40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2019ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27an, argitaratu zen Esako Udalaren aurrekontu orokor bakarraren eta hura betearazteko oinarrien hasiera bateko onespenaren iragarkia.

Jendaurrean jartzeko epea igarota, aurkeztutako alegazioak ebatzirik, eta behin betiko onetsi ondoren 2020ko aurrekontua eta haren exekuzio-oinarriak 2020ko otsailaren 6ko osoko bilkura arruntean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 272. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, argitaratzen da aurrekontu laburtua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 285.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 10.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 65.620 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 149.200,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 29.440,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 30.000,00 euro.

Guztira: 569.260,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 163.900,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 235.795,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 28.720,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 140.845,00 euro.

Guztira: 569.260,00 euro.

Esan, 2020ko otsailaren 12an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2002319