40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Ordenantza, Gazteleku zentroa arautzen duena. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen “Zangozako Gazteleku zentroa arautzen duen ordenantza”, espedientean dagoen testuaren arabera.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zangozan, 2020ko otsailaren 4an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2001687