40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Aldaketa, 2019ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2019ko azaroaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2019ko plantilla organikoan aldaketa egitea. Jendaurrean egoteko epearen iragarkia, alegazioak edo erreklamazioak egin zitezen, 2019ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an.

Erreklamazioak egiteko epea iraganik, ez da halakorik aurkeztu; hartara, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat jotzen da.

ALDAKETA:

Lanpostuko osagarri bat esleitzen zaie, oinarrizko soldataren %2,7koa, basozain eta informatzaile lanpostuei, eta horrek 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Ariben, 2020ko urtarrilaren 31n.–Batzarreko burua, Carlos Bueno Reca.

Iragarkiaren kodea: L2002323