44. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko, ekintzaile gazteek enpresak era ditzaten 2020. urtean. Laburpena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 497510.

–Xedea: ekintzaile gazteek jarduera ekonomiko berriak Iruñeko udal-mugartean eratu eta abiatzeko izaten dituzten gastuak diruz laguntzea.

Jarduera ekonomiko berritzat joko dira 2019ko irailaren 15etik 2020ko irailaren 14ra bitarte (bi data horiek barne) JEZean lehen aldiz alta hartu dutenak.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira aurretik jadanik bazegoen enpresa baten izenaren edo izaera juridikoaren aldaketaren ondorioz sorturiko enpresak edo horren kapital-gehikuntzaren edo egitura-aldaketaren ondorioz sortutakoak. Halaber, dirulaguntzatik kanpo geratzeko beste zio bat izanen da deialdi hau NAOn argitaratu baino bi urte lehenagoko epean jarduera berean edo antzekoan norberaren kontura jardun izana.

Iruñean, 2020ko otsailaren 25ean.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzáiz.

Iragarkiaren kodea: L2003078