40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Desafektazioa eta trukea. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2020ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1. poligonoko 1700. lurzatiko 734,57 m²-ren desafektazioa eta, horren ondorioz, 1700 B’ lurzatia deritzoguna eratzea. Halaber, erabaki zuen 1. poligonoko 2072. lurzatiaren besterengarritasuna deklaratzea, jatorriz ondare-ondasun bat izanik. Bi horiek Udalaren jabetzakoak dira, eta biak elkarri erantsitakoan 1700 C lurzatia deritzoguna eratzen dute, trukea egiteko Artaxoako 6. poligonoko 1028. lurzatiarekin, horretarako prestatu den baldintza-agirian ezarritakoarekin bat.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazio, kexa eta oharrak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2020ko otsailaren 7an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2002020