40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

21/2020 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 6ko 10/2020 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzen dituena (ebazpen horrek merezimendu lehiaketarako deia egiten du Irakasleari Laguntzeko Zentroetako –ILZ– aholkulari eta zuzendari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko).

Akatsak atzeman dira Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 6ko 10/2020 Ebazpenean (ebazpen horrek merezimendu lehiaketarako deia egiten du Irakasleari Laguntzeko Zentroetako –ILZ– aholkulari eta zuzendari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, “administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.”

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 6ko 10/2020 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzea (ebazpen horrek merezimendu lehiaketarako deia egiten du Irakasleari Laguntzeko Zentroetako –ILZ– aholkulari eta zuzendari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko), modu honetan:

Merezimendu lehiaketaren deialdiko oinarrietan, hirugarren oinarrian, 1. atalean, hau esaten duen tokian:

“Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek horretarako diseinatutako fitxa Nafarroako Gobernuaren www.nafarroa.eus web orrian eskuratu eta, bete ondoren, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzenduta, eta, horrekin batera, ebazpen honen III. eranskinean dagoen merezimenduen baremoan aipatzen diren frogagiriak.”

Honako hau behar du:

“Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek horretarako diseinatutako fitxa Nafarroako Gobernuaren www.nafarroa.eus web orrian eskuratu eta, bete ondoren, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzenduta, hamar egun balioduneko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta horrekin batera, ebazpen honen III. eranskinean dagoen merezimenduen baremoan aipatzen diren frogagiriak.”

2. Ebazpen hau Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera eta Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan, interesdunei adieraziz ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren aurrean, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 20an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

Iragarkiaren kodea: F2002751