46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

18/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, Hugo López López jauna Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kide izendatzen duena.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 65. artikuluak Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren osaera zehazten du. Kontseilua da Nafarroako Foru Komunitatean gardentasuna kontrolatzeko dagoen organo independentea, publizitate aktiboko betebeharrak betetzen direla zaintzen eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatzen duena.

Otsailaren 1eko 7/2017 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 65.3 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideek kargua utziko dutela berek uko eginda, ordezkariaren eta ordezkatzen duen entitatearen arteko lotura desagertzen denean, heriotzaren ondorioz edo epai bidez ezgaituak izan ondoren.

Nafarroako Kontseiluak izendatutako kidearen lotura desagertu da.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 65.3 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kideak lau urterako izendatuko ditu Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko buruak proposatuta, kasuan kasuko entitateek edo erakundeek haiek hautatu ondoren.

Egiaztaturik ezen, espedientetik ondorioztatzen den moduan, kasuan kasuko hautapena egin dela eta Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko buruak izendapen proposamena egin duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko otsailaren hemeretzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Hugo López López jauna Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko kide izendatzea, Nafarroako Kontseilua ordezkatuz, eta María Ángeles Egusquiza Balmaseda andrea, berriz, haren ordezko.

2. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunei, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluari eta Nafarroako Kontseiluari.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko otsailaren 19an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2002749