2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan
Xedea: Ureztatzeko herri-lurzatien enkantea, lurzatian altzaririk gabe.
Adjudikatzeko modua: enkante publikoa, gutun-azal itxien bidezko prozedura erabiliz, eta sesteoa izanen du.
Lote kopurua:
POLIGONOA | LURZATIA | ALDERDIA | AZALERA (m²) | HASIERAKO PREZIOA |
3 | 944 | Vergal | 40.556,58 | 993,59 |
3 | 942 | Vergal | 55.147,05 | 1.351,02 |
3 | 940 | Vergal | 40.688,54 | 996,82 |
4 | 776 | Encuentro | 19.826,47 | 485,72 |
3 | 977 - R1 | Encuentro | 20.800,00 | 509,56 |
4 | 797 A | Encuentro | 13.020,80 | 318,98 |
4 | 798 | Encuentro | 13.684,70 | 335,26 |
4 | 799 | Encuentro | 9.262,29 | 226,91 |
1 | 776 | Lagunilla (Larreak) | 21.740,00 | 292,33 |
Errentamenduaren aldia: Lurzatiak ureztatzeko jartzen badira, adjudikazio epea 2020ko urrira arte izanen da. Hasi ez badira ureztatzeko jartzeko lanak, adjudikazio epea 2021eko otsailera arte izanen da.
Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Berbintzanako Udalaren bulego nagusietan, 10:30etik 13:30era, astelehenetik ostiralera, eta Udalaren web-orrian.
Parte hartzeko eskabideak enkantea arautzen duten administrazio klausula partikularren agiriko klausuletan ezarritako moduan aurkeztu beharko dira.
Epea: Enkantean parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatuko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamargarren egun naturalean, 14:00etan. Jakinaraziko da gutun-azalen irekiera.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Berbintzanan, 2020ko otsailaren 17an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.
Iragarkiaren kodea: L2002961