40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Xehetasun-azterketa Gregorio Berisa etorbidean. Hasierako onespena

Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, otsailaren 6an eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, Compuestos y Granzas SA sozietateak sustatua, eta planteatzen duena Mendabiako 13. poligonoko katastroko 1717 lurzatian lerrokadurak doitzea eta bolumenak antolatzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Espediente hori Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da, eta bidezkotzat jotzen diren nahi adina alegazio aurkezten ahal dira.

Mendabian, 2020ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2002173