40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Hirigintza-hitzarmena jendaurrean jartzea

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, urtarrilaren 23an, 38/2020 Ebazpena eman zuen, eta haren bidez jendaurrean jarri zen Andosillako Udalak eta Nerea Martínez Camposek sinatzeko hirigintza-hitzarmenaren proposamena, honako honi buruzkoa: industriako edo hirugarren sektoreko jarduera bat ezartzeak ukitutako lurren %10ari dagokion aprobetxamendua baloratzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, betetzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen testu bategina onesten duen Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoa, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen didan eskumena erabiliz.

Andosillan, 2020ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2002174