40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SATRUSTEGI

Maistraren Etxearen alokairua esleitzeko enkante publikoa

Kontzeju honek enkante publikoan emanen du Maistraren Etxea deitutako etxearen alokairua, gutun-azal itxien bidezko prozedura baliatuz. Aipatu etxea Kontzeju Etxeko lehen solairuan dago, eta hasierako prezioa hilean 365 euro da.

Eskaintzak Satrustegiko Kontzejuan aurkezten ahalko dira, 2020ko martxoaren 11ra arte. Eskaintzak irekitzeko ekitaldia 2020ko martxoaren 14an izanen da. Enkantea arautzen duen baldintza agiria interesdunen eskura dago Kontzejuaren Idazkaritzan.

Satrustegi (Arakil), 2020ko otsailaren 17an.–Kontzejuko burua, Juan Pedro Amoztegui.

Iragarkiaren kodea: L2002491