41. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

27E/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ehiza- eta arrantza-debekualdiei buruzko xedapen orokorra onesten baita 2020ko denboraldirako.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko arrantza-baliabideen aprobetxamendua babestu, kontserbatu, sustatu eta antolatzea, jasangarritasun irizpideen arabera.

Zentzu horretan, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 70. artikuluak ezartzen duenez, arrantza-aprobetxamendua antolatzeko, ingurumen gaietako eskumenak dauzkan departamentuko titularrak urtero onetsiko ditu aprobetxamendugai izan daitezkeen espezieak ehizatzeko debekualdiei buruzko xedapen orokorrak eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela aginduko du.

Beste alde batetik, Espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako katalogoa arautzen duen abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretuak, berriki indarra hartu duenak, neurri batzuk hartzera behartzen ditu administrazio publiko eskudunak, populazioak kontrolatzeko eta, behar denean, espezie horiek desagerrarazteko.

Bestalde, abenduaren 13ko 42/2007 Legeak, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzkoak, honako hau ezartzen du 64 ter artikuluan: autonomia erkidegoek eta Ceutak eta Melillak plangintza- eta kudeaketa-tresnak erabiltzen ahalko dituzte ehizaren eta arrantzaren arloetan zehazteko zein diren euren lurralde eremuan aurreko paragrafoaren edukiak ukituko dituen espezieak. Hori horrela, ehizan eta arrantzan aritzeko, espezie horiek lege honek indarra hartu baino lehen okupatutako eremuaren zehaztapen kartografikoa onetsi beharko du autonomia erkidegoko administrazio eskudunak, eta autonomia erkidegoko aldizkari ofizialean argitaratuko du. Horren ostean, ehiza eta arrantza planifikatu eta kudeatzeko lehen tresnak onetsiko dira.

Horregatik, foru agindu honetan ezartzen da ezen exotiko inbaditzailetzat deklaratutako zenbait espezie arrantzatu daitezkeela baldintzak egokiak direnean eta horretarako adierazitako eremuetan, abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretua, Espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako katalogoa arautzen duena, eta abenduaren 13ko 42/2007 Legea, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzkoa, betetzeko.

Bi helburu horiek –hots, arrain-aprobetxamendua antolatua izatea eta arrain-espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzea– bide ematen dute Nafarroako arrantza-baliabideen aprobetxamendurako plana diseinatzeko 2020ko arrantza-denboraldirako.

Hori horrela, Arrantzako Aholku Batzordearen eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren txostenak ikusirik, eta Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 70.1 artikuluak emandako eskumena erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea debekualdiei buruzko xedapen orokorra 2020ko denboraldirako (eranskin gisa erantsi da).

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta eranskina (debekualdiei buruzko xedapen orokorra 2020ko denboraldirako).

Iruñean, 2020ko otsailaren 13an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

ERANSKINA

Debekualdiei buruzko xedapen orokorra 2020ko denboraldirako

I. KAPITULUA.–Xedapen orokorrak.

1. artikulua. Xedea eta helburua.

2. artikulua. Arrantza jarduera Nafarroan 2020ko denboraldian.

3. artikulua. Uren zonifikazioa, arrantzaren eta ur bilduen ondorioetarako.

4. artikulua. Arrantza baimenak.

5. artikulua. Arrantzatzen ahal diren espezieak.

6. artikulua. Hil beharreko arrainak.

7. artikulua. Arrantzarako egunak eta orduak.

8. artikulua. Arrantza tresnak.

9. artikulua. Debekatuta dauden harrapaketa metodoak eta baliabideak.

10. artikulua. Arraina harrapatu eta askatzeko arrantza.

11. artikulua. Ontzitik edo flotazioko beste sistema batzuetatik arrantzatzea.

12. artikulua. Arrainak eduki, garraiatu eta merkaturatzea.

13. artikulua. Salbuespeneko neurriak.

II. KAPITULUA.–Arrantzarako espezieak.

14. artikulua. Izokinaren arrantza.

15. artikulua. Itsas amuarrainaren arrantza.

16. artikulua. Amuarrain arruntaren arrantza.

17. artikulua. Aingiraren arrantza.

18. artikulua. Korrokoiaren eta platuxa latzaren arrantza.

19. artikulua. Loinaren arrantza.

20. artikulua. Barboaren, tenkaren, ezkailuaren eta zarboaren arrantza.

21. artikulua. Zamo txikien arrantza.

22. artikulua. Arrain exotiko inbaditzaileen arrantza: karpa, perka amerikarra edo black-bass izenekoa, lutxoa, alburnoa, silurua, arrain katua eta ortzadar-amuarraina.

23. artikulua. Karramarro exotiko inbaditzaileen arrantza: paduretako karramarroa eta karramarro seinaleduna.

III. KAPITULUA.–Araubide bereziko urak.

24. artikulua. Aldi baterako debekualdiak.

25. artikulua. Harrapatu eta askatzeko arrantzarako tarteak.

26. artikulua. Arrantzan ikasteko eskola.

27. artikulua. Arrantzako kirol guneak.

IV. KAPITULUA.–Arrantzarako barrutiak.

28. artikulua. Arrantzarako barrutietan arrantzatzeak dituen alderdi komunak.

29. artikulua. Amuarrainen arrantza barrutiak.

30. artikulua. Karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko barrutiak.

VI. KAPITULUA.–Arrantzako kirol-lehiaketak.

31. artikulua. Arrantzako kirol-lehiaketak.

32. artikulua. Arrantzaren espezialitateak kirol-lehiaketetan.

LEHENBIZIKO XEDAPEN GEHIGARRIA.–Presetatik hurbil arrantzatzea.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.–Zebra muskuiluaren kontrola.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.–Feltrozko zolak erabiltzeko debekua.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.

AZKEN XEDAPENA.

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea eta helburua.

Foru agindu honen xedea da Nafarroan, 2020an, arrantzarako aprobetxamendugai izan daitezkeen espezieak ezartzea, bai eta eremu, garai, egun eta aldi baliodunak ere, espeziearen edo modalitatearen arabera eta aprobetxamendugai diren espezieak babesteko muga orokorren arabera, bai eta haien kontrolerako prebentzio neurrien arabera ere.

Era berean, foru agindu honen helburua da espezie exotiko inbaditzaileen populazioak eraginkorki kontrolatzeko neurriak hartzea, eta horretarako, espezie horiek harrapatzea eta, kasua bada, harrapatutako aleak deuseztatzea.

2. artikulua. Arrantza jarduera Nafarroan 2020ko denboraldian.

1. Arrantza jarduera Nafarroan, 2020ko denboraldian, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz eginen da: abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzkoa, haren erregelamendua eta foru agindu hau.

2. Beste lurralderen batekin muga egiten duten ibai tarteetan, arrantzaleak Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dauden arauak eta baldintzak bete beharko ditu, arrantza Nafarroan egiten bada.

3. artikulua. Uren zonifikazioa, arrantzaren eta ur bilduen ondorioetarako.

1. Xedapen honen ondorioetarako, eta Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearekin bat, Nafarroako ibaien tarteak eta ur-masak honela zonifikatzen dira: salmonidoen eremua eta ziprinidoen eremua.

2. Ur bilduetako arrantzari dagokionez, zer ibilgutan isurtzen duten ura, haien arrain-eskualdeko araudi bera bete beharko da. Arro endorreikoen edo itxien kasuan, ibilgu hurbilenerako aurreikusita dagoen araudi bera izanen du. Esako urtegia ziprinidoen eremutzat jotzen da.

Urtegien, ureztatzeko idoien eta antzekoen kasuan, bildutako uren inguruko perimetrora sartzea ur horien titularrari dagokion eskubidea da, eta, horregatik, bere esku du sartzeko baimena edo debekua ematea. Arrantzarako eskubidea, beraz, jendearentzako sarrera-eskubidearen ondotik heldu da.

4. artikulua. Arrantza baimenak.

Arrantzako baimena izateaz gainera, baimendutako edozein espezie harrapatzeko salmonidoen goiko eremuan, izokin-tartean eta ziprinidoen eremuko arrantzarako kirol guneetan, beharrezkoa da eguneko baimen berezia izatea, pertsonala eta besterenezina, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak emana.

a) Salmonidoen goiko eremurako baimenak:

16 urtetik beherakoek ez dute baimen hori beharko arrantzan egiteko arro guztietako hirigunearen barreneko ibai tarteetan, salmonidoen goiko eremurako arrantza-denboraldian eta arraina harrapatu eta askatzeko arrantza motan soilik.

Bi baimen izanen dira: arraina harrapatu eta eramatekoa, edo arraina harrapatu eta askatzekoa. Arraina harrapatu eta askatzeko modalitateko baimena eskatuz gero, baimenaren titularra modu horretan baizik ezin izanen da aritu arrantzan. Beste baimena duena, berriz, bi moduetan aritzen ahalko da arrantzan, betiere modalitate bakoitzerako ezarritako betebeharrak errespetatuz, baina ezin izanen da arraina harrapatu eta askatzeko arrantza modalitateko tarte batean sartu arraina harrapatu eta eramateko arrantza modalitateko baimenarekin.

Hauexek dira arrantza arro bakoitzeko emanen den gehieneko baimen kopurua:

–Baztan-Bidasoa: 9.875 baimen.

–Oria-Urumea: 4.750 baimen.

Honako arro hauetan, harrapatu eta askatzeko modalitaterako bakarrik emanen dira baimenak (salbu amuarrainen arrantza barrutietako zati batzuetan).

–Ega-Urederra: 678 baimen.

  • Zudairiko arrantza barrutia: 375 baimen.

–Arakil-Larraun: 822 baimen.

–Arga-Ultzama: 250 baimen.

  • Eugiko arrantza barrutia: 144 baimen.

–Irati-Erro: 500 baimen.

b) Izokin-tarterako baimenak:

egunean 100 baimen izanen dira guztira izokin-tarterako.

c) Baimenak, ziprinidoen eremuko arrantzarako kirol guneetarako:

apirilaren 1etik aurrera, beharrezkoa izanen da eguneko baimen pertsonal bat eskuratzea arrantzan aritu ahal izateko ziprinidoen eremuko kirol guneetan.

Arrantzaleko eta urteko ematen diren baimenek ez dute mugarik izanen urteko. Erabili aurretik gorde daitekeen baimen kopurua, gehienez, 5ekoa izanen da.

Aurretik ezarritako akordioen arabera, kirol guneen mantentze-lanez arduratzen diren entitateek lehentasunez eskatzen ahalko dituzte gune horretako zenbait postu.

Postu bakoitzean aritzeko baimena daukan titularraz gain (edo bi titular, baldin eta postua partekatzen badute), beste pertsona batzuk ere aritzen ahalko dira arrantzan postu horretan baldin eta baimenen titularrak han badaude eta horrekin konforme badaude.

5. artikulua. Arrantzatzen ahal diren espezieak.

1. 2020ko denboraldian, arrainen espezie hauek arrantzatzen ahalko dira:

a) Autoktonoak edo bertakoak:

–Aingira (Anguilla anguilla).

–Graellsko barboa (Luciobarbus graellsii).

–Txipa edo ezkailua (Phoxinus bigerri).

–Hondoetako korrokoia (Chelon labrosus).

–Zarboa (Gobio lozanoi).

–Loina (Parachondrostoma miegii).

–Platuxa latza (Platichthys flesus).

–Izokina (Salmo salar).

–Tenka (Tinca tinca).

–Ibai eta itsas amuarraina (Salmo trutta).

b) Exotikoak:

–Zamo txikiak (Carassius auratus eta beste Carassius batzuk).

2. Horretarako baldintzak betetzen badira, eta foru agindu honetan adierazitako zonetan, exotiko inbaditzaile gisa deklaratutako espezie hauek arrantzatzen ahalko dira:

a) Arrainak:

–Alburnoa (Alburnus alburnus).

–Karpa (Cyprinus carpio).

–Lutxo arrunta (Esox lucius).

–Perka amerikarra edo Black-bass izenekoa (Micropterus salmoides).

–Arrain katua (Ameiurus melas).

–Silurua (Silurus glanis).

–Ortzadar-amuarraina (Oncorhynchus mykiss).

b) Ornogabeak:

–Paduretako karramarroa (Procambarus clarkii).

–Karramarro seinaleduna (Pacifastacus leniusculus).

6. artikulua. Hil beharreko arrainak.

1. Hona hemen harrapatutakoan hil beharreko espezieen aleak:

a) Arrainak:

–Alburnoa.

–Karpa: salmonidoen eremuan arrantzatutako aleak nahitaez hil beharko dira; ziprinidoen eremuan arrantzale bakoitzaren aukeran geratzen da.

–Urre-arraina eta beste zamo batzuk.

–Lutxoa.

–Perka amerikarra edo Black-bass izenekoa.

–Arrain katua.

–Silurua.

–Ortzadar-amuarraina.

b) Ornogabeak:

–Paduretako karramarroa.

–Karramarro seinaleduna.

2. Era berean, gainerako espezie exotikoak, arrantzarako debekua dutenak, hil egin beharko dira; harrapatu bezain azkar hilko dira foru agindu honetan baimendutakoez bestelako espezieen aleak, horiek uretatik nola edo hala harrapatu, atxiki edo ateratzen direnean.

7. artikulua. Arrantzarako egunak eta orduak.

1. Arrantzarako egunak dira espezie bakoitzarentzat adierazitakoak.

2. Nafarroan arrantzarako ordutegia, karramarroarena alde batera utzita, honako hau izanen da, hilabetez hilabete:

–Martxoan eta apirilean: 07:00etatik 21:00etara.

–Maiatzean, ekainean eta uztailean: 06:30etik 22:30era; izokin-tartean arrantzatzeko, berriz, 07:00etatik 21:30era.

–Abuztuan: 07:00etatik 22:00etara.

–Irailean eta urrian: 07:00etatik 21:00etara.

Urteko gainerako egunetan, eguzkia atera baino ordu bat lehenago has daiteke arrantzan, eguzkia sartu eta ordubete pasatu arte (betiere, ordu ofizialaren arabera, 06:00etatik 24:00ak bitarte). Entrenamendu fasean dauden arrantzaleei baizik ez zaie baimenik emanen ziprinidoen eremuko arrantzarako kirol guneetan adierazitako ordutegitik kanpo arrantzatzeko, arrantzale federatuak direla egiaztatzen badute.

8. artikulua. Arrantza tresnak.

1. Kanabera baino ez da baimenduko arrainen espezieak arrantzatzeko, eta baldintza hauekin:

–Salmonidoen eremuan: arrantzale bakoitzak kanabera bakarra izaten ahalko du eskura; ordezko bat eraman dezake, aparailua muntatuta duela.

–Ziprinidoen eremuan: arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere.

2. Karramarroak arrantzatzeko, sare-saskiak besterik ezin dira erabili. Sare-saski bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzalearen izena, bi deitura, arrantzako baimenaren zenbakia eta arrantzalearen telefono zenbakia.

9. artikulua. Debekatuta dauden harrapaketa metodoak eta baliabideak.

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak arrantzarako debekatzen dituen metodoez eta baliabideez gain, honako hauek ere debekatzen dira:

–Mota guztietako sareak, eta selektiboak ez diren gainerako aparailu guztiak.

–Ninfa edo eulia “har” edo “puruarekin” erabiltzea, edo buia edo buldo beruneztatuak edo zamatuak, hondoratzea dakarren edozein materialekin, jaurti eta hondoratu ondoren azalera itzultzea eragozten dela.

–Beita gisa erabiltzea arrain natural biziak edo hilak, espezie inbaditzaile exotikoen edozein ale, zati edo deribatua barne (“naturaltzat” hartzen dira ingurune naturaletik ateratakoak; ez dira hor sartzen arrain zati merkaturatuak). Zilegi da arrain zatiak erabiltzea karramarro aloktonoak arrantzatzeko, espezie exotiko inbaditzaile deklaratutako espezieak izan ezik.

–Atxamarta bat baino gehiago edo hiru amu arrunt baino gehiago dituzten aparailuak erabiltzea, arrain artifiziala izan ezik, hori ziprinidoen eremuan erabil baitaiteke atxamarta batekin baino gehiagorekin, bestetan ez.

–Ibaia beitaz ereitea arrantzatu aitzin edo arrantzatu bitartean, beita gisa amuan sartuta ez dauden boilieen erabilera barne. Entrenamendu fasean dauden arrantzaleei baizik ez zaie baimenik emanen ziprinidoen eremuko eta Itoizko urtegiko tarteetan ibaia beitaz ereiteko, arrantzale federatuak direla egiaztatzen badute.

Horrez gain, salmonidoen goiko eremuan hauek ere debekatuta egonen dira:

–Garrangadun amuak erabiltzea.

–Gazta, gantz solidoak, haragi oreak, arrabak eta “haragiaren harra” edo “asticot” izenekoa erabiltzea, eta, oro har, Nafarroako ibai guztietan, larba, pupa edo ninfak edo bertako faunakoak ez diren espezieak.

10. artikulua. Arraina harrapatu eta askatzeko arrantza.

1. Sare ez-metalikoa duen hargailua erabili beharko da nahitaez, eta gomendatzen da sare horrek korapilorik ez izatea eta harrapatutako arrainak, ahal dela, uretan bertan maneiatzea, haiei kalte ez egiteko.

2. Harrapatutako arrain guztiak berehalaxe itzuli beharko dira uretara, eta behar diren bermeak jarri behar dira hil ez daitezen. Harrapatzean hiltzen direnak ere uretara botako dira, salbu derrigorrez hil behar direnak, foru agindu honetan ezarritakoarekin bat.

3. Ezin izanen da arrainik garraiatu, ezta beste tarte batzuetan harrapatutakoak ere.

4. Salmonidoen eremuan (arrantza barruti naturaletako harrapatu eta askatzeko arrantzarako tarteak barne), apeu artifizialak erabiliz bakarrik egiten ahalko da arrantzan, gehienez ere hiru apeu artifizial erabiliz aparailu bakoitzean, eta haietako bakoitzean amu soil bakarra, garranga gabea. Arrantza-koilaran, arrain artifizialetan, biniloetan eta abarretan, amu soil bakar bat jartzen ahalko da, garranga gabea.

5. Salmonidoen goiko eremuan, harrapatu eta askatzeko modalitateko baimen batekin baimentzen da arrantzatzea bai harrapatu eta askatzeko tarteetan bai arrantzarako debekurik ez dagoen gainerako tarteetan, betiere baimenean aukeratutako modalitatea errespetatuz.

11. artikulua. Ontzitik edo flotazioko beste sistema batzuetatik arrantzatzea.

1. Nafarroako ur kontinental nabigagarrietan baizik ezin da egin arrantzan ontzitik, ibai-arroaren ardura duen erakundeak ezarritako arau eta baldintzei jarraikiz.

2. Zilegi da bainuaren osagarriak diren flotazio bitarteko edo tresnekin (ahateak edo katamaran-ahatea) arrantzan egitea jabari publiko hidraulikoaren eremuetan, haietan bainatzea debekatuta ez badago (bainuaren osagarriak diren tresnak erabiltzeko ez da erantzukizunpeko adierazpenik aurkeztu behar).

3. Oro har arrantzarako debekua duten tokiez gain, ez da zilegi ontzitik arrantzan egitea, ez eta bainuaren osagarriak diren flotazio bitartekoekin ere (ahateak edo katamaran-ahatea) toki hauetan:

–Ebro ibaia: Soto de las Norias lekune naturalaren (EN-11) goiko mugatik eta uretan behera Soto de la Mejana lekune naturalaren (Soto de Traslapuente lekune naturala barne) beheko mugara arteko ibai tartean.

–Dos Reinosko aintzira (EN-13) lekune naturala, Figarol.

–Escuderako putzua (EN-8 eta natur lekunetik kanpoko eremua), Alesbes.

–Corellako urmaela.

–Valdelafuenteko idoia, Tutera.

–Las Estanquillasko idoia, Cintruenigo.

–Cintruenigoko urmaela.

–Arradako aintzira.

12. artikulua. Arrainak eduki, garraiatu eta merkaturatzea.

1. Foru agindu honetan aurreikusitakoarekin bat, debekualdiak dirauen bitartean, debekatua dago debekuan diren espezieak eduki, garraiatu, merkaturatu eta jatea, legez arrantzatua dela frogatzen duen dokumentazioa ez baldin badute aldean.

2. Debekatua dago espezie guztietako arrainak merkaturatzea, salbu eta denboraldiko lehen izokina.

3. Zilegi da foru agindu honen arabera arrantzatzen ahal diren espezie exotiko inbaditzaileen aleak eduki eta garraiatzea, arrainak hilik badaude eta desagerrarazteko toki egoki batean uzteko asmoz edo autokontsumorako harrapatzen badira. Arrantzatzea debekatuta dagoen espezieen kasuan, garraioa baimenduta dago arrainak desagerrarazteko soilik.

13. artikulua. Salbuespeneko neurriak.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, salbuespen gisa, arrantza-denboraldiak eteten ahalko dira, ingurumeneko baldintzek arrain populazioak arrisku larrian jartzen badituzte edo departamentuko kudeaketa-teknikariek eskaturik.

II. KAPITULUA

Arrantzarako espezieak

14. artikulua. Izokinaren arrantza.

a) Zonifikazioa: Bidasoa ibaiaren izokin-tartean baizik ezin da harrapatu izokina.

b) Izokin-tartean arrantzatu ahal izateko, Nafarroako arrantza-baimena izateaz gainera, beharrezkoa da eguneko baimen berezia izatea, pertsonala eta besterenezina. Baimena Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak emanen du, Internet edo telefono bidez.

c) Arrantza-denboraldia: maiatzaren 1etik uztailaren 31ra (egun horiek barne). Denboraldia itxiko da 53. alea harrapatzen den unean edo, kopuru hori harrapatzera iritsiko ez balitz, uztailaren 31n.

Ezarritako kupo osoaren barnean, eta aintzat hartuz beharrezkoa dela izokinen populazioan oreka gordetzea, kalkulatu da negu bat baino gehiagoko 15 izokin baino ez direla harrapatuko gehienez. Izokin horiek babesteko neurri gisa, hau ezarri da: aipatutako kopuruaren %80 harrapatu eta biharamunetik hasita, hots, negu bat baino gehiagoko 12. aletik aurrera (kanpoan utzita departamentuari dohaintzen programaren barnean emandakoak), 7 eguneko debekualdia ezarriko da, eta hori iragandakoan, berriz ere ekiten ahalko zaio izokinen arrantzari. Ondorio horietarako, 70 cm edo gehiagoko izokina hartuko da negu batetik gorakotzat.

Aipatu arrantza-denboratik kanpo, debekatuta dago edozein espezie arrantzatzea izokin-tartean.

Departamentuak baieztatzen duenean baldintza okerrak daudela uraren tenperaturari edo ur-emariari dagokienez, edo baieztatzen duenean baldintza hidrologiko okerrak gertatzen direla eta horrek arriskua dakarrela espezieen integritaterako, salmonidoen eremuan arrantza egitea debekatuko da aldi baterako.

Departamentuak seinaleak jarriko ditu, arrantzatzeko aldi baterako debekuaz ohartarazteko. Ura berriz ere arrainentzako arriskurik gabe dagoela egiaztaturik, arrantzarako aldi baterako debekualdia kenduko da eta kasuan kasuko seinaleak baliogabetuko dira.

d) Arrantza-egunak: aste guztia, salbu eta jaiegun ez diren astearteak.

e) Neurriak: 50 zentimetro gutxienez.

f) Beitak: foru agindu honen 9. artikuluan aipatutakoez gain, debekatuta dago, baita ere, beita naturala erabiltzea maiatzaren 31ra arte, egun hori barne.

g) Amuak: beita naturalerako amuek 13 mm-ko edo gehiagoko luzera izanen dute aurrealdean, oinetik amuaren puntaraino neurtua, eta 14 mm-ko zabalera oinean. Euli-arrantzarako amuek 7 mm-ko edo gehiagoko luzera izanen dute aurrealdean, oinetik amuaren puntaraino neurtua, eta 8 mm-ko zabalera oinean. Atxamarten kasuan, multzoaren tamaina ezin da amu arruntentzat adierazitakoa baino txikiagoa izan. Koilarek gutxienez 7 cm-ko luzera izanen dute, goiko zirrindolatik amuaren makurduraraino neurtua.

h) Tresnak: kanabera bakar bat onartuko da arrantzale bakoitzeko.

i) Kupoa: izokin bat gehienez, arrantzale eta eguneko.

j) Debekatuta dago ugalketa egina duten izokinak, hots, errunaldiaren ondotik itsasora indarrik gabe jaisten direnak, harrapatzea.

k) Jatorriaren ziurtagiria: eduki, garraiatu eta saltzeko, izokin bakoitzak jatorriaren ziurtagiria beharko du, eskualdeko Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeak luzatua. Ez zaie jatorriaren ziurtagiririk luzatuko ugalketa egin duten izokinei.

l) Arrantzarako gehieneko denbora hogei minutukoa izanen da, betiere beste arrantzariren bat baldin bada txanda zain.

m) Mikromarka jarrita duen izokin bat harrapatuz gero, arrantzaleak hura atxikita dagoen buru puska eman beharko dio eskualdeko Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeari, jatorriaren ziurtagiria egiteko unean.

n) Arrantzatzen diren izokinak departamentuari ematen ahal zaizkio, bizirik, ugalketarako edo espezieari buruzko beste azterlan batzuk egiteko.

15. artikulua. Itsas amuarrainaren arrantza.

a) Zonifikazioa: itsas amuarraina Bidasoa ibaiaren izokin-tartean baizik ezin da harrapatu. Tarte horretan debekatuta egonen da amuarrain arrunta arrantzatzea.

b) Izokin-tartean arrantzatu ahal izateko, Nafarroako arrantza-baimena izateaz gainera, beharrezkoa da eguneko baimen berezia izatea, pertsonala eta besterenezina. Baimena Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak emanen du, Internet edo telefono bidez.

c) Arrantza-denboraldia: izokina arrantzatzeko ezarritako berbera, eta 15. alea harrapatzen den momentuan edo izokinaren arrantza-denboraldia bukatzen denean itxiko da.

d) Arrantza-egunak: aste guztia, salbu eta jaiegun ez diren astearteak.

e) Neurriak: 35 zentimetro gutxienez eta 50 zentimetro gehienez.

f) Beitak: debekatuta daude foru agindu honen 10. artikuluan aipatzen direnak eta, halaber, debekatuta dago beita naturala erabiltzea maiatzaren 31ra arte, egun hori barne.

g) Amuak eta aparailuak: beita naturalerako amuek gutxienez 25 mm-ko luzera izanen dute, guztira, eta 9 mm-ko zabalera oinean.

h) Tresnak: kanabera bakar bat onartuko da arrantzale bakoitzeko.

i) Kupoa: itsas amuarrain bat gehienez, arrantzale eta eguneko.

j) Jatorriaren ziurtagiria: eduki eta garraiatzeko, arrain bakoitzak jatorriaren ziurtagiria beharko du, eskualdeko Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeak emana.

16. artikulua. Amuarrain arruntaren arrantza.

1. Salmonidoen goiko eremuan:

a) Salmonidoen goiko eremuan arrantzatu ahal izateko, Nafarroako arrantza-baimena izateaz gainera, beharrezkoa da eguneko baimen berezia izatea, pertsonala eta besterenezina. Baimena Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak emanen du, Internet edo telefono bidez.

b) Salmonidoen goiko eremurako arrantza-denboraldian eta arraina harrapatu eta askatzeko modalitatean bakarrik, 16 urtetik beherakoek ez dute baimen hori beharko hirigunearen barreneko ibai tarteetan, arro guztietan. Hiriguneko tartean debekua duten arro irekietan, debekua errespetatuko da tarte horietan.

c) 12 baimen izanen dira arrantzale eta denboraldiko, eta harrapatu eta eramateko modalitatean gehienez ere 5 baimen emanen dira.

d) Arrantzaleak arrantza-egunetan lortzen dituen arrainen berri eman beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, dela Interneteko inkestak betez, dela behar bezala betetako baimenak postaz itzuliz.

e) Arraina harrapatu eta eramateko arrantza mota egiten dutenek nahitaez eraman beharko dute aldean ibai-txartela arrantza-egunean. Txartel horretan idatziko dute arrantza egunetan zenbat amuarrain harrapatu dituzten, amuarrainak hartu eta berehala, eta arrainaren tamaina eta ordua apuntatu, Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeak eta bestelako agintaritzaren agenteek tokian-tokian egiten duten kontrolerako. Ibai-txartel hori Arrantzaren web-orrian aurkitzen ahalko da (http://www.pesca.navarra.es/). harrapatu eta eramateko arrantza modalitateko baimena duten arrantzaleek ezin izanen dute arrantzan egin harrapatu eta askatzeko arrantzarako tarteetan.

f) Zonifikazioa: libre da amuarraina harrapatzea salmonidoen goiko eremu guztian, salbu izokin-tartean eta Ezka-Zaraitzu ibaietako arroen tarteetan, han debekatuta egonen baita.

g) Arrantza-denboraldia: maiatzaren 1etik ekainaren 30era. Arrantza-denboraldia uztailaren 15era arte luzatzen ahal da arrazoi hauengatik bakarrik:

I) Denboraldian arrantzatzeko baldintza desegokiak.

II) Uztailaren erdialderako aurreikusten diren emariak eta tenperatura aurreikuspenak bereziki kontrakoak ez direnean arrainen populazioetarako.

Denboraldia luzatzen bada, baimen sistema bera aplikatuko da, eta horren bidez eskainiko dira denboraldian erabili gabe dauden baimenak. Arraina harrapatu eta askatzeko modalitatean baizik ez dira eskainiko, eta denboraldia luzatzeko baimen-kopurua 3 izanen da arrantzaleko, denboraldi arruntean erabili dituen baimenak alde batera utzita.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsiko da luzapen hori, ekainaren 15a baino lehen, eta errebokatzen ahalko da, baldin baldintza meteorologikoek arrain populazioak arriskuan jartzen badituzte. Luzapena, gehienez ere, uztailaren 15era arte luzatuko da.

h) Arrantza-egunak: asteko egun guztiak, jaiegun ez diren astearteak izan ezik.

i) Neurriak: nola ibilgu nagusietan hala bigarren mailako ibilguetan, gutxienez 23 zentimetro eta gehienez 35 zentimetro.

j) Kupoa: 2 amuarrain, arrantzale eta eguneko. Egun horretan harrapatu eta eramateko kupoa bete duen arrantzaleak ezin izanen du jarraitu beste modalitate batean arrantzatzen.

k) Tresnak: kanabera baizik ez da onartuko, eta bat bakarra arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, aparailua muntatuta duela.

l) Amuak eta aparailuak: beita naturalerako amuek gutxienez 20 mm-ko luzera izanen dute, guztira, eta 7 mm-ko zabalera oinean. Salmonidoen goiko eremuan ez da zilegi garrangadun aparailurik erabiltzea. Debekatuta dago atxamarta bat baino gehiago edo hiru amu arrunt baino gehiago dituzten aparailuak erabiltzea. Arrain artifizialik erabiltzen bada, atxamarta guztiak kendu beharko dira, bat izan ezik, edo, bestela, gehienez hiru amu arrunt erabili.

2. Salmonidoen eremu mistoan:

a) Arrantza-denboraldia: apirilaren 1etik uztailaren 31ra, abuztuaren 1etik aurrera eta irailaren 30era arte soilik Irati ibaiaren salmonidoen eremu mistoan (Itoizko urtegia barne) harrapatu eta askatzeko modalitatean (amuarrainen arrantza intentsiborako barrutietan, arrantza-denboraldia martxoaren 1etik azaroaren 30era artekoa da).

b) Arrantza-egunak: asteko egun guztiak, jaiegun ez diren astearteak izan ezik.

c) Neurriak: 20 zentimetro gutxienez.

d) Kupoa: 3 amuarrain, arrantzale eta eguneko. Egun horretan harrapatu eta eramateko kupoa bete duen arrantzaleak ezin izanen du jarraitu beste modalitate batean arrantzatzen.

e) Tresnak: kanabera baizik ez da onartuko, eta bat bakarra arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, aparailua muntatuta duela.

f) Amuak eta aparailuak: debekatuta dago atxamarta bat baino gehiago edo hiru amu arrunt baino gehiago dituzten aparailuak erabiltzea. Arrain artifizialik erabiltzen bada, atxamarta guztiak kendu beharko dira, bat izan ezik, edo, bestela, gehienez hiru amu arrunt erabili.

3. Ziprinidoen eremuan:

ibai amuarrainen bat arrantzatzen bada ziprinidoen eremuan, ahalik eta min gutxien emanez itzuli beharko da uretara, arrantza-barrutietan izan ezik, kasu horretan dagokion Arrantza Kudeatzeko Plan Teknikoari jarraituko baitzaio.

17. artikulua. Aingiraren arrantza.

a) Zonifikazioa:

–Salmonidoen eremu mistoan eta ziprinidoen eremuan arrantzatzen ahal da.

–Debekatuta dago aingirak harrapatzea salmonidoen goiko eremuko ibai guztietan.

b) Arrantza-denboraldia:

–Salmonidoen eremu mistoan: apirilaren 1etik uztailaren 31ra arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.

–Ziprinidoen eremuan: urteak dituen egun guztietan.

c) Neurriak: 20 zentimetro gutxienez.

d) Kupoa: gehienez 2 ale arrantzale eta eguneko.

e) Tresnak: kanabera baizik ez da onartuko. Arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, ziprinidoen eremuko ur eta ibaietan. Salmonidoen eremu mistoan bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, aparailua muntatuta duela.

18. artikulua. Korrokoiaren eta platuxa latzaren arrantza.

a) Zonifikazioa eta arrantza-denboraldia: espezie horiek izokinarentzat finkatutako toki eta arrantza-denboraldi berberetan harrapatzen ahalko dira.

b) Izokin-tartean arrantzatu ahal izateko, Nafarroako arrantza-baimena izateaz gainera, beharrezkoa da eguneko baimen berezia izatea, pertsonala eta besterenezina. Baimena Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak emanen du, Internet edo telefono bidez.

c) Neurriak eta kupoa: ez dago inolako debekurik arrainen neurri edo harrapaketa kopuruaren gainean.

d) Tresnak: kanabera bakar bat onartuko da arrantzale bakoitzeko.

e) Amuak eta aparailuak: itsas amuarrainaren arrantzarako berberak.

19. artikulua. Loinaren arrantza.

a) Zonifikazioa eta arrantza-denboraldia:

–Ziprinidoen eremuan, urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra arte eta uztailaren 1etik abenduaren 31ra arte arrantzatzen ahal da, egun guztietan. Apirilean, maiatzean eta ekainean debekatuta dago espezie hori harrapatzea, eta harrapatutako aleak ahalik eta min gutxien emanez itzuli behar dira uretara.

–Salmonidoen eremu mistoan, uztailaren 1etik 31ra arte, jai ez diren astearteetan izan ezik.

–Salmonidoen goiko eremuan, debekatuta dago loina arrantzatzea.

b) Neurriak: 12 zentimetro gutxienez.

c) Kupoa: gehienez 20 ale arrantzale eta eguneko.

d) Tresnak: kanabera baizik ez da onartuko. Arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, ziprinidoen eremuko ur eta ibaietan. Salmonidoen eremuan bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, aparailua muntatuta duela.

20. artikulua. Barboaren, tenkaren, ezkailuaren eta zarboaren arrantza.

a) Zonifikazioa eta arrantza-denboraldia:

–Ziprinidoen eremuan, espezie horiek urte osoan arrantzatzen ahal dira.

–Salmonidoen eremuan, amuarrainaren arrantzarako denboraldi berean harrapatzen ahal dira. Ez da zilegi zarboa harrapatzea Kantauriko arroetan.

b) Neurriak: barboa, gutxienez 18 zentimetro: tenka, gutxienez 15 zentimetro. Ezkailu eta zarborako, ez dago neurri-mugarik.

c) Kupoa: ez dago gehieneko kuporik.

d) Tresnak: arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, ziprinidoen eremuko ur eta ibaietan. Salmonidoen eremuan bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, aparailua muntatuta duela.

21. artikulua. Zamo txikien arrantza.

a) Zonifikazioa eta arrantza-denboraldia:

–Ziprinidoen eremuan, espezie horiek urte osoan arrantzatzen ahal dira.

–Salmonidoen eremuan, amuarrainaren arrantzarako denboraldi berean harrapatzen ahal dira.

b) Neurriak eta kupoa: ez dago inolako debekurik arrainen neurri edo harrapaketa kopuruaren gainean.

c) Tresnak: arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, ziprinidoen eremuko ur eta ibaietan. Salmonidoen eremuan bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, aparailua muntatuta duela.

d) Foru agindu honen 6. eta 12. artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

22. artikulua. Arrain exotiko inbaditzaileen arrantza: karpa, perka amerikarra edo black-bass izenekoa, lutxoa, alburnoa, silurua, arrain katua eta ortzadar-amuarraina.

a) Zonifikazioa: ziprinidoen eremuan harrapa daitezke bakarrik, salbu eta perka amerikarra edo black-bass delakoa, Itoizko urtegian ere arrantza baitaiteke, amuarraina urtegi horretan harrapatzen ahal den egun eta baldintza beretan.

b) Arrantza-denboraldia: espezie horiek urte osoan arrantza daitezke.

c) Neurriak eta kupoa: ez dago inolako debekurik arrainen neurri edo harrapaketa kopuruaren gainean.

d) Tresnak: arrantzale bakoitzak bi kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere.

e) Foru agindu honen 6. eta 12. artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

f) Ziprinidoen eremuan, arrantzarako kirol guneetan, gauez arrantzatzeko, entrenamendu fasean dauden arrantzaleei baimena emanen zaie aldi baterako aterpeak jartzeko (bivvy-ak), arrantzale federatuak direla egiaztatzen badute.

23. artikulua. Karramarro exotiko inbaditzaileen arrantza: paduretako karramarroa eta karramarro seinaleduna.

a) Zonifikazioa: zilegi da karramarroa harrapatzea ibai eta tarte hauetan:

–Ebro ibaia: ibilgu nagusian, eta Lodosatik Arnedorako errepide nazionaleko zubitik behera ura Ebron isurtzen duten ibaiadarretan; eta ibai horrek zeharkatzen dituen udalerri guztietako ureztatzeko erreten eta ubideetan.

–Ega ibaia: ibilgu guztian eta adarretan, Alloko zentraletik Ebro ibaiarekin bat egin arte, ureztatzeko erreten eta ubideak barne direla.

–Arga ibaia: ibilgu guztian eta adar guztietan, Larragako zubitik Aragoi ibaiarekin bat egin arte, ureztatzeko erretenak, ubideak eta uharkak barne direla.

–Zidakos ibaia: ibilgu guztian eta eskuinaldeko adarretan, ureztatzeko ubide eta erretenak barne, Puiuko eta Tafallako mugatik Aragoi ibaiarekin bat egin arte.

–Aragoi ibaia: ibilgu guztian eta ibaian behera ezkerraldeko adarretan, Galipentzuko Arribako presatik Zarrakazteluko mugaraino, eta ur guztietan, Galipentzu eta Zarrakaztelu arteko mugatik Ebro ibaiarekin bat egin arte, ureztatzeko erreten eta ubideak barne direla.

Barnean gelditzen da idoi, aintzira eta urtegietan egiten den arrantza, hura zilegi den ibai tarte edo adarren arroetan, ur-masa hauetan izan ezik:

–Salobreko edo Las Cañasko urtegia (RN-20 ).

–Juncaleko aintzira (RN-23).

–Pitillasko aintzira (RN-27).

–Agua Saladako idoia (RN-34).

–Pulguerko idoia (RN-35).

–Dos Reinosko aintzira (EN-13).

–Valdelafuenteko idoia.

–Cardeteko idoia (ez da zilegi arrantzan egitea idoiaren mendebaldean).

–Nafarroako Ubidea.

Halaber, zilegi da espezie horiek harrapatzea karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko barruti guztietan. Barruti horien zerrenda 30. artikuluan agertzen da, bakoitzerako ezarritako mugekin batera.

Ur haietatik kanpora, debekatua dago karramarroa harrapatzea.

b) Arrantza-denboraldia: karramarroa urte osoan harrapatzen ahalko da, karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko barrutietan salbu. Karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko barrutien barrenean dauden ibai tarteetan, arrantza-denboraldia barruti horietan karramarroak harrapatzeko ezarritako berbera izanen da.

c) Neurriak eta kupoa: ez dago mugarik, ez kupoan, ez tamainan.

d) Tresnak: karramarroa sare-saskiz baizik ezin da harrapatu. Arrantzale bakoitzak gehienez ere zortzi sare-saski erabil ditzake. Sare-saski bakoitzean etiketa jarriko da, eta, bertan, arrantzalearen izena, bi deitura eta nortasun agiri nazionalaren edo baliokidearen zenbakia.

e) Harrapatutakoak berehala hil beharko dira, bertantxe, arrantza egiteko tokitik alde egin baino lehen.

f) Ordutegia, hilabetearen arabera:

–Martxoan eta apirilean: 07:00etatik 21:30era.

–Maiatzean, ekainean eta uztailean: 06:30etik 22:00etara.

–Abuztuan, irailean eta urrian: 07:00etatik 21:30era.

Urteko gainerako egunetan, eguzkia atera baino ordu bat lehenago has daiteke, eta sartu ondotik ordu bat pasatzen denean utzi beharko da.

III. KAPITULUA

Araubide bereziko urak

24. artikulua. Aldi baterako debekualdiak.

Debekatua dago aldi baterako arrantzan egitea foru dekretu honen I. eranskinean adierazitako ibai tarteetan eta ur-masetan, babestu beharrekoak direlako.

25. artikulua. Harrapatu eta askatzeko arrantzarako tarteak.

1. Hona hemen harrapatu eta askatzeko arrantzarako tarteak salmonidoen goiko eremuan:

–Bidasoa ibaia: Bertizko zubitik Bidasoak Donezteben Ezkurra ibaiarekin bat egiten duen tokiraino. Luzera: 5,6 km.

–Bidasoa ibaia: Murgesko zentralaren presatik Igantziko errepideko zubiraino (NA-4020). Luzera: 2,7 km.

–Ezpelura ibaia: Donamariako bentetako presatik Ezpelurako zubiraino (Ezkurra ibaiarekin bat egiten duen tokiraino). Luzera: 2,9 km.

–Ezkurra ibaia: ur emaria neurtzeko estazioa dagoen tokitik hasi, Elgorriagako bainuetxearen ondoan, eta Doneztebeko industrialdea hasten den arte. Luzera: 1,4 km.

–Urumea ibaia: Goizuetako Magdalenako zubitik Isillasko errekarekin bat egin arteko tartea. Luzera: 4,0 km.

–Leitzaran ibaia: Leitzako arrain-haztegiko presaren eta Astibia Behekoa baserrirako sarbidea den zubiaren arteko tartea. Luzera: 2,4 km.

–Araxes ibaia: Arribe-Atalluko herrigunetik uretan behera dagoen zubitik Gipuzkoako mugarainoko tartea. Luzera: 4,7 km.

–Salmonidoen goiko eremuan egonik, debekurik ez duten tarte guztietan, honako arro hauetan, harrapatzeko eta askatzeko modalitatean bakarrik arrantzatzen ahalko da (salbu amuarraina arrantzatzeko barrutien zati batzuetan):

I) Arga eta Ultzama.

II) Ega eta Urederra.

III) Arakil, Larraun eta Basaburua.

IV) Irati, Urrobi eta Erro.

2. Hona hemen harrapatu eta askatzeko arrantzarako tarteak salmonidoen eremu mistoan:

–Irati ibaia: Itoizko urtegira iristeko zubitik Agoizko zentral hidroelektriko zaharrerako deribazio-ubideak ibilgu nagusiarekin bat egiten duen tokira, zerrategi aldean, doan tartea (deribazio-ubidea ibaira itzultzen den puntuan). Luzera: 3,6 km.

–Irati ibaia: Aianzko ur emaria neurtzeko estaziotik Artieda eta Geretzen arteko errepideko (NA-2455) zubiraino. Gutxi gorabeherako luzera: 9,7 km.

3. Harrapatu eta askatzeko arrantzarako tarteak dira, ziprinidoen eremuan, foru agindu honen 27. artikuluan aipatutako kirol gune guztiak.

26. artikulua. Arrantzan ikasteko eskola eta jaurtiketa praktiketarako eremua.

1. Arrantzan ikasteko eskola Donezteben egonen da, Ezkurra ibaian, hain zuzen ere, Ezkurra ibaiaren eta Ezpelura ibaiaren zubietatik Bidasoa ibairaino.

2. Nafarroako Arrantza Federazioak, arrantzaleen elkarteek, toki entitateek edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak sustatzen dituzten hezkuntza jardueretarako baizik ez da erabiliko, arraina harrapatu eta askatzeko arrantza mota eginez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren baimena badute.

3. Eremu bat ezartzen da euliaren jaurtiketa simulatua praktikatzeko Bidasoa ibaian, Zia errekaren bukaeraren eta Berako San Martin presa zaharraren eraikinaren artean. Apirilaren 1etik 30era bitarte erabiltzen ahalko da eremu hori. Erabilitako aparailuek ezin izanen dute inola ere arrainak harrapatzeko amurik edo gailurik izan.

27. artikulua. Arrantzako kirol guneak.

1. Hona hemen arrantzarako kirol guneak salmonidoen goiko eremuan:

–Bertizarana-Bidasoa ibaia: Bertizko zubitik Bidasoak Donezteben Ezkurra ibaiarekin bat egiten duen tokiraino. Luzera: 5,6 km.

–Goizueta-Urumea ibaia: Goizuetako Magdalenako zubitik Isillasko errekarekin bat egin arteko tartea. Luzera: 4,0 km.

–Arribe-Atallu-Araxes ibaia: Arribe-Atalluko herrigunetik uretan behera dagoen zubitik Gipuzkoako mugarainoko tartea. Luzera: 4,7 km.

–Aribe-Irati ibaia: Hiriberri Aezkoako errota zaharreko presatik Esklusa azpiko presaraino (Aribe). Luzera: 4,1 km.

–Artzibar-Urrobi ibaia: Arrañosin eta Xuringoa erreken elkargunetik, Aurizberriko kanpinaren ondoan, errepideak Urrobi ibaiaren gainean duen zubiraino, Arrietan. Luzera: 7 km.

–Larraingoa-Erro ibaia: Tarteko zubitik hasi eta, NA-2331 errepidearen eta Ardaitzen arteko bidegurutzetik behera NA-2330 errepidean dagoen zubiraino. Luzera: 4,0 km.

–Kintoa-Arga ibaia/Olazar: Olazar errekako Urtzelgo plazuelatik Sasoaran errekarekin bat egin arte. Luzera: 5,9 km.

2. Hona hemen arrantzarako kirol guneak ziprinidoen eremuan:

–Plazaola-Arga ibaia: Arrotxapeko zubitik Cuatro Vientos zubiraino, Iruñean. Luzera: 1,0 km.

–Hodien oinzubia-Arga ibaia: Cuatro Vientos zubitik Biurdanako presa eta errotaraino, Iruñean. Luzera: 1,0 km. Kanpoan utzita ibai ertzeko tarte hormigoiztatua, Biurdanako presatik ibaian gora eskuinaldean dagoena, eremu hori arrantza sustatzeko gune gisa erabiliko baita.

–Morea-Moreako idoia, Beriainen: idoiaren iparraldeko muturretik (industrialde ondoan) eta mendebaldeko bazterretik jarraituz (dikearen parean) hegoaldeko muturreraino, oinezkoen bidean barna. Luzera: 1,1 km.

–Errekarte-Zidakos ibaia: Errekarte zubitik San Martin Unx-Tafalla NA-132 errepideko zubiraino. Luzera: 1,2 km.

–Soto del Churri-Azkoiengo idoia: Santa Eulaliako lekunearen hegoaldeko idoia, beheko tartea, 260 metrokoa (Argaren lehengo ibilgua). Perimetroa: 0,6 km.

–San Gregorio-Ebro ibaia: Lodosako Ubidearen presatik Lodosako La Barcako presarainoko tartea. Luzera: 2,3 km.

–El Marinal-Ebro ibaia: ezkerreko bazterrean, El Marinaletik San Adriángo futbol zelairaino. Luzera: 3,2 km.

–La Barca-Ebro ibaia: ezkerreko bazterreko tartea, La Barcatik Errioxako mugaraino (Azagrako La Boleta parajeraino). Luzera: 2,8 km.

–Campiel-Ebro ibaia: ezkerreko bazterreko tartea, Campielgo amildegietatik Azagrako Machinen presaraino. Luzera: 1,5 km.

–Barca Vieja-Ebro ibaia: ezkerreko bazterreko tartea, Tuterako zubitik ibaian behera jarraituz (NA-8703 errepidea) Soto de Barca Vieja bukaeraraino, Tuteran. Luzera: 0,9 km.

–La Peñica-Ebro ibaia: Tuterako zubitik ibaian behera eskuin bazterreko tartetik (NA-8703 errepidea) Tuterako El Prado pasealekuaren bukaeraraino. Luzera: 1,1 km.

–Valdelafuente-Valdelafuenteko idoia: Valdelafuenteko trokaren eskuineko bazterreko tartea, Tuteran. Luzera: 0,3 km.

–Barcelosa-Barcelosako urtegia, Tutera. Perimetroa: 1,6 km.

–Rinuevo-Rinuevo Altoko idoia, Cascante. Perimetroa: 0,4 km.

–La Estanquilla-La Estanquillako idoia, Corella. Perimetroa: 1,6 km.

3. Salbuespen gisa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak arrantzarako oro har aldi baterako debekatuta dauden ibai tarteak baimentzen ahalko ditu kirol gune gisa erabiltzeko, baldin eta Nafarroako Arrantza Federazioak ekitaldi horiek Nafarroako txapelketa gisa sailkatuta baditu.

IV. KAPITULUA

Arrantza barrutiak

28. artikulua. Arrantzarako barrutietan arrantzatzeak dituen alderdi komunak.

1. Tarifa murriztuaren onuradun izaten ahalko dira pertsona fisikoak, federatuta badaude eta 65 urtetik gora eta 16 urtetik behera badituzte, baita ongintzako elkarteek antolatutako jardueretan parte hartzen duten beste talde batzuetan dauden pertsonek ere. Aipatu tarifa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legean dago aurreikusia.

2. Arrantza barruti naturaletan, barruti osoan arrantzatzen ahalko da harrapatzeko eta askatzeko eguneroko baimen batekin (bai harrapatu eta askatzeko tarteetan bai harrapatu eta eramateko tarteetan), betiere aukeratutako modalitatea errespetatuz.

3. Barrutiaren barreneko edo barrutiarekin muga duten udalerri edo kontzejuetako herritarrak hartuko dira bertakotzat, baita ibaiko salmonidoen tartean dauden sozietate federatuetako kideak ere.

4. Arrantza intentsiborako barrutietan, asteazkenetan 65 urtez goitikoek, 16 urtez beheitikoek eta arrantzale federatuek izanen dute lehentasuna.

5. Sozietate administratzaileek aparkatzeko guneak jarriko dituzte eta barrutietako arrantzaleek derrigor erabili beharko dituzte.

29. artikulua. Amuarrainen arrantza barrutiak.

2020. urterako, ondoan aipatzen diren ibai tarteak eta ur masak amuarrainen arrantza barruti izanen dira:

a) Arrantza barruti naturalak.

–Arrantza-denboraldia bi sektoreetan: maiatzaren 1etik ekainaren 30era, biak barne. Debekatuta dago jai ez diren astearteetan arrantzan aritzea.

I) Eugiko arrantza barruti naturala, Arga ibaian.

Eugiko urtegiko presaren neurketa-estaziotik (Eugi) Zubiriko burdinazko zubirainoko tartea (Saigots). Luzera: 6,3 km.

Arrantza barrutiaren tarteak:

–Harrapatu eta askatzeko tartea: barruti osoa.

–Baimen kopurua gehienez eguneko (harrapatu eta askatzeko): 2 amuarrain astegunetan eta 4 amuarrain asteburuetan.

–Modalitatea: soilik harrapatu eta askatzea.

II) Zudairiko arrantza barruti naturala, Urederra ibaian.

Bakedaoko zubitik (Bakedao) San Fausto zentralaren Intzurako presarainoko sektorea (Artabia). Luzera: 7,5 km.

Arrantza barrutiaren tarteak:

–Harrapatu eta askatzeko tartea: Bakedanoko zubiaren (Bakedano) eta Zudairiko errotako (Zudairi) presaren arteko sektorea. Luzera: 1,2 km.

–Harrapatu eta eramateko tartea: Zudairiko errotako (Zudairi) presaren eta Intzurako (Artabia) presaren arteko sektorea. Luzera: 6,3 km.

–Baimen kopurua gehienez eguneko (harrapatu eta eramateko modalitatea edo harrapatu eta askatzeko modalitatea): astez 1 harrapatzeko eta eramateko arrantzan, eta 2 harrapatu eta askatzekoan, asteburuetan 2 harrapatzeko eta eramateko arrantzan eta 3 harrapatzeko eta askatzekoan.

–Kupoa: 2 amuarrain, arrantzale eta eguneko.

–Ateratzen denaren neurria: 23 cm baino gehiago eta 35 cm baino gutxiago.

b) Arrantza intentsiborako barrutiak.

–Kupoa: 7 amuarrain, arrantzale eta eguneko.

–Neurriak: 20 zentimetro gutxienez.

–Arrantza-denboraldia: martxoaren 1etik azaroaren 30era. Debekatuta dago jai ez diren astearteetan arrantzan aritzea.

I) Uharteko arrantza intentsiborako barrutia, Arga ibaian.

Akerretako zubiaren (Akerreta) eta Zokorenako presaren (Uharte) arteko sektorea. Luzera: 8,4 km.

–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 23 baimen arrunt eta 2 bertako arrantzaleentzat lanegunetan, eta 40 baimen arrunt larunbat, igande eta jaiegunetan.

II) Arintzanoko arrantza intentsiborako barrutia, Ega ibaian.

Arintzanoko zubiaren (Arintzano) eta Deikazteluko zentraleko presaren (Deikaztelu) arteko sektorea. Luzera: 8,1 km.

–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 23 baimen arrunt eta 2 bertako arrantzaleentzat lanegunetan, eta 45 baimen arrunt eta 5 bertakoentzat larunbat, igande eta jaiegunetan.

III) Esako arrantza intentsiborako barrutia, Aragoi ibaian.

Rincón del Royotik (Esako urtegiko gainezkabidetik 500 metro beheiti) itoaren harria deitutako tokiraino, Esako arrain-haztegitik 150 metro beheiti. Luzera: 3,2 km.

–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 25 baimen arrunt lanegunetan, eta 45 baimen arrunt, larunbat, igande eta jaiegunetan.

30. artikulua. Karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko barrutiak.

1. 2020. urterako, ondoan aipatzen diren ibai tarteak eta ur masak izanen dira karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko barrutiak, baldintza hauekin:

a) Karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko Asiaingo barrutia, Arakil ibaian.

–Tokia: Irurtzunen Larraun ibaiarekin bat egiten duen tokitik Asiaingo hodien zubirainoko sektorea. Luzera: 11,5 km.

–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 30 baimen arrunt.

b) Karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko Egako barrutia, Ega ibaian.

–Tokia: Arabako mugatik (Zuñiga) Alloko zentralerainoko sektorea. Luzera: 54,3 km.

–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 90 baimen arrunt.

c) Karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko Uharteko barrutia, Arga ibaian.

–Tokia: Akerretako zubitik Uharteko Zokorena izeneko presarainoko sektorea. Luzera: 8,4 km.

–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 30 baimen arrunt.

d) Karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko Esako barrutia, Aragoi ibaian.

–Tokia: Rincón del Royotik (Esako urtegiko gainezkabidetik 500 metro beheiti), Zangozako I. Zentraleko presarainoko tartea (luzera: 9,6 km).

–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 30 baimen arrunt.

e) Karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko Soraurengo barrutia, Ultzama ibaian.

–Tokia: Eltzarrain eta Ultzama ibaien arteko elkargunetik Azotzerako NA-4251 errepideko zubiraino. Luzera: 9,24 km.

–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 30 baimen arrunt.

2. Karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko barrutietan aplikatu beharreko arau komunak.

–Harrapatu nahi diren espezieak: karramarro seinaleduna eta paduretako karramarroa.

–Tresnak: arrantzale bakoitzak hiru sare-saski erabil ditzake gehienez ere. Sare-saski bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzalearen izena, bi deitura eta nortasun agiri nazionalaren edo baliokidearen zenbakia.

–Kupoa: ez dago gehieneko kuporik.

–Neurriak: ez da finkatu harrapatutakoaren gutxieneko neurririk.

–Arrantza-denboraldia: ekainaren 15etik urriaren 15era arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.

–Ordutegia: 16:00etatik 21:00ak arte.

VI. KAPITULUA

Arrantzako kirol-lehiaketak

31. artikulua. Arrantzako kirol-lehiaketak.

1. Honako hau jotzen da arrantzako kirol-lehiaketatzat: Nafarroako Arrantza Federazioaren lehiaketa erregelamenduak arautzen duen edozein proba, federazioaren babespean edo gainbegiradapean egiten dena eta federazioaren egutegi ofizialean sartuta dagoena.

2. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak baimenduko ditu Nafarroako Arrantza Federazioak sustatutako edo babestutako kirol-lehiaketak.

3. Kirol-lehiaketek Nafarroako Arrantza Federazioaren arauei jarraituko diete, betiere foru agindu honetan ezarritakoarekin bat.

32. artikulua. Arrantzaren espezialitateak kirol-lehiaketetan.

1. Kirol-lehiaketetako arrantza foru agindu honetan xedatutakoari jarraikiz eginen da, eta espezialitate hauekin:

–Parte-hartzaileek beste kanabera batzuk izan ditzakete muntaturik, unean-unean erabiltzen ari direnaz gain.

–Ibaia beitaz ereitea baimendua egonen da lehiaketaldian eta arrantzale federatuen entrenamendu faseetan.

–Carp Fishing modalitatean, lehiaketa horrek bere ordutegia izanen du.

–Zilegi da loinak, barboak eta tenkak harrapatzea mugarik gabe, ez neurrian, ez kupoan. Lehiaketa amaitzen denean itzuliko dira.

2. Arrantzako kirol-lehiaketak egiten diren egunetan, lehiaketatik kanpoko arrantzaleek ezin izanen dute arrantzarik egin tarte horretan. Lehiaketa egutegia departamentuaren webgunean argitaratuko da: www.pesca.navarra.es.

3. Espezie exotiko inbaditzaileak hiltzeari dagokionez, foru agindu honetan xedatutakoa aplikatuko da kirol probaren bukaeran.

Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Presetatik hurbil arrantzatzea.

Presak hauek dira (arrantzan egiteari dagokionez): oztopo artifizialak, ibilguarekiko zeharka daudenak, arrantza egiteko unean 50 zentimetrotik gorako altuera dutenak beren koroatik presaren behealdeko ur-geruzaraino.

Bigarren xedapen gehigarria.–Zebra muskuiluaren kontrola.

Nafarroako Foru Komunitateko ur masetan zebra muskuiluaren (Dreissena polymorpha) ondoriozko infekzioa prebenitzeko eta zabal dadila saihesteko, arrantza tresnak kontu handiz garbitu eta lehortu beharko dira, baita konfederazio hidrogafikoek ezartzen dituzten arau guztiak bete ere.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Feltrozko zolak erabiltzeko debekua.

Didymo edo harriko mukia izeneko alga inbaditzailea (Didymosphenia geminata) Nafarroako uretan ugal ez dadin, debekatzen dira euskarri gisa feltrozko zola duten galtza-botak edo edozein oinetako, Nafarroan arrantzatzeko.

Laugarren xedapen gehigarria.

Urte naturala bukatuta, aurrerako urterako onetsitako araudiak izanen du indarra, harik eta debekualdiei buruzko hurrengo foru agindua argitaratu arte.

Azken xedapena.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra 2020ko denboraldian arrantzan egiteko debekualdien xedapen orokorrak.

I. ERANSKINA

Aldi baterako debeku tarteak

1. Aintzirak, urtegiak eta ubideak:

Bere osotasunean debekatutako urtegiak, aurkakoa esaten ez den bitartean:

–Salobreko edo Las Cañasko urtegia (RN-20 natur erreserba): 36/2016 Foru Dekretua.

–Juncaleko aintzira (RN-23 natur erreserba). 50/2016 Foru Dekretua.

–Pitillasko aintzira (RN-27 natur erreserba). 109/2016 Foru Dekretua.

–Pulguerko idoia (RN--35): debekatua eremu osoan, salbu eta espresuki adierazitako tokietan, hau da, diketik eta kanaberarekin. 108/2016 Foru Dekretua.

–Agua Saladako idoia (RN-34 natur erreserba).

–Escuderako putzua (EN-8 natur lekunea). 107/2016 Foru Dekretua.

–Dos Reinosko idoia (NL-13 natur lekunea): debekatua eremu osoan, salbu eta espresuki adierazitako tokietan, hau da, diketik eta kanaberarekin. 37/2016 Foru Dekretua.

–Eugiko urtegia: debekatua itxitura duen inguru guztian eta Sasoaran errekarekin bat egiten den tokitik Arga ibaian beherako tartean.

–Mairagako urtegia: debekatua eremu osoaren bueltan dagoen itxituraren barrenean.

–Artikutzako urtegia.

–Añarbeko urtegia.

–Leurtzako urtegiak.

–Urdalurko urtegia.

–Domikoko urtegia.

–Endara/San Antón urtegia.

–Nafarroako ubidea: erabat debekatua, baita ubidearen erregulazio idoi guztietan ere (Billabeta, Elo eta Artaxoa).

–Valdelafuenteko idoia: debekatua ezkerralde osoan, troka sarreratik Lodosako ubidearekin elkartzen den tokiraino.

–Lotzako idoia eta Itzako putzua.

–La Mueda baltsa.

2. Ibai tarteak:

–Irati ibaiaren arroa:

–Irati ibaia: Itoizko urtegiko presatik presara joateko zubiraino.

–Areta ibaia: ibai guztia eta bere adarrak, Irurozkiko errotako presako zubitik gora.

–Aragoi ibaiaren arroa:

–Aragoi ibaia: Esako presaren gainezkabidetik hasita 500 metroko tartea ibaian behera, Rincón del Royoraino.

–Aragoi ibaia: Zangozako presatik hasita Zangozako zentralaren irteerako kanalaren bukaeraino (Los Pozancos).

–Aragoi ibaia: Galipentzuko Haitzuloko zentralaren presatik ibaian gora 50 metrora dagoen lekutik hasita, zentralaren ubidea ura ibilgu nagusira isurtzen duen punturainoko tartea.

–Ezka ibaia: ibai guztia eta bere adarrak, Burgiko presatik gora, bai eta adar guztiak ere presa horretatik behera, Aragoiko mugaraino.

–Zaraitzu ibaia: ibai guztia eta bere adarrak, Ustaizeko errotako presatik gora.

–Arga ibaiaren arroa:

–Arga ibaia: Eugiko urtegiko presatik neurketa-estaziorainoko tartea, uretan behera.

–Bidasoa ibaiaren arroa:

–Baztan-Bidasoa ibaia: Giltxaurdiko zubiaren eta Opokako presaren arteko tartea, Elizondon.

–Bidasoa ibaia. Banaketa ubideak: debekatua dago Bidasoa ibaiaren banaketa ubide guztietan arrantza egitea, Bertizko Jaurerriaren (Oronoz-Mugairi) zubitik beheiti.

–Zia ibaia: Santo Kristo zubitik, Illekueta auzoan, Bidasoa ibairainoko tartea.

–Tximista ibaia: Landaburuko eta Antsolketako presen arteko tartea.

–Borda ibaia: Ote kaleko zubitik Albistur kaleko zubirainoko tartea, Lesakan.

–Endara erreka: Gipuzkoarekin muga egiten duen tarte guztia.

–Ega ibaiaren arroa:

–Ega ibaia: Marañongo ibai-igerilekutik Antzingo errotako presaraino, baita tarte horretan isurtzen duten ibaiadar guztiak ere, Cabredoko idoia izan ezik.

–Ega ibaia: Murietako zubitik Lizarrako Zaldu zentraleko presaraino, baita tarte horretan isurtzen duten ibaiadar guztiak ere.

–Itxako ibaia: Itxakoren iturburutik Urederrarekin bat egin arte.

–Leitzaran ibaiaren arroa:

–Leitzaran ibaia: Urtoko zubitik Plazaolako presarainoko (Gipuzkoako muga) tartea.

–Urumea ibaiaren arroa:

–Añarbe ibaia: Añarbeko uharkatik gora dauden ibai guztia eta bere adarrak (urtegia barne).

Iragarkiaren kodea: F2002378