberto Masaguer Rodríguez

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

ORDEZKO 2. BATZORDEA

Batzordeburua

Rosario Salinas Fernández

Katedraduna

Gaztela-Mantxa

Batzordekide idazkaria

Antonio Vallejo García

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

2. batzordekidea

José María Alcañiz Baldellou

Katedraduna

Bartzelonako Autonomoa

LANPOSTU ZK.: 5153

BATZORDE TITULARRA

Batzordeburua

Manuel Hernández Belver

Katedraduna

Madrilgo Konplutentsea

Batzordekide idazkaria

Manuel Aguirre Arriaga

Titularra

NUP

2. batzordekidea

María Ángeles Saura Pérez

Titularra

Madrilgo Autonomoa

ORDEZKO 1. BATZORDEA

Batzordeburua

Ricardo Marín Viadel

Katedraduna

Granada

Batzordekide idazkaria

Juan Carlos Arañó Gisbert

Katedraduna

Sevilla

2. batzordekidea

Estibaliz Nora Jiménez de Aberasturi Apraiz

Titularra

EHU

ORDEZKO 2. BATZORDEA

Batzordeburua

Francisco Aznar Vallejo

Katedraduna

La Laguna

Batzordekide idazkaria

Ricard Vicent Huerta Ramón

Katedraduna

Valentzia

2. batzordekidea

Mohamed Samir Assaleh Assaleh

Titularra

Huelva

LANPOSTU ZK.: 5154

BATZORDE TITULARRA

Batzordeburua

María Jesús Muñoz Torres

Katedraduna

Jaume I

Batzordekide idazkaria

Luis Fernando Muga Caperos

Titularra

NUP

2. batzordekidea

Manuel Nuñez Nickel

Katedraduna

Carlos III

ORDEZKO 1. BATZORDEA

Batzordeburua

Ángeles Fernández Izquierdo

Katedraduna

Jaume I

Batzordekide idazkaria

Carlos Serrano Cinca

Katedraduna

Zaragoza

2. batzordekidea

José Antonio Gonzalo Angulo

Katedraduna

Alcalá

ORDEZKO 2. BATZORDEA

Batzordeburua

Pilar Cibrán Ferraz

Katedraduna

Vigo

Batzordekide idazkaria

Francisco Javier Ruiz Cabestre

Katedraduna

Errioxa

2. batzordekidea

Isabel Brusca Alijarde

Katedraduna

Zaragoza

LANPOSTU ZK.: 5155

BATZORDE TITULARRA

Batzordeburua

Carmen María Elboj Saso

Katedraduna

Zaragoza

Batzordekide idazkaria

José Miguel Beriáin Razquin

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Constanza Tobio Soler

Katedraduna

Carlos III

ORDEZKO 1. BATZORDEA

Batzordeburua

Cecilia Díaz Mendez

Katedraduna

Oviedo

Batzordekide idazkaria

Juan María Sánchez Prieto

Titularra

NUP

2. batzordekidea

Ander Gurrutxaga Abad

Katedraduna

EHU

ORDEZKO 2. BATZORDEA

Batzordeburua

Félix Requena Santos

Katedraduna

Málaga

Batzordekide idazkaria

Celso Sánchez Capdequi

Titularra

NUP

2. batzordekidea

José Ángel Bergua Amores

Katedraduna

Zaragoza

LANPOSTU ZK.: 5156

BATZORDE TITULARRA

Batzordeburua

Inmaculada López Ortiz

Katedraduna

Alacant

Batzordekide idazkaria

Andrés Bibiloni Amengual

Titularra

Sevilla

2. batzordekidea

Andrés Sánchez Picón

Katedraduna

Almería

ORDEZKO 1. BATZORDEA

Batzordeburua

Clara Eugenia Nuñez Romero-Balmas

Katedraduna

UHUN

Batzordekide idazkaria

Rafael Dobado González

Katedraduna

Madrilgo Konplutentsea

2. batzordekidea

José Damián González Arce

Titularra

Murtzia

ORDEZKO 2. BATZORDEA

Batzordeburua

Nuria Puig Raposo

Katedraduna

Madrilgo Konplutentsea

Batzordekide idazkaria

Emilio Pérez Romero

Titularra

Madrilgo Konplutentsea

2. batzordekidea

Carlos Álvarez Nogal

Katedraduna

Carlos III

Iragarkiaren kodea: F2003185