40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal ordenantza, Eraikinak birgaitzeko eta hiria berroneratzeko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Eraikinak birgaitzeko eta hiria berroneratzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Delako espedientea jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izateko, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsita egonen da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2020ko otsailaren 4an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2001658