46. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzan

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen 2020ko otsailaren 3an:

“Ikusirik espedientean jasota dauden agiriak, eta kontuan hartuta Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen udal ordenantzaren 1. eta 4. artikuluetan xedatutakoa, honako hau

ERABAKITZEN DA:

Aipaturiko ordenantza aldatzea eta plano berria (1. Eranskinekoa) onestea, azalduz Anelier Parkearen hasieran (Juslarrocha, Arga Ibaia, Bernardino Tirapu eta Arbizu kaleen artean) dagoen orubeko araubide laranjako aparkatzeko tokiak 1. sektoreari zein 8. sektoreari dagozkiola.”

Iruñean, 2020ko otsailaren 5ean.–Herritarren Segurtasun arloko idazkari teknikoa, Eva Echarri Osinaga.

ERANSKINA

Planoa. 2020ko urtarrila (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2002887