40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 11koa, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak emana. Honen bidez onesten da Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko administrari izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak, 2020ko otsailaren 11n, honako ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik Nafarroako Kontuen Ganberako idazkari nagusiaren eta administratzailearen txostenak, administrari izateko bi lanpostu huts betetzeari buruzkoak, zeinak aurreikusirik baitaude Nafarroako Kontuen Ganberaren 2020rako plantilla organikoan, eta Zerbitzu Juridikoaren eta Kontu-hartzailetza Zerbitzuaren aldeko txostenak baititu. Era berean, horren berri eman zaio erakundeko langileen batzordeari. Horrenbestez, lehendakaritza honek, bere ahalmenak eta bere eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DU:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko administrari izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onestea. Deialdia eranskineko oinarriekin bat etorriko da.

Bigarrena.–Deialdi hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Kontuen Ganberaren web-orrian argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko otsailaren 11n.–Lehendakaria, Asunción Olaechea Estanga.

DEIALDIA, NAFARROAKO KONTUEN GANBERAREN ZERBITZUKO ADMINISTRARI IZATEKO BI LANPOSTU HUTS LEKUALDATZE LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdi honetako oinarriak:

OINARRIAK

1. oinarria. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko administrari izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzea. Langile horiek erakundeak Iruñeko Ansoleaga kaleko 10ean duen egoitzan beteko dituzte beren eginkizunak.

1.2. Lekualdatze lehiaketa honako hauei jarraikiz eginen da: Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua, 1991ko martxoaren 21ekoa, eta Nafarroako Parlamentuko lanpostuak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko Erregelamendua, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2007ko otsailaren 26an onetsia (2007ko 21. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, martxoaren 7koan argitaratua, eta haren zuzenketa, berriz, 2010eko 117. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, abenduaren 7koan).

Horien osagarri aplikatuko dira Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua eta Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua.

1.3. Deialdiaren bidez izendatutako pertsonek Nafarroako Kontuen Ganberako funtzionarioentzat ezarritako eginkizunak beteko dituzte eta horien eskubide eta betebeharrak izanen dituzte, eta, zehazki, administrari lanpostuari dagozkionak.

Beren eginzkizunak izanen dira Erakundearen Antolamendurako Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoak (2007ko 19. Nafarroako Parlamentuko Aldikari Ofiziala, martxoaren 2koa), besteak beste: Ganberaren zerbitzu eta organoei laguntza administratiboa ematea; agiriak eta euskarri informatikoak antolatu eta zaintzea; artxibo orokorra eta liburutegia; Ganberako espediente administratiboen tramitazioa eta jarraipena egitea; txostenen eta bestelako agirien transkripzio eta inprimaketa lanak egitea, Ganberaren Erregistro Orokorra kudeatzea; liburuak erregistratu eta eramatea, kontabilitatea; erakundearen zerbitzuko langileen arloko gaien tramitazioa eta jarraipena, hala nola erregistroa, espediente pertsonalak, hautapen probak, igoera, zerbitzuak aitortzea, babes soziala, oporrak, baimenak, nominak eta atxikipen fiskalen nahiz mutualitateen edo Gizarte Segurantzaren aldekoen zerrendak egitea; Ganberaren argitalpenen salmenta kontrolatu eta tramitatzea; administratzaileak esleitzen dizkien beste guztiak, haien eskumenetan sartzen direnak.

Zeregin administratiboak bitarteko informatikoekin egiten dira gehienetan, eta beharrezkoa da tresna ofimatikoak eta aplikazio informatikoak ezagutzea eta erabiltzen jakitea, erabiltzaile aurreratuaren mailarekin.

1.4. Lanpostuak lanpostuen egungo sailkapenaren C mailan sartuta daude eta horri dagozkion lansariak izanen dituzte, eta Nafarroako Kontuen Ganberaren indarreko plantilla organikoan zehazten diren osagarriak gehituko zaizkie.

1.5. Deialdi honen xede den lanpostu eskaintza aurrerago osatzen ahalko da; izan ere, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda –lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean hutsik daudenak gehitzen ahalko dira.

2. oinarria. Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.

2.1. Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren 26. artikuluan xedatutakoaren arabera, lanpostu huts horiek lekualdatze lehiaketaren bidez beteko dira. Lehiaketa horretan parte hartzen ahalko dute jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian dauden Nafarroako Parlamentuko eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioek, baldin eta eskaerak aurkezteko epea amaitzean honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) C mailako funtzionarioa izatea.

b) Goi Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo ofizialki baliokidea deklaratutako titulu bat izatea.

c) Administrariaren edo administrari-ofizialaren lanpostu baterako izendatua izatea, lanpostu horren eginkizun nagusien artean deialdi honen 3. oinarriko 1. atalean aipatzen direnak baldin badaude.

2.2. Lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan, eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie.

2.3. Aurreko baldintzak deialdiaren 3. oinarrian ezarritako epean eta eran frogatu beharko dira. Baldintza horiek eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete behar direla ulertuko da. Era berean, izangaiek 2. oinarri honen 1. atalean aipatzen diren baldintza guztiak hautapen prozesuak iraun bitartean bete beharko dituzte. Hautapen prozesua izendapenarekin bukatuko dela ulertuko da.

3. oinarria. Eskabideak eta horiek aurkezteko epea.

3.1. Lekualdatze lehiaketan parte hartu nahi dutenek behar den eskaera aurkeztu beharko dute, eskabide baten bidez, eredu ofizialarekin bat (deialdiaren II. eranskina). Bertan jarriko dituzte izen-deiturak, adina, nortasun agiriaren zenbakia, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

Eskabideak interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Kontuen Ganberaren Erregistro Orokorrean, bai eta erakundearen web-orrian ere (www.camaradecomptos.navarra.es/eu), enplegu publikoaren atalean.

3.2. Honako hauek erantsi behar zaizkio eskabideari:

–Deialdi honen 2. oinarrian ezarritako baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen dituztela ziurtatzen duten agiriak.

–Alegatutako merezimenduen zerrenda ordenatua, I. eranskinean aipatzen den baremoari jarraikiz sailkatuak, eta berauen frogagiriak, behar bezala kautotuak.

3.3. Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariari zuzenduko zaizkio, eta erakunde horren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Ansoleaga kalea 10), egun eta ordu baliodunetan (goizeko 09:00etatik 14:00etara bitarte, astelehenetik ostiralera), hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren bideak erabiliz.

Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.4. Desgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, probak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean adieraztea, eta, hartarako, beste orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera desgaitasunen bat dutela frogatzen duen agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

4. oinarria. Hautagaiak onartzea.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta www.camaradecomptos.navarra.es/eu web-orrian argitaratuko da. Zerrendan ageriko dira onartutako izangaien izen-deiturak.

4.2. Interesdunek egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko zerrendaren aurka, eta, akatsik izan bada, haiek zuzentzen ahalko dituzte, zerrenda hori Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita bost egun naturaleko epearen barruan.

4.3. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko da.

4.4. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4.5. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta horiek ebatzita, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Kontuen Ganberaren web-orrian argitaratuko da: www.camaradecomptos.navarra.es/eu. Izangai bakar bat ere onartuko ez balitz, lehiaketa bete gabe deklaratuko litzateke.

5. oinarria. Kalifikazio epaimahaiaren osaketa, eraketa eta jarduna.

5.1. Hona hemen merezimendu lehiaketaren epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua:

–José Luis Ezquerro Royo, Nafarroako Kontuen Ganberako idazkari nagusia.

–Ordezkoa: Fermin Erbiti Zabalza, Nafarroako Kontuen Ganberako informazio sistemetako goi mailako teknikaria.

Epaimahaikideak:

–José Antonio Garbayo Sánchez, Nafarroako Kontuen Ganberako sistema informatikoetako goi mailako teknikaria.

–Ordezkoa: Javier Martínez de Estíbariz Ochagavía, sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria.

–Mª Julia Elizalde Elizalde, Nafarroako Kontuen Ganberako administraria, epaimahaiko idazkari lanetan arituko dena.

–Ordezkoa: Teresa Elizalde Del Rincón, Nafarroako Kontuen Ganberako administraria.

5.2. Kalifikazio epaimahaia izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitara eman ondoko bost eguneko epearen barruan eratu beharko da.

Epaimahaiaren eraketak eta jarduerak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

Epaimahaiaren ebazpenak gehiengoz emanen dira, eta epaimahaiburuak kalitatezko botoa erabiltzen ahalko du.

5.3. Deialdi honen oinarriak ulertu edo aplikatzean sor daitezkeen zalantzak edo erreklamazioak, bai eta aurreikusita ez dauden kasuetan egin beharrekoa ere, epaimahaiak ebatziko ditu.

5.4. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta organo dei egileari hala adierazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen direnean. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6. oinarria. Merezimenduen kalifikazioa.

6.1. Alegatu eta frogatutako merezimenduak deialdi honen I. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak, eta gehienez ere 45 puntu izanen dira.

6.2. Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Epaimahaiak izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu.

6.3. Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez frogatu ez den merezimendurik, eta ez du adierazitako puntuazioa baino altuagorik emanen merezimenduen atal bakoitzean.

6.4. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa Nafarroako Kontuen Ganberaren web-orrian, eta bost eguneko epea ezarriko du, merezimenduen balorazioaren gainean eskubidekotzat jotzen duten guztia alega dezaten.

6.5. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta eta epaimahaiak haiek ebatzi ondoren, Ganberaren web-orrian argitaratuko da berriz ere izangaien zerrenda, merezimenduen kalifikazio fasean lortutako behin betiko puntuazioekin. Iragarki horretan aditzera emanen dira proba praktikoa egiteko tokia, eguna eta ordua.

7. oinarria. Proba praktikoa, lanpostuaren edukiari eta eginkizunei eta Nafarroako Kontuen Ganberaren gaineko ezagutzari buruzkoa.

7.1. Bi ariketa egin beharko dira idatziz, gehienez ere bost ordutan; gehieneko puntuazioa 20 puntu izanen da.

Lehenengo ariketa 4 puntu arte baloratuko da. Lau galderari erantzun beharko diete, Nafarroako Kontuen Ganberari eta horrek egiten duen lanari buruzkoak. Zehazki, galderak honako hauei buruzkoak izanen dira: Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa, Nafarroako Kontuen Ganbera arautzen duen abenduaren 20ko 19/1984 Foru Legea, Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua, Nafarroako Kontuen Ganberaren Antolaketarako Erregelamendua, Nafarroako Kontuen Ganberaren Ekonomia eta Finantzen Erregelamendua, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legea.

Bigarren ariketa proba praktiko bat izanen da, lanpostuaren edukiaz eta eginkizunez (deialdi honen 1. oinarriko 3. atalean deskribatuta daude), eta 16 puntu arte baloratuko da; Kontuen Ganberan administrari lana betetzean ohikoak diren informatika ezagutzak eskatuko zaizkio, hala nola: tresna ofimatikoak (Word, Access, Excel eta PowerPoint) eta Windows sistema eragilea, bai eta Internet (Explorer), posta elektronikoa (Outlook) dokumentuen edizioa PDF formatuan eta kontabilitateari eta nominei buruzko galderak ere.

Bi ariketetan pliken sistema erabiliko da zuzenketarako.

Gutun-azalak jendaurrean irekitzeko eguna proba egiten ari den bitartean jakinaraziko zaie izangaiei.

Proba hori baztergarria izanen da. Bi ariketak baturik gutxienez ere 10 puntu behar dira gainditzeko. Lortutako puntuazioa erakundearen iragarki-taulan eta Nafarroako Kontuen Ganberaren web-orrian argitaratuko da.

7.2. Proba egiteko orduan, desgaitasunen bat izanik halaxe eskatzen duten pertsonek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

8. oinarria. Gainditu dutenen zerrenda ordenatua eta lanpostuen esleipena.

8.1. Epaimahaiak lehiatzaile guztien puntuazioa prestatu eta izangaien zerrenda igorriko dio, lortutako puntuazioaren araberakoa, Kontuen Ganberako lehendakariari eta hark deialdiaren hasieran zen lanpostu kopurua handitzeko ebazpena eman lezake, hori egitea egokia balitz. Halaber, lehendakariak zerrenda hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

8.2. Puntuazioan berdinketa gertatuz gero, administrazio publikoei zerbitzuak ematen antzinatasun handiena dutenen aldeko erabakia hartuko da. Hori eginagatik ere, berdinketak hautsi gabe jarraitzen badu, lehiatzaile zaharrenaren alde eginen da.

8.3. Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak puntuaziorik altuenak lortzen dituzten izangaiei esleituko dizkie lanpostuak, eta haien izendapenak Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela aginduko du.

9. oinarria. Lanpostua betetzea.

9.1. Izendatzen den izangaiak izendapenaren erabakia jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

9.2. Aski justifikaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean jabetza hartzen ez duen lehiatzaileak lehiaketaren jardunetatik sortutako eskubideei uko egiten diela ulertuko da, eta, hala izanik, aurreko oinarrian adierazi zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko da lanpostua.

10. oinarria. Eransten diren agiriak.

10.1. Izangaiek aurkezten dituzten agiriak berreskuratzen ahalko dituzte, halaxe berariaz eskatuz gero, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik aurkeztu ez bada. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da. Epe hori izendapenaren ebazpena Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera hasiko da.

10.2. Aurreko atalean ezarritako epea bukatzen bada agiriak hartzeko eskaerarik egin gabe, izangaiak agiriak berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da, eta, beraz, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsitu eginen dira.

10.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkezten baldin bada, aurkeztutako agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak berreskuratzen ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

11. oinarria. Errekurtsoak.

Deialdiaren, bere oinarrien, izendatzeko erabakiaren eta Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak deialdia dela-eta hartzen dituen gainerako erabakien aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdi hau aurrera eramateko epaimahaiak hartzen dituen gainerako egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

I. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak. 25 puntu gehienez ere.

Administrazio publikoetan emandako zerbitzuen balorazioa egiteko, puntu bat emanen da deialdia argitaratzen den egunean aitortutako antzinatasun urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. Honako a) letra honi dagokion puntuazioa gehienez ere 25 puntukoa izanen da.

3. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari begira, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa. Gehienez 15 puntu.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, eskola-orduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Eskola-orduak zehazten ez dituzten ziurtagiriak kreditu batekoak balira bezala baloratuko dira.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki sartuko dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barrenean antolatuak.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitateaz kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Kongresu edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka jasotako edo saritutako zientzia edo ikerketa lanak egitea, aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea, baita itzulpenak argitaratzea ere: 4 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan hartuz lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak toki, eskualde, estatu edo nazioarteko maila duen.

3) Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea eta/edo haiek antolatzea: 4 puntu gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) letra osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak lanpostuko eginkizunekin zerikusia dutenean baizik ez dira baloratuko.

2. b) atal honetako baremoaren puntuazioa 15 puntukoa izanen da, gehienez ere.

c) Bestelako merezimenduak, epaimahaiak baloratu beharrekoak. 5 puntu gehienez.

1.–Goi mailako titulazioak, deialdian eskatu ez direnak: gehienez ere puntu bat.

2.–Erdi mailako titulazioak, deialdian eskatu ez direnak: gehienez ere 0,50 puntu.

3.–Doktore gradua, deialdian eskatutako titulazioari buruz: gehienez ere puntu bat.

4.–Euskara eta Europar Batasuneko hizkuntzak jakitea:

Azpiatal honetan euskara eta Europar Batasuneko hizkuntzak jakitea honela baloratuko da: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, 0,50 puntu jasoko dira; A2 maila izanez gero, 1,00 puntu; B1 izanez gero, 1,50 puntu; B2 izanez gero, 2,00 puntu; eta C1 edo baliokidea izanez gero, 2,50 puntu.

Ondorio horietarako, kontuan hartuko dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean hainbat tituluren eta egiaztagiriren artean ezarritako baliozkotzeak. 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen ebazpen hori, irailaren 27koan.

Oharrak c) letrarako:

1. Hizkuntzen ezagutza Hizkuntza Eskola Ofizial baten ziurtagiriaren bidez frogatu beharko da, edo erakunde publiko akreditatu batek emandako ziurtagiriaren bidez. Hartan lortutako titulazioa edo maila adieraziko da.

2. Titulu ofizialik ahalbidetu ez arren hizkuntza ikasmaila osoak edo unibertsitate ikasketak gainditu badira, epaimahaiak horiei puntuazioa ematea erabaki dezake, dagokion tituluaren proportzioan.

II. ERANSKINA

Eskabidearen eredua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2002152