40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

2020rako tasak eta karga-tasak

Plantillaren hasierako onespenaren iragarkia 2019ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18an.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Beraz, behin betiko onetsi dira 2020ko tasak eta zerga-tasak.

Hona hemen karga-tasak:

1) Obra gauzatzeko aurrekontuaren %4 izanen da eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa.

2) Urtean 0,1750 izanen da kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa.

3) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren balioaren igoera zehazteko, ezarriko da 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan urte tarte bakoitzerako ezartzen den gutxieneko portzentajea, eta karga-tasa %15 izanen da.

4) Ekonomia jardueren gaineko zergarako, aipatutako 2/1995 Foru Legearen 154. artikuluan aurreikusitako indizeen artetik, honako hau mantenduko da:

–1,30, herriko udal mugapearen barreneko jardueretarako.

Agiriak egiteko tasak:

–Udalak dituen dokumentuak, eskuratu eta kopiatu daitezkeenak: euro 1 kopia bakoitzeko.

–Udalean dauden aurrekarien ziurtagiria (eskatzaileari eman dakiokeena): 1,20 euro orri bakoitzeko.

–1,20 euro, egiten den lurzati zedula bakoitzeko.

–Dokumentazioa (Udalarena edo partikularra) konpultsatzea: euro 1 konpultsa bakoitzeko.

Tasak udal pilotalekuan argia erabiltzeagatik (ordubete):

–Erroldatuak: 5 euro.

–Erroldatu gabeak: 10 euro.

Beiren, 2020ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Ainara González Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2002326