40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tuterako Etxegabeen Udal Zentroaren barne araubidearen erregelamendua. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2020ko otsailaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxegabeen Udal Zentroaren barne araubidearen erregelamendua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, eta hori argitara eman beharko da, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2020ko otsailaren 4an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2001676