40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2020ko otsailaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko langileen plantilla organikoa. Bertan barne hartzen dira Otsagabiko Udaleko plantilla eta “Zaraitzuko Ibaxa Zahar Etxearen Patronatua” izeneko erakunde autonomoko plantilla.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dadin eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan ezarritakoarekin.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoak behin betiko onetsitzat joko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2020ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, María Carmen Recalde Berrade.

Iragarkiaren kodea: L2002386