40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Xehetasun-azterketa, UE-30 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Azagrako Udaleko alkate udalburuak, otsailaren 5eko 0045/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Birzatiketa Batzordeak sustatutako xehetasun-azterketa, UE-30 exekuzio unitatean garaierak aldatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Espediente hori Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da, eta bidezkotzat jotzen diren nahi adina alegazio aurkezten ahal dira.

Azagran, 2020ko otsailaren 6an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2001982