44. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Garesko Udalak iragartzen du gutun-azal itxien bidezko enkantea, jarraian aipatzen den makalen baso-aprobetxamendua saltzeko:

Lote bakarra:

–11. poligonoko 1.079. lurzatia.

–1.094 makal.

–1.085 m³ egur desbiribiltzeko.

–Hasierako prezioa: 74.407,50 euro, BEZa kanpo.

Enpresa lizitatzaileek proposamenak aurkeztu beharko dituzte erregistro elektronikoaren bidez edo aurrez aurre Garesko Udalaren bulegoetan (Mena plaza, z.g.), hurrengo hamabosgarren egun balioduneko 13:00ak baino lehen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunen eskura daude baldintza ekonomiko-administratibo partikularren agiria eta baldintza teknikoen agiria, Nafarroako Kontratazioaren Atarian.

Garesen, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2002839