40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udalak, 2019ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldiko gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 269. eta 276. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Jendaurrean egoteko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganda, behin betiko onetsirik gelditu da aurrekontua, 2020ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urtarrilaren 23an. Hona hemen laburpena:

Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua: 318.325,00 euro.

2. kapitulua: 40.000,00 euro.

3. kapitulua: 87.370,00 euro.

4. kapitulua: 276.249,00 euro.

5. kapitulua: 5,00 euro.

7. kapitulua: 165.180,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 887.129,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua: 290.900,00 euro.

2. kapitulua: 158.829,00 euro.

3. kapitulua: 350,00 euro.

4. kapitulua: 200.710,00 euro.

6. kapitulua: 196.340,00 euro.

7. kapitulua: 40.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 887.129,00 euro.

Arakilen, 2020ko otsailaren 13an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2002391