40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRARATS

Aldaketa, Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Arrarasko Kontzejuak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman ondotik, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Arraratsen, 2020ko otsailaren 12an.–Kontzejuko burua, Miguel Angel Oscoz Arce.

Iragarkiaren kodea: L2002176