40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Egoitza elektronikoa sortzea

Ikusirik beharrezkoa dela herritarrei eskaintzea Udalarekin modu telematikoan komunikatzeko sistema bat, Alkatetzak, 2020ko otsailaren 14an, ebatzi du (2020-0033 Ebazpena):

1.–Etxarri Aranazko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea helbide elektroniko honetan: https://etxarriaranatz.egoitzaelektronikoa.eus/info.0.

Egoitza elektronikoa erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondorengo egunean sartuko da indarrean.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian argitaratzea.

3.–Etxarri Aranazko Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko ardura.

Etxarri Aranatzen, 2020ko otsailaren 14an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2002505