40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2020ko otsailaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Aurrekontuak Otsagabiko Udaleko aurrekontua eta “Zaraitzuko Ibaxa Zahar Etxearen Patronatua” izeneko erakunde autonomoarena hartzen ditu barne.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez daitezen, kasua bada. Aurkezten ez badira, aurrekontua behin betiko onetsitzat hartuko da.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta betetzeko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluan xedatua.

Otsagabian, 2020ko otsailaren 14an.–Alkate udalburua, María Carmen Recalde Berrade.

Iragarkiaren kodea: L2002385