4. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

187/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 20koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko tokiko irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko hirurogeita hamabi lizentzia banatzeko lehiaketaren deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2019ko apirilaren 30eko 107/2019 eta 2019ko maiatzaren 6ko 110/2019 epaien bidez ebatzi dira Federación Asociación Culturales Radiotelevisión Adventista España elkarteak eta Logondi Comunicación SL merkataritza-elkarteak sustatutako errekurtsoak, Foru Administrazioa kondenatu dutenak irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko lizentzien lehiaketa publikoaren deialdia egitera.

Herritarrekiko Harremanetako kontseilariaren ekainaren 3ko 31/2019 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren soinudun irrati-difusio digitaleko lizentzien arloko bi epai horiek betearazi ziren, eta Komunikazio eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiari agindu zitzaion Foru Komunitateari esleitutako irrati digitalaren plangintza osoa jasotzen duen lehiaketa baterako deialdia egiteko.

Irratiko lizentzia digitalen berezitasunarekin bat etorriz, beste alde batetik telebista digitalekoekin ere gertatzen den bezala, Foru Administrazio honek berak azken bi hamarkada hauetan hainbat aldiz telebistako lizentziak banatzeko lehiaketarako deialdia egin baitu, komeni da epaien betearazpena lizentzia-lehiaketako bi espedienteren bidez egitea: alde batetik, erkidegoko lizentziak deituko dituen lehiaketa, eta, bestetik, bigarren espediente batean, tokiko eremuan eskuragarri dauden lizentziak.

Foru agindu honen xedea da planteatutako bi lehiaketetatik bigarrenaren deialdia egitea: tokiko irrati digitalarena.

Zehaztu behar da ministerioaren plangintzak, Nafarroarako, hamabi maiztasun-bloke aurreikusten dituela, horietako bi Nafarroako hiribururako eta gainerako hamarrak beste horrenbeste tokiko eremutarako. Maiztasun-bloke bakoitzean sei irratik emititzen ahal dute; beraz, lehiaketa honen xede diren lizentziak 72 dira.

Lizentziak emateko aplikatu beharreko arauak honako hauek dira: alde batetik, oinarrizko araudia, hau da, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorra; eta, beste aldetik, horren Nafarroako erregelamenduzko garapena, hots, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretua.

Bi arauek ikus-entzunezko lizentziak emateko prozedura ezartzen dute, betiere lehiaketa publiko baten bidez egin beharko dena, baita aurkezten diren eskaintzak baloratzeko baremo batzuk ere; baremo horiek dagoeneko egituratuta daude foru araudian.

Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuak ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen arloan eskuduna den departamentuko titularrari esleitzen dio ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen lizentziak emateko lehiaketa publikoaren deialdia egitea. Legegintzaldi honetan (2019-2023), Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak du eskumen hori, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak ezartzen duen bezala.

Lehiaketaren deialdi honetarako, oinarri kontinuista batzuk prestatu dira, eta hau da Foru Administrazioan azken urteotan frekuentzia modulatuko irrati analogikorako deitutako lehiaketak arautzen dituztenak bezalakoak, foru-araudian ezarritako arauei leial zaizkien irizpideekin, balorazio mahai plural eta erabat tekniko batekin (bost enplegatu publikok osatua), eta emisioak hasteko gehieneko epe bat ezartzen dutenak; horrela emititzen hasteko epea betetzen ez bada, lizentzia ezeztatzen ahal da. Modu honetan saihestu nahi da igortzeko baimenen erabilera espekulatiboa, teknologia hau ez baitago aski ezarria Foru Komunitatean, ezta Espainian ere.

Aitzitik, irrati analogikoaren lizentzien azken lehiaketa dela-eta, azpimarratu behar da ulertzekoa dela lurreko soinudun irrati digitalen lizentzien kasuan ez daukala zentzurik “eremuan emititzeko irrati lizentzia ez daukaten irratien eta kateen sarrera” irizpidea aplikatzea, irrati digitalaren espektrorik edo eskaintzarik ez dagoelako, eta izaten hasiko delako Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aipatutako epaiak betetzeko deitutako lehiaketak ebazten direnean.

Lehenago egindako irrati-lizentzien lehiaketei dagokienez, beste aldaketa bat ere egin da, zehazki, aplikatzekoa den foru araudiak ezartzen duen bideragarritasun ekonomikoaren irizpideari buruzkoa, zeina mailaz-maila aplikatzeko irizpidea izateari uzten baitio (bideragarritasun hori hobekien egiaztatzen den heinean, puntuazio handiagoa), onarpen irizpide gisa definitzeko: lehiaketara aurkeztutako proposamenek egiaztatu beharko dute proposatutako jardueraren inplikazio ekonomikoen azterketa osoa eta koherentea egin dela. Aurkeztutako negozio planak (edo kudeaketa-planak, irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoen kasuan) irratiaren bideragarritasuna bermatu behar du lizentzia indarrean dagoen 15 urteetan.

Gainera, duten espezifikotasunagatik, oinarriek betekizun eta balorazio desberdinak ezartzen dituzte, lizentzia blokea norakoa den: Iruñerako (gogorragoak), Lizarrarako, Tafallarako eta Tuterarako (eskakizun ertaina) eta tokiko gainerako barrutietako (eskakizun samurragoa).

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Lehiaketa publiko baterako deialdia egitea, Nafarroako Foru Komunitatean tokiko irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko hirurogeita hamabi lizentzia emateko.

2. Deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinean daude.

3. Deialdi hau eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus) argitaratzea.

4. Foru agindu hau igortzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira, Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusira eta Ekonomia eta Enpresa Ministerioaren Telekomunikazioen eta Informazioaren Teknologien Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Administrazio bidea amaitzen ez duen foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko azaroaren 20an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

TOKIKO LURREKO SOINUDUN IRRATI-DIFUSIO DIGITALEKO IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIO ZERBITZUA EMATEKO 72 LIZENTZIA BANATZEKO LEHIAKETA PUBLIKOA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK

1. oinarria.–Xedea.

Agiri honen xedea da lehiaketa publikoa arautuko duten baldintzak ezartzea, Nafarroako Foru Komunitatean tokiko lurreko soinudun irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak emateko 72 lizentzia banatzeko, tokiko irrati digitalerako maiztasun-blokeen plangintza onartzen duen 2001eko urriaren 15eko Aginduan jasotako plangintzaren arabera, zeharkako kudeaketa-araubidean, Lurreko Soinudun Irrati-difusio Digitaleko Plan Tekniko Nazionalari dagokiona.

Toki mailako irrati digitalaren arloko oinarrizko plangintzak Nafarroarako bi bloke aurreikusten ditu Iruñeko barrutirako, eta beste hamar bloke ondoko herri hauetan hiriburua duten beste hainbeste barrutitarako: Altsasu, Baztan, Lizarra, Izaba, Larraun, Lesaka, Orbaitzeta, Zangoza, Tafalla eta Tutera.

Bloke bakoitzak sei lizentzia adjudikatzeko aukera ematen du, beste hainbeste programa emititzeko.

Nafarroari baimendutako tokiko eremuko irrati digitaleko bloke horietako bakoitzaren xehetasun teknikoak oinarri hauen I. eranskinean kontsulta daitezke.

2. oinarria.–Lizentziaren titularra izateko baldintzak.

Lizentziak lortu ahal izateko, beharrezkoa da Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 25. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.

Ezin izanen dira lehiaketa honetara aurkeztu Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 26.1 artikuluak lizentzia baten titular izateko ezarritako eragozpenetakoren bat dutenek (ikus-entzunezkoaren arloko ordena publikoko arrazoiak).

Lizentziak pertsona fisiko zein juridikoek eskuratu ahal izanen dituzte, helburu komertzialekin edo irabazi-asmorik gabe.

3. oinarria.–Irrati-eskaintzaren mugak.

Lizitatzaile bakoitzak, aplikatzekoak diren beste muga batzuk alde batera utzi gabe, lehiaketara ateratzen diren maiztasunak adina eskabide aurkeztu ahal izango ditu. Hala ere, lizentziak adjudikatzeko, Ikus-entzunezko Irrati Merkatuan pluraltasuna defendatzeko mekanismoak erabiliko dira, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritakoak.

Lizitatzaile batek eskaera bat baino gehiago aurkezten baditu barruti bererako, proposamen tekniko berberak eduki ahal izango dituzte, baina beti irrati-eskaintza desberdinak izan beharko dituzte, hau da, edukien programazio guztiz desberdinean egituratuta, bere ekoizpen propiorako, eta, edukiz gero, baita besteren ekoizpenerako ere (beste irrati batzuekin emititu ditzakeen kate-emisioak barne).

Eskatzaile batek barruti baterako bi eskaintza edo eskaintza gehiago aurkezten baditu, irrati proiektu berarekin, azkena erregistratzen dena baizik ez zaio onartuko, eta aurkezten dituen gainerakoak baztertu eginen dira.

Enpresa talde bereko pertsona juridikoek lehiaketa honetarako eskaera bat baino gehiago aurkezten badituzte, ulertuko da, Merkataritza Kodearen 42. artikuluak aipatzen dituen kasuen arabera, eskaera guztiak eskatzaile bakar batenak direla.

Eskaera bat elkarrekin aurkezten duten pertsona fisiko edo juridikoek ezin izanen dute beste eskaintzarik aurkeztu udalerri bererako, banaka nahiz beste edozein pertsona fisiko edo juridikorekin batera. Baldintza hori ez betetzeak berekin ekarriko du eskatzaile horrek udalerri horretarako aurkeztutako eskaera guztiak baztertzea.

4. oinarria.–Nafarroako hizkuntza ofizialetan egindako programazioa.

Lehiaketa honetan ematen diren lizentziak eskuratzen dituztenek Nafarroako Foru Komunitatean koofizialak diren bi hizkuntzetako batean, edo bietan, eman beharko dute zerbitzua.

5. oinarria.–Lizentzien iraupena eta aplikatu beharreko araubide juridikoa.

Oinarri hauetan aipatzen diren lizentziak hamabost urterako emanen dira, deusetan galarazi gabe Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 21. artikuluan eta Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 28. artikuluan aipatzen diren berritzeak.

Lehiaketaren xede diren lizentziei aplikatu beharreko araubide juridikoa honako hau da: Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretua eta Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorra.

6. oinarria.–Organo eskuduna.

Eskaerak tramitatzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusian ikus-entzunezko arloan eskumenak dituen unitateari dagokio.

Lehiaketa ebaztea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari dagokio.

7. oinarria.–Zerbitzua emateko baldintzak.

7.1. Lizentzien adjudikazio-hartzaileak ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen eta telekomunikazioen arloan indarra duen araudia betetzera behartuta daude. Edonola ere, eskaeretan beren gain hartzen dituzten konpromisoak bete beharko dituzte, baita betebehar eta baldintza hauek ere:

a) Lizentziaren xede den zerbitzua zuzenean ematea, horren gaineko negozio juridikoak egiteko aukera galarazi gabe, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 22. artikuluan eta Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 29. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

b) Lizentziaren ezaugarri teknikoak errespetatzea, kokapenari, potentziari, maiztasunari eta zerbitzua emateko araubidearekin zerikusia duen indarreko araudian ezarritako beste edozein betekizun teknikori dagokienez.

c) Bere irrati-programazioaren araberako irrati-emanaldiak hamabi hilabeteko epean abiaraztea, lehiaketa hau ebatzi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta. Horrela egiten ez badu, betiere lizentziaren titularrari egotzi ezin zaizkion arrazoi objektiboak izanik, hamabi hilabeteko epe horren barnean sei hilabetetik gorakoa izanen ez den luzapen bakarra eskatzen ahalko dio Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari emanaldiak abiarazteko.

d) Zerbitzua etengabe emanen dela ziurtatzea, lizitatzaileak eskaintzan bere gain hartzen dituen eta lizentzia emateko oinarritzat hartzen diren konpromiso eta baldintzekin bat. Zerbitzua ezin izanen da eten, ezinbesteko kasuetan izan ezik, soinudun irrati-difusioaren arloko organo eskudunak baimena eman gabe.

e) Nafarroako Gobernuak edo ezartzen diren beste agintari batzuek, interes publikoko arrazoiengatik, edozein unetan eta larrialdietan bidalitako adierazpen, ohar edo abisu ofizialak doan zabaltzea, jatorria aipatuta.

f) Egiaztapenak eta ikuskapenak egiteko erraztasunak ematea, lizentziaren baldintzak betetzen direla egiaztatzearren, eta informazioa emateko eta emititutako programak artxibatzeko betebeharrak betetzea, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 34.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

g) Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen arloan eskumena duen organoari jakinaraztea irratiko zuzendariaren izendapena, baita ordezkoarena ere, zuzendaria kanpoan edo eri denean lanpostua hutsik geratzen denean.

h) Legez ezartzen diren kanonak eta tasak behar den epean eta moduan ordaintzea.

i) Nafarroako ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituztenen Erregistroari dagokionez ezarrita dauden betebeharrak betetzea. Betebehar horiek Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 29. artikuluan ezarrita daude.

Zerbitzua emateko funtsezko baldintza gisa hartzen dira oinarri honen a, b, c, d eta f letretan ageri direnak.

7.2. Lizentziaren titular bakoitzari aplika dakizkiokeen funtsezko baldintzak eta, bereziki, lizitatzaileak eskaeran bere gain hartzen dituen eta lizentzia emateko oinarri hartzen diren konpromisoak betetzen ez badira, lizentzia baliogabetu eginen da, deusetan galarazi gabe aplikatu beharreko oinarrizko araudia oinarri hartuta ezar daitezkeen administrazio zehapenak.

8. oinarria.–Adjudikatzeko modua.

Baldintza-agiri honetan aipatzen diren lizentziak lehiaketa publikoaren bidez emanen dira, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuarekin bat etorriz.

9. oinarria.–Eskaerak eta dokumentazioa aurkeztea.

Eskaerak eta dokumentazio osagarria hurrengo apartatuetan adierazitako moduan, lekuan eta epean aurkeztu beharko dira. Eskaera aurkezteak berekin dakar adjudikazio-hartzaileak baldintza-agiri honetako klausulak baldintzarik gabe onartzea.

–Modua:

Eskaera bakoitza gutun-azal nagusi batean aurkeztuko da. Gutun-azal horren kanpoaldean “X barrutirako (adierazi goiburuko herria) tokiko irrati digitalaren lizentzia eskaera” adieraziko da. Interesdunak sinatu beharko du, edo behar bezala ahalmendutako legezko ordezkari batek, eta barnean beste bi gutun-azal izanen ditu, eduki honekin:

1. Lehenengoak “DOKUMENTAZIO ADMINISTRATIBOA” izena hartuko du, eta 12. oinarrian zerrendatutako agiri guztiak bilduko ditu.

2. Bigarrenak “DOKUMENTAZIO TEKNIKOA: IRRATI PROIEKTUA” izena hartuko du, eta 13. oinarrian zerrendatutako agiri guztiak bilduko ditu.

–Aurkezteko epea eta lekua:

Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaeretan, eskatzailearen gaitutako helbide elektronikoa adieraziko da, horixe izanen baita lehiaketari buruzko jakinarazpen guztiak egiteko bide bakarra.

Paperezko eskaerak Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan aurkeztuko dira (https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/AtencionCiudadana/Oficinas.htm#header2).

Aurkezteko administrazio prozeduraren araudian ezarritako beste edozein bulego edo baliabide aukeratzen bada, Nafarroako Gobernuari horren berri eman beharko zaio, aipatutako aurkezpen epean, comunicacion@navarra.es helbidera mezu elektroniko bat bidalita eta dagokion egiaztagiria erantsita. Jakinarazpen hori egin arren, Nafarroako Gobernuak ez badu eskaera jasotzen aurkezteko epea bukatu eta hamar egun balioduneko epean, eskaera ez da onartuko.

10. oinarria.–Bideragarritasun ekonomikoa.

Irabazi-asmorik gabeko erakundeek proiektuaren memoria ekonomikoa aurkeztu beharko dute, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 32.6 artikuluan aurreikusitako moduan eta mugekin.

Helburu komertzialak dituzten pertsona fisikoek eta juridikoek memoria ekonomikoa aurkeztuko dute. Bertan, oro har, irratian ezarriko duten kudeaketa eredua, bideragarritasun ekonomikoa eta proposatutako zerbitzua abian jarri eta emateko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak deskribatuko dira.

Ikuspegi orokorraz gain, lizitatzaile komertzialak jarraian aipatzen diren alderdi hauek zehaztu beharko ditu:

–Negozio plana eta proiektuaren bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa: lizitatzailearen deskribapena aurkeztuko da, eta bere baliabide ekonomikoak (funts propioak, finantzaketarako ahalmena...) eta zerbitzua ustiatzeko esleitutako bitartekoak ere bai. Halaber, bere irrati-eskaintzarekin bat datorren negozio plana erantsi beharko da, arrazoitua, proiektua abian jartzeko eta irauteko zentzuz behar diren kudeaketako eta finantzaketako tresnak zehaztuz. Horrez gain, aurrekontuak aurkeztuko dira, diru-sarrerak eta gastuak (hasierako inbertsioak barne) eta irratiaren lehenengo bi funtzionamendu urteetarako diruzaintza-fluxuak zehaztuta.

Dokumentazioa Kontabilitateko Plan Orokorraren eredu ofizialaren arabera aurkeztuko da, edo ETEen Kontabilitateko Plan Orokorraren ereduaren arabera, irrati lizentzia kudeatzen duen enpresaren edo erakundearen tamainaren arabera.

–Antolaketa eredua eta giza baliabideak: zerbitzua emateko giza baliabideen eta antolaketa baliabideen plana, eskumen arloak, eredu operatiboa eta kudeaketan eraginkortasuna bideratzeko funtsezko oinarriak deskribatuko dira. Irratiko langileen lanbide profilak berariaz aurkeztu beharko dira.

Balorazio mahaiak bakarrik onartuko ditu lehiaketara aurkeztutako eskaintzaren arabera lizentzia behar bezala ustiatzeko behar diren inbertsio eta gastu guztiak aurreikusten dituen dokumentazio ekonomikoko eskaintzak, eta lizentziak dirauen bitartean irratiaren bideragarritasun ekonomikorako finantzaketa nahikoa eta iraunkorra bermatzen dutenak. Gainerako eskaintzak ez dira onartuko eta ez dira baloratuko lehiaketa honen hurrengo oinarriaren arabera.

Halaber, ez dira onartuko merkatuko prezioetatik beherako gastu zenbatespenak aurkezten dituzten memoria ekonomikoak, ez eta beren langileen baldintza ekonomikoak bermatzen ez dituztenak ere, kasuan kasuko sektore eta kategoria profesionaletan aplikatu beharreko lan hitzarmenen arabera.

Halaber, ez dira onartuko merkatuaren gainetiko sarrera-zifrak dituzten memoria ekonomikoak.

11. oinarria.–Iruñeko barrutiko hamabi lizentzia digital banatzeko balorazio irizpideak.

CL01NA eta CL02NA blokeetako (Iruñeko barrutia) irrati lizentzia lortzeko izangaien proposamenek guztira 80 puntu balio duten lau puntuazio-multzo aintzat harturik baloratuko dira:

–Irrati-eskaintza (emisioaren eta programazioaren ezaugarriak), gehienez 45 puntu.

–Euskarazko programazioa ematea, gehienez 15 puntu.

–Proiektuaren kalitate teknikoa, gehienez 10 puntu.

–Lizentzia ez eskualdatzeko konpromisoa, legeak ezarritako epea bukatu arte bederen, gehienez 10 puntu.

Irrati-eskaintzaren eta ezaugarri teknikoen ataletan (55 puntu guztira) 30 puntu gainditzen ez dituzten proposamenak ez dira gainerako irizpideen arabera baloratuko, eta haiekin ezin izanen da adjudikazio proposamenik egin.

11.1. Irrati-eskaintza. 45 puntu arte.

–Nafarroari buruzko ekoizpen berekia (gehienez 30 puntu):

15 punturekin baloratuko dira astean 20 ordu edo gehiago eskaintzen dituzten eskaintzak, irratiaren proiektuan aurreikusitako giza baliabideek eta baliabide materialek prestatuak, eta eduki nagusi gisa Foru Komunitateko errealitate soziala, ekonomikoa, kulturala, politikoa edo kirolekoa, besteak beste, islatzea eta sustatzea dutenak. Ekoizpen berekia txikiagoa duten proposamenak hirukoaren erregelaren bidez barematuko dira.

Asteko programazio orduen kopuruaren arabera jasotako puntuazioaz gain, 15 puntu osagarri emanen zaizkie gehienez eskaintzei, alderdi hauen arabera: aurkeztutako formatuen kalitatea eta aniztasuna (bai informatiboena bai bestelakoena); eskainitako programazioak ikusleentzat duen interesa; asteko egun bakoitzerako gordetako emanaldien ordutegiak; eta eduki horiek ekoizteko erabilitako baliabideak.

–Gainerako irrati programazioa (gehienez 15 puntu):

5 punturekin baloratuko dira gutxienez egunean 18 orduko programazio jarraitua, errepikapenik gabea, bermatzen duten eskaintzak, bai programazio berekiaren bidez (Nafarroari buruzko edukiarekin ekoiztutakoa ez dena), bai beste irrati edo irrati kate batzuekin akordio edo elkartzeen bidez. Eskaintza txikiagoa duten proposamenak hirukoaren erregelaren bidez barematuko dira.

Eguneko programazio orduen kopuruaren arabera jasotako puntuazioaz gain, 5 puntu osagarri emanen zaizkie, gehienez, bestek Nafarroari buruz egindako programazioarengatik, alderdi hauen arabera: aurkeztutako formatuen kalitatea eta aniztasuna (bai informatiboena bai bestelakoena); eskainitako programazioak entzuleentzat duen interesa, eta asteko egun bakoitzerako gordetako emanaldien ordutegiak.

Beste 5 puntu osagarri emanen zaizkie, gehienez, Nafarroarekin zerikusirik ez duen programazioarengatik, alderdi hauen arabera: aurkeztutako formatuen kalitatea eta aniztasuna (bai informatiboena bai bestelakoena); eskainitako programazioak entzuleentzat duen interesa, eta asteko egun bakoitzerako gordetako emanaldien ordutegiak.

11.2. Euskarazko emanaldiak. Gehienez 15 puntu.

15 puntu emanen zaizkie euskarazko emanaldiek irrati-programazio bereki osoaren %15 betetzea aurreikusten duten proposamenak aurkezten dituzten eskatzaileei. Eskaintza txikiagoa duten proposamenak hirukoaren erregelaren bidez barematuko dira.

11.3. Proiektuaren ezaugarri teknikoak. Gehienez 10 puntu.

–5 puntuz baloratuko dira ekoizpen estudioak eskaerako barrutiko edozein herritan jartzeko konpromisoa hartzen duten irrati-proiektuak.

–Proposatzen den ekoizpen estudioaren kalitatea, espazio kopurua, baliabide mugikorrak, zehaztasuna eta egokitzapen teknologikoa 3 puntuz baloratuko dira gehienez.

–Irrati-seinalea garraiatu eta zabaltzeko proposatzen den kalitate, zehaztapen eta egokitzapen teknologikoa gehienez 2 punturekin baloratuko da, norberaren ekipamenduarekin edo kanporatzearen bidez egiten diren lanak edozein direla ere. Lizitatzaileak irrati-maiztasunen eta ingurumenaren gaineko eragina murrizteko proposatzen dituen neurriak baloratuko dira, hala kokapena eta telekomunikazio-azpiegiturak (etxola, dorrea eta erradiazio-sistema) partekatuta erabiltzeko konpromisoa nola baliabideen arrazionalizazioa (adibidez, energia berriztagarrien erabilera, hondakinak kudeatzeko plana eta abar).

11.4. Lizentzia ez eskualdatzeko eta ez alokatzeko konpromisoak. Gehienez 10 puntu.

Proposamenek 10 puntu jasoko dituzte, baldin eta idatzizko konpromisoak aurkezten badituzte ematen ahal zaien lizentziarekin horren hamabost urteko iraunaldian negozio juridikorik (eskualdaketa edo alokairua) ez egiteko. 13 urtetik beherako konpromisoak (Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 29.2 artikuluak ezartzen duen hasierako bi urteko epea kenduta) hirukotearen erregelaren bidez puntuatuko dira.

12. oinarria.–Tuterako barrutiko hamabi lizentzia digital banatzeko balorazio irizpideak.

CL03NA blokeko (Tuterako barrutia) lizentzia lortzeko izangaien proposamenek guztira 70 puntu balio duten lau puntuazio-multzo aintzat harturik baloratuko dira:

–Irrati-eskaintza (emisioaren eta programazioaren ezaugarriak), gehienez 45 puntu.

–Euskarazko programazioa ematea, gehienez 5 puntu.

–Proiektuaren kalitate teknikoa, gehienez 10 puntu.

–Lizentzia ez eskualdatzeko konpromisoa, legeak ezarritako epea bukatu arte bederen, gehienez 10 puntu.

Irrati-eskaintzaren eta ezaugarri teknikoen ataletan (55 puntu guztira) 30 puntu gainditzen ez dituzten proposamenak ez dira gainerako irizpideen arabera baloratuko, eta haiekin ezin izanen da adjudikazio proposamenik egin.

12.1. Irrati-eskaintza. Gehienez 45 puntu.

–Nafarroari buruzko ekoizpen berekia (gehienez 30 puntu):

15 punturekin baloratuko dira astean 15 ordu edo gehiago eskaintzen dituzten eskaintzak, irratiaren proiektuan aurreikusitako giza baliabideek eta baliabide materialek prestatuak, eta eduki nagusi gisa Foru Komunitateko errealitate soziala, ekonomikoa, kulturala, politikoa edo kirolekoa, besteak beste, islatzea eta sustatzea dutenak. Ekoizpen berekia txikiagoa duten proposamenak hirukoaren erregelaren bidez barematuko dira.

Asteko programazio orduen kopuruaren arabera jasotako puntuazioaz gain, 15 puntu osagarri emanen zaizkie gehienez eskaintzei, alderdi hauen arabera: aurkeztutako formatuen kalitatea eta aniztasuna (bai informatiboena bai bestelakoena); eskainitako programazioak ikusleentzat duen interesa; asteko egun bakoitzerako gordetako emanaldien ordutegiak; eta eduki horiek ekoizteko erabilitako baliabideak.

–Gainerako irrati programazioa (gehienez 15 puntu):

5 punturekin baloratuko dira gutxienez egunean 18 orduko programazio jarraitua, errepikapenik gabea, bermatzen duten eskaintzak, bai programazio berekiaren bidez (Nafarroari buruzko edukiarekin ekoiztutakoa ez dena), bai beste irrati edo irrati kate batzuekin akordio edo elkartzeen bidez. Eskaintza txikiagoa duten proposamenak hirukoaren erregelaren bidez barematuko dira.

Eguneko programazio orduen kopuruaren arabera jasotako puntuazioaz gain, 5 puntu osagarri emanen zaizkie, gehienez, bestek Nafarroari buruz egindako programazioarengatik, alderdi hauen arabera: aurkeztutako formatuen kalitatea eta aniztasuna (bai informatiboena bai bestelakoena); eskainitako programazioak entzuleentzat duen interesa; eta asteko egun bakoitzerako gordetako emanaldien ordutegiak.

Beste 5 puntu osagarri emanen zaizkie, gehienez, Nafarroarekin zerikusirik ez duen programazioarengatik, alderdi hauen arabera: aurkeztutako formatuen kalitatea eta aniztasuna (bai informatiboena bai bestelakoena); eskainitako programazioak entzuleentzat duen interesa; eta asteko egun bakoitzerako gordetako emanaldien ordutegiak.

12.2. Euskarazko emanaldiak. Gehienez 5 puntu.

5 puntu emanen zaizkie euskarazko 55 minutuko asteko saio bat aurkezten duten eskatzaileei. Saio hori berekia edo bestek eginda izan daiteke. Gutxienez asteko 30 minutuko saioa aurkezten duten proposamenak 2,5 punturekin barematuko dira. Maiztasun edo iraupen gutxiagoko euskarazko programazioek ez dute punturik eskuratuko.

12.3. Proiektuaren ezaugarri teknikoak. Gehienez 10 puntu.

–5 puntuz baloratuko dira ekoizpen estudioak eskaerako barrutiko edozein herritan jartzeko konpromisoa hartzen duten irrati-proiektuak.

–Proposatzen den ekoizpen estudioaren kalitatea, espazio kopurua, baliabide mugikorrak, zehaztasuna eta egokitzapen teknologikoa 3 puntuz baloratuko dira gehienez.

–Irrati-seinalea garraiatu eta zabaltzeko proposatzen den kalitate, zehaztapen eta egokitzapen teknologikoa gehienez 2 punturekin baloratuko da, norberaren ekipamenduarekin edo kanporatzearen bidez egiten diren lanak edozein direla ere. Lizitatzaileak irrati-maiztasunen eta ingurumenaren gaineko eragina murrizteko proposatzen dituen neurriak baloratuko dira, hala kokapena eta telekomunikazio-azpiegiturak (etxola, dorrea eta erradiazio-sistema) partekatuta erabiltzeko konpromisoa nola baliabideen arrazionalizazioa (adibidez, energia berriztagarrien erabilera, hondakinak kudeatzeko plana eta abar).

12.4. Lizentzia ez eskualdatzeko eta ez alokatzeko konpromisoak. Gehienez 10 puntu.

Proposamenek 10 puntu jasoko dituzte, baldin eta idatzizko konpromisoak aurkezten badituzte ematen ahal zaien lizentziarekin horren hamabost urteko iraunaldian negozio juridikorik (eskualdaketa edo alokairua) ez egiteko. 13 urtetik beherako konpromisoak (Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 29.2 artikuluak ezartzen duen hasierako bi urteko epea kenduta) hirukotearen erregelaren bidez puntuatuko dira.

13. oinarria.–Lizarrako eta Tafallako barrutietako lizentzia digitalak banatzeko balorazio irizpideak.

CL04NA (Lizarrako barrutia) eta CL10NA (Tafallako barrutia) multzoetako irrati lizentziak lortzeko izangaien proposamenak lau puntuazio-bloke aintzat harturik baloratuko dira, eta 80 puntu eskuratuko dituzte gehienez:

–Irrati-eskaintza (emisioaren eta programazioaren ezaugarriak), gehienez 45 puntu.

–Euskarazko programazioa ematea, gehienez 15 puntu.

–Proiektuaren kalitate teknikoa, gehienez 10 puntu.

–Lizentzia ez eskualdatzeko konpromisoa, legeak ezarritako epea bukatu arte bederen, gehienez 10 puntu.

Irrati-eskaintzaren eta ezaugarri teknikoen ataletan (55 puntu guztira) 30 puntu gainditzen ez dituzten proposamenak ez dira gainerako irizpideen arabera baloratuko, eta haiekin ezin izanen da adjudikazio proposamenik egin.

13.1. Irrati-eskaintza. Gehienez 45 puntu.

–Nafarroari buruzko ekoizpen berekia (gehienez 30 puntu):

15 punturekin baloratuko dira astean 15 ordu edo gehiago eskaintzen dituzten eskaintzak, irratiaren proiektuan aurreikusitako giza baliabideek eta baliabide materialek prestatuak, eta eduki nagusi gisa Foru Komunitateko errealitate soziala, ekonomikoa, kulturala, politikoa edo kirolekoa, besteak beste, islatzea eta sustatzea dutenak. Ekoizpen berekia txikiagoa duten proposamenak hirukoaren erregelaren bidez barematuko dira.

Asteko programazio orduen kopuruaren arabera jasotako puntuazioaz gain, 15 puntu osagarri emanen zaizkie gehienez eskaintzei, alderdi hauen arabera: aurkeztutako formatuen kalitatea eta aniztasuna (bai informatiboena bai bestelakoena); eskainitako programazioak ikusleentzat duen interesa; asteko egun bakoitzerako gordetako emanaldien ordutegiak; eta eduki horiek ekoizteko erabilitako baliabideak.

–Gainerako irrati programazioa (gehienez 15 puntu):

5 punturekin baloratuko dira gutxienez egunean 18 orduko programazio jarraitua, errepikapenik gabea, bermatzen duten eskaintzak, bai programazio berekiaren bidez (Nafarroari buruzko edukiarekin ekoiztutakoa ez dena), bai beste irrati edo irrati kate batzuekin akordio edo elkartzeen bidez. Eskaintza txikiagoa duten proposamenak hirukoaren erregelaren bidez barematuko dira.

Eguneko programazio orduen kopuruaren arabera jasotako puntuazioaz gain, 5 puntu osagarri emanen zaizkie, gehienez, bestek Nafarroari buruz egindako programazioarengatik, alderdi hauen arabera: aurkeztutako formatuen kalitatea eta aniztasuna (bai informatiboena bai bestelakoena); eskainitako programazioak entzuleentzat duen interesa; eta asteko egun bakoitzerako gordetako emanaldien ordutegiak.

Beste 5 puntu osagarri emanen zaizkie, gehienez, Nafarroarekin zerikusirik ez duen programazioarengatik, alderdi hauen arabera: aurkeztutako formatuen kalitatea eta aniztasuna (bai informatiboena bai bestelakoena); eskainitako programazioak entzuleentzat duen interesa; eta asteko egun bakoitzerako gordetako emanaldien ordutegiak.

13.2. Euskarazko emanaldiak. Gehienez 15 puntu.

15 puntu emanen zaizkie euskarazko emanaldiek programazio osoaren %15 betetzea aurreikusten duten proposamenak aurkezten dituzten eskatzaileei. Eskaintza txikiagoa duten proposamenak hirukoaren erregelaren bidez barematuko dira.

13.3. Proiektuaren ezaugarri teknikoak. Gehienez 10 puntu.

–5 puntuz baloratuko dira ekoizpen estudioak eskaerako barrutiko edozein herritan jartzeko konpromisoa hartzen duten irrati-proiektuak.

–Proposatzen den ekoizpen estudioaren kalitatea, espazio kopurua, baliabide mugikorrak, zehaztasuna eta egokitzapen teknologikoa 3 puntuz baloratuko dira gehienez.

–Irrati-seinalea garraiatu eta zabaltzeko proposatzen den kalitate, zehaztapen eta egokitzapen teknologikoa gehienez 2 punturekin baloratuko da, norberaren ekipamenduarekin edo kanporatzearen bidez egiten diren lanak edozein direla ere. Lizitatzaileak irrati-maiztasunen eta ingurumenaren gaineko eragina murrizteko proposatzen dituen neurriak baloratuko dira, hala kokapena eta telekomunikazio-azpiegiturak (etxola, dorrea eta erradiazio-sistema) partekatuta erabiltzeko konpromisoa nola baliabideen arrazionalizazioa (adibidez, energia berriztagarrien erabilera, hondakinak kudeatzeko plana eta abar).

13.4. Lizentzia ez eskualdatzeko eta ez alokatzeko konpromisoak. Gehienez 10 puntu.

Proposamenek 10 puntu jasoko dituzte, baldin eta idatzizko konpromisoak aurkezten badituzte ematen ahal zaien lizentziarekin horren hamabost urteko iraunaldian negozio juridikorik (eskualdaketa edo alokairua) ez egiteko. 13 urtetik beherako konpromisoak (Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 29.2 artikuluak ezartzen duen hasierako bi urteko epea kenduta) hirukotearen erregelaren bidez puntuatuko dira.

14. oinarria.–Altsasuko, Baztango, Larraungo, Lesakako eta Orbaizetak barrutiko lizentzia digitalak banatzeko balorazio irizpideak.

CL05NA (Altsasuko barrutia) CL06NA (Baztango barrutia), CL07NA (Lesakako barrutia), CL08NA (Larraungo barrutia) eta CL12NA (Orbaizetak barrutia) multzoetako irrati lizentziak lortzeko izangaien proposamenak lau puntuazio-bloke aintzat harturik baloratuko dira, eta 90 puntu eskuratuko dituzte gehienez:

–Irrati-eskaintza (emisioaren eta programazioaren ezaugarriak), gehienez 45 puntu.

–Euskarazko programazioa ematea, gehienez 25 puntu.

–Proiektuaren kalitate teknikoa, gehienez 10 puntu.

–Lizentzia ez eskualdatzeko konpromisoa, legeak ezarritako epea bukatu arte bederen, gehienez 10 puntu.

Irrati-eskaintzaren eta ezaugarri teknikoen ataletan (55 puntu guztira) 30 puntu gainditzen ez dituzten proposamenak ez dira gainerako irizpideen arabera baloratuko, eta haiekin ezin izanen da adjudikazio proposamenik egin.

14.1. Irrati-eskaintza. Gehienez 45 puntu.

–Nafarroari buruzko ekoizpen berekia (gehienez 30 puntu):

15 punturekin baloratuko dira astean 10 ordu edo gehiago eskaintzen dituzten eskaintzak, irratiaren proiektuan aurreikusitako giza baliabideek eta baliabide materialek prestatuak, eta eduki nagusi gisa Foru Komunitateko errealitate soziala, ekonomikoa, kulturala, politikoa edo kirolekoa, besteak beste, islatzea eta sustatzea dutenak. Ekoizpen berekia txikiagoa duten proposamenak hirukoaren erregelaren bidez barematuko dira.

Asteko programazio orduen kopuruaren arabera jasotako puntuazioaz gain, 15 puntu osagarri emanen zaizkie gehienez eskaintzei, alderdi hauen arabera: aurkeztutako formatuen kalitatea eta aniztasuna (bai informatiboena bai bestelakoena); eskainitako programazioak ikusleentzat duen interesa; asteko egun bakoitzerako gordetako emanaldien ordutegiak; eta eduki horiek ekoizteko erabilitako baliabideak.

–Gainerako irrati programazioa (gehienez 15 puntu):

5 punturekin baloratuko dira gutxienez egunean 18 orduko programazio jarraitua, errepikapenik gabea, bermatzen duten eskaintzak, bai programazio berekiaren bidez (Nafarroari buruzko edukiarekin ekoiztutakoa ez dena), bai beste irrati edo irrati kate batzuekin akordio edo elkartzeen bidez. Eskaintza txikiagoa duten proposamenak hirukoaren erregelaren bidez barematuko dira.

Eguneko programazio orduen kopuruaren arabera jasotako puntuazioaz gain, 5 puntu osagarri emanen zaizkie, gehienez, bestek Nafarroari buruz egindako programazioarengatik, alderdi hauen arabera: aurkeztutako formatuen kalitatea eta aniztasuna (bai informatiboena bai bestelakoena); eskainitako programazioak entzuleentzat duen interesa; eta asteko egun bakoitzerako gordetako emanaldien ordutegiak.

Beste 5 puntu osagarri emanen zaizkie, gehienez, Nafarroarekin zerikusirik ez duen programazioarengatik, alderdi hauen arabera: aurkeztutako formatuen kalitatea eta aniztasuna (bai informatiboena bai bestelakoena); eskainitako programazioak entzuleentzat duen interesa; eta asteko egun bakoitzerako gordetako emanaldien ordutegiak.

14.2. Euskarazko emanaldiak. Gehienez 25 puntu.

25 puntu emanen zaizkie euskarazko emanaldiek irrati-programazio osoaren %50 betetzea aurreikusten duten proposamenak aurkezten dituzten eskatzaileei. Eskaintza txikiagoa duten proposamenak hirukoaren erregelaren bidez barematuko dira.

14.3. Proiektuaren ezaugarri teknikoak. Gehienez 10 puntu.

–5 puntuz baloratuko dira ekoizpen estudioak eskaerako barrutiko edozein herritan jartzeko konpromisoa hartzen duten irrati-proiektuak.

–Proposatzen den ekoizpen estudioaren kalitatea, espazio kopurua, baliabide mugikorrak, zehaztasuna eta egokitzapen teknologikoa 3 puntuz baloratuko dira gehienez.

–Irrati-seinalea garraiatu eta zabaltzeko proposatzen den kalitate, zehaztapen eta egokitzapen teknologikoa gehienez 2 punturekin baloratuko da, norberaren ekipamenduarekin edo kanporatzearen bidez egiten diren lanak edozein direla ere. Lizitatzaileak irrati-maiztasunen eta ingurumenaren gaineko eragina murrizteko proposatzen dituen neurriak baloratuko dira, hala kokapena eta telekomunikazio-azpiegiturak (etxola, dorrea eta erradiazio-sistema) partekatuta erabiltzeko konpromisoa nola baliabideen arrazionalizazioa (adibidez, energia berriztagarrien erabilera, hondakinak kudeatzeko plana eta abar).

14.4. Lizentzia ez eskualdatzeko eta ez alokatzeko konpromisoak. Gehienez 10 puntu.

Proposamenek 10 puntu jasoko dituzte, baldin eta idatzizko konpromisoak aurkezten badituzte ematen ahal zaien lizentziarekin horren hamabost urteko iraunaldian negozio juridikorik (eskualdaketa edo alokairua) ez egiteko. 13 urtetik beherako konpromisoak (Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 29.2 artikuluak ezartzen duen hasierako bi urteko epea kenduta) hirukotearen erregelaren bidez puntuatuko dira.

15. oinarria.–Izabako eta Zangozako barrutiko lizentzia digitalak banatzeko balorazio irizpideak.

CL09NA (Izabako barrutia) eta CL11NA (Zangozako barrutia) multzoetako irrati lizentziak lortzeko izangaien proposamenak lau puntuazio-bloke aintzat harturik baloratuko dira, eta 80 puntu eskuratuko dituzte gehienez:

–Irrati-eskaintza (emisioaren eta programazioaren ezaugarriak), gehienez 45 puntu.

–Euskarazko programazioa ematea, gehienez 15 puntu.

–Proiektuaren kalitate teknikoa, gehienez 10 puntu.

–Lizentzia ez eskualdatzeko konpromisoa, legeak ezarritako epea bukatu arte bederen, gehienez 10 puntu.

Irrati-eskaintzaren eta ezaugarri teknikoen ataletan (55 puntu guztira) 30 puntu gainditzen ez dituzten proposamenak ez dira gainerako irizpideen arabera baloratuko, eta haiekin ezin izanen da adjudikazio proposamenik egin.

15.1. Irrati-eskaintza. Gehienez 45 puntu.

–Nafarroari buruzko ekoizpen berekia (gehienez 30 puntu):

15 punturekin baloratuko dira astean 10 ordu edo gehiago eskaintzen dituzten eskaintzak, irratiaren proiektuan aurreikusitako giza baliabideek eta baliabide materialek prestatuak, eta eduki nagusi gisa Foru Komunitateko errealitate soziala, ekonomikoa, kulturala, politikoa edo kirolekoa, besteak beste, islatzea eta sustatzea dutenak. Ekoizpen berekia txikiagoa duten proposamenak hirukoaren erregelaren bidez barematuko dira.

Asteko programazio orduen kopuruaren arabera jasotako puntuazioaz gain, 15 puntu osagarri emanen zaizkie gehienez eskaintzei, alderdi hauen arabera: aurkeztutako formatuen kalitatea eta aniztasuna (bai informatiboena bai bestelakoena); eskainitako programazioak ikusleentzat duen interesa; asteko egun bakoitzerako gordetako emanaldien ordutegiak; eta eduki horiek ekoizteko erabilitako baliabideak.

–Gainerako irrati programazioa (gehienez 15 puntu):

5 punturekin baloratuko dira gutxienez egunean 18 orduko programazio jarraitua, errepikapenik gabea, bermatzen duten eskaintzak, bai programazio berekiaren bidez (Nafarroari buruzko edukiarekin ekoiztutakoa ez dena), bai beste irrati edo irrati kate batzuekin akordio edo elkartzeen bidez. Eskaintza txikiagoa duten proposamenak hirukoaren erregelaren bidez barematuko dira.

Eguneko programazio orduen kopuruaren arabera jasotako puntuazioaz gain, 5 puntu osagarri emanen zaizkie, gehienez, bestek Nafarroari buruz egindako programazioarengatik, alderdi hauen arabera: aurkeztutako formatuen kalitatea eta aniztasuna (bai informatiboena bai bestelakoena); eskainitako programazioak entzuleentzat duen interesa; eta asteko egun bakoitzerako gordetako emanaldien ordutegiak.

Beste 5 puntu osagarri emanen zaizkie, gehienez, Nafarroarekin zerikusirik ez duen programazioarengatik, alderdi hauen arabera: aurkeztutako formatuen kalitatea eta aniztasuna (bai informatiboena bai bestelakoena); eskainitako programazioak entzuleentzat duen interesa; eta asteko egun bakoitzerako gordetako emanaldien ordutegiak.

15.2. Euskarazko emanaldiak. Gehienez 15 puntu.

15 puntu emanen zaizkie euskarazko emanaldiek programazio osoaren %15 betetzea aurreikusten duten proposamenak aurkezten dituzten eskatzaileei. Eskaintza txikiagoa duten proposamenak hirukoaren erregelaren bidez barematuko dira.

15.3. Proiektuaren ezaugarri teknikoak. Gehienez 10 puntu.

–5 puntuz baloratuko dira ekoizpen estudioak eskaerako barrutiko edozein herritan jartzeko konpromisoa hartzen duten irrati-proiektuak.

–Proposatzen den ekoizpen estudioaren kalitatea, espazio kopurua, baliabide mugikorrak, zehaztasuna eta egokitzapen teknologikoa 3 puntuz baloratuko dira gehienez.

–Irrati-seinalea garraiatu eta zabaltzeko proposatzen den kalitate, zehaztapen eta egokitzapen teknologikoa gehienez 2 punturekin baloratuko da, norberaren ekipamenduarekin edo kanporatzearen bidez egiten diren lanak edozein direla ere. Lizitatzaileak irrati-maiztasunen eta ingurumenaren gaineko eragina murrizteko proposatzen dituen neurriak baloratuko dira, hala kokapena eta telekomunikazio-azpiegiturak (etxola, dorrea eta erradiazio-sistema) partekatuta erabiltzeko konpromisoa nola baliabideen arrazionalizazioa (adibidez, energia berriztagarrien erabilera, hondakinak kudeatzeko plana eta abar).

15.4. Lizentzia ez eskualdatzeko eta ez alokatzeko konpromisoak. Gehienez 10 puntu.

Proposamenek 10 puntu jasoko dituzte, baldin eta idatzizko konpromisoak aurkezten badituzte ematen ahal zaien lizentziarekin horren hamabost urteko iraunaldian negozio juridikorik (eskualdaketa edo alokairua) ez egiteko. 13 urtetik beherako konpromisoak (Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 29.2 artikuluak ezartzen duen hasierako bi urteko epea kenduta) hirukotearen erregelaren bidez puntuatuko dira.

16. oinarria.–Aurkeztu beharreko dokumentazio administratiboa.

Eskaera bakoitzeko, lizitatzaileek gutun-azal bakarra aurkeztu behar dute, “Dokumentazio administratiboa” izenekoa, jarraian adierazten diren agiriak biltzen dituen aurkibide batekin batera:

1. Lizitatzailearen nortasun juridikoa frogatzen duten agiriak eta, hala badagokio, ordezkaritza frogatzen dutenak:

a) Pertsona fisikoak badira, Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, edo, atzerritarrak badira, pasaportea edo haien nortasuna egiaztatzen duen beste edozein dokumentu ofizial.

b) Europako Esparru Ekonomikoko kide ez diren estatuetako nazionalitatea duten pertsona fisikoek Espainiak dagokion estatuan duen Misio Diplomatiko Iraunkorraren txosten bat aurkeztu beharko dute, frogatzen duena jatorrizko estatuak, aldi berean, Espainiako herritarrei onartzen diela ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematea.

c) Pertsona juridikoek beren eraketa-eskritura aurkeztu beharko dute, eta, hala badagokio, aldaketarena, Merkataritza Erregistroan inskribatua, aplikatu beharreko merkataritza arloko legediaren arabera baldintza hori eskatu beharra dagoenean. Eskatu beharrik ez badago, eraketaren edo sortzearen agiria edo estatutuak aurkeztu beharko dituzte, non egoitza sozialaren helbidea eta jardueraren gaineko arauak azalduko baitira, betiere nahitaezkoa den erregistro ofizialean inskribaturik.

d) Europar Batasuneko estatu kideetako edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duten estatuetako pertsona juridiko ez-espainiarrek ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, behar den erregistroan inskribatuta daudela frogatzeko, kokatuta dauden estatuko legediaren arabera, edo, bestela, inskripzio hori nahitaezkoa ez bada, jarduteko duten gaitasunari buruzko erantzukizunpeko adierazpen bat.

e) Aurreko apartatuan sartzen ez diren estatuetako pertsona juridiko atzerritarrek jarduteko gaitasuna frogatzen duen txosten bat aurkeztu beharko dute, dagokion estatuan Espainiak duen ordezkaritza diplomatikoak emana. Halaber, jatorrizko estatuak Espainiako herritarrei ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematea onartzen diela frogatzen duen txostena aurkeztu beharko dute, Espainiako kasuan kasuko ordezkaritza diplomatikoak emana.

f) Eskatzaileak ordezkari baten bitartez jarduten badu, ordezkaritza egiaztatzen duen notario-ahalordea eta ordezkariaren nortasuna frogatzen duen dokumentua aurkeztu beharko dira.

g) Bi pertsona fisiko edo juridikok edo gehiagok baterako eskaera aurkezten badute, bakoitzak bere nortasuna eta gaitasuna frogatu beharko ditu, eta sinatzen duten pertsonen edo enpresen izena eta inguruabarrak eta bakoitzaren partaidetza adierazi beharko dituzte, baita Administrazioaren aurrean horien guztien ordezkaritza osoa izanen duen pertsonaren edo entitatearen izendapena ere.

2. Gainera, pertsona juridikoek, III. eranskin gisa agertzen den ereduarekin bat, kasuan kasuko gobernu organoak kapital sozialaren osaerari eta egiturari buruz egindako ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Kapital sozialean Europako Esparru Ekonomikoko kide ez diren herrialdeetako pertsona fisiko edo juridikoen partaidetza badago, Espainiak dagokion estatuan duen Misio Diplomatiko Iraunkorraren txosten bat aurkeztu beharko da, frogatzen duena jatorrizko estatuak, aldi berean, onartzen duela herritar espainiarrek partaidetza izatea ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko xedea duten pertsona juridikoetan.

3. Erantzukizunpeko adierazpen bat, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 26. artikuluan ikus-entzunezkoen arloko ordena publikoko arrazoiengatik ezarrita dauden mugapenen barnean ez dagoela adierazteko, espresuki aipatuta zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela indarra duten xedapenek ezarri bezala. Adierazpena IV. eranskineko ereduarekin bat etorriko da.

4. Erantzukizunpeko adierazpena, irratiaren ikus-entzunezko merkatuaren pluralismoari begira, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarrita dauden debekuen barnean ez dagoela adierazteko. Adierazpena V. eranskineko ereduarekin bat etorriko da.

17. oinarria.–Aurkeztu beharreko dokumentazio teknikoa.

Irrati-proiektuak aurkibide bat izanen du, agiriaren egitura eta edukiak jasoko dituena, baita hasierako aurkezpen bat ere, mila hitz baino gehiago ez dituena. Dokumentazio teknikoak testu bakarra izanen du, 100.000 hitz baino gehiago izanen ez dituena, eta erantsitako dokumentazioa bilduko duen inprimatzeko moduko 20 orrialde, gehienez, A-4 tamainakoak.

Irrati-proiektuak honako datu eta informazio hauek jaso beharko ditu, gutxienez:

17.1. Irrati-eskaintza.

Lizitatzaileak proposatzen den irrati-eskaintzaren helburuak eta oinarriak eta ezarri nahi duen formula-mota deskribatuko ditu oro har, formula orotarikoa, tematikoa (zer gairi buruz ere adieraziz) edo mistoa den adierazita. Halaber, bere irrati-eskaintzaren komunikazio-hizkuntza(k) zehaztuko d(it)u.

Ereduzko parrila bat erantsiko da, asteko zazpi egunetako hogeita lau orduetan emanen diren programak adierazita (ordu tarteren batean ezer emateko asmorik ez bada, “emanaldirik gabe” jarriko da taulan). Programa bakoitzaren izaera, landuko dituen edukiak, esleitzen ahal zaion genero mota, ordu-iraupena eta komunikazio hizkuntza deskribatuko dira. Erradiodifusioa bada, izaera hori adieraziko da.

Aurreko paragrafoetan eskatzen den ikuspegi orokorraz gain, lizitatzaileak jarraian adierazten diren alderdiak zehaztu beharko ditu (programazioaren kuantifikazioetan ez dira sartuko erradiodifusioak edo irrati-edukia ekoizteko eta sortzeko lanik ez dakarten musika emanaldi hutsak edo beste mota batekoak):

–Ekoizpen propioko programak: ekoizpen propioko programek, hots, aurkezten den proiektuan aurreikusitako giza baliabide eta baliabide material propioekin prestatutakoek, astean zenbat emanaldi-ordu izanen dituzten zehaztuko da. Ekoizpen propioa honako xehakapenarekin eskainiko da:

  • Nafarroari buruzko programazioa: foru erkidegoa aintzat hartuz ekoitzitako programa informatiboek eta bestelakoek astean hartuko duten ordu kopurua zehaztuko da.
  • Beste programazio bereki bat: halakorik bada, asteko ordu kopurua zehaztuko da, bai informazio arlokoak, bai ez informaziozkoak.

–Beste batzuek ekoitzitako programak: zehaztuko da beste batzuek ekoitzitako programak emateko asteko ordu kopurua, eta adieraziko dira egileak eta aurreikusitako kontratazio edo elkarketa formula, baita programak Nafarroari buruzkoak diren edo orokorrak diren ere.

17.2. Euskarazko emanaldiak.

Adieraziko dira ekoizpen berekiko euskarazko saioen orduen kopurua eta emandako ekoizpen berekiko saio guztien artean duten ehunekoa.

17.3. Proiektuaren ezaugarri teknikoak.

Lizitatzaileak honako hauek deskribatuko ditu orokorrean: irrati-edukiak ekoizteko eta emateko jarriko dituen estudioak; eta zer azpiegitura erabili behar duen –propioa zein azpikontratatua– irrati-seinalea hedatzeko.

Lizitatzaileak honako alderdi hauek zehaztu beharko ditu:

–Ekoizpen estudioak: proposatzen den kokapena eta estudioen planoak aurkeztuko dira, lizitatzaileak lokala eskura duen edo adjudikazioari lotuta dagoen adierazita. Horrez gain, estudio horietan erabiliko diren sistemak eta ekipoak deskribatuko dira, estudioetako arloak eta arloko ekipamendua zehaztuta, baita, hala dagokionean, unitate edo baliabide mugikorren kopurua eta horien konfigurazioa ere.

–Garraio eta zabalkunde sarea: estudioa-zentro igorlearen lotura zehaztuko da (erabilitako teknologia, ustiapen araubidea...); zentro igorlearentzat proposatutako kokalekua, memoria, ekipamendua eta jabetza; zabalkunde horretarako aurreikusitako estaldura (mapa bat erantsiko da, aurreikusitako estaldurarekin, erabilitako simulazio-parametroak, estalitako populazioak eta estalitako lurraldea adieraziz, zerbitzua eman nahi den eremu osoarekin alderatuz); irratiaren ezarpenean irrati-maiztasunaren eta ingurumenaren gaineko eragina minimizatzeko eta baliabideak arrazionalizatzeko hartutako neurriak, bereziki energia berriztagarrien erabilerari, kokalekuen erabilera partekatuari eta abarri dagokienez. Hirugarrenen mende dauden neurrien kasuan, adibidez, hedapena telekomunikazio-operadore batekin kontratatuz gero, kanporatu nahi diren zerbitzu horien eskaintzaileak bermatu beharko ditu ingurumen-konpromiso horiek.

17.4. Lizentzia ez eskualdatzeko eta ez alokatzeko konpromisoak.

Lizitatzaileek zilegi izanen dute lizentzia ez eskualdatzeko eta ez alokatzeko konpromisoa aurkeztea, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 29.2 artikuluak ezartzen duen bi urteko eperako baino gehiagorako, gehienez ere hamahiru urte bitarte, lizentziaren hasierako iraupenaren denbora osoa betetzeko (VI. eranskina).

18. oinarria.–Balorazio mahaia.

Balorazio mahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Mahaiburua:

Komunikazio Zerbitzua-Gobernuaren Eledunaren Bulegoko zuzendaria, eta haren ordezkoa, Nafarroako Gobernuko Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Mahaikideak:

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusian ikus-entzunezkoen arloan eskumena duen unitateko burua, eta haren ordezkoa zuzendaritza nagusi horretako Prentsa Bulegoaren Ataleko burua.

Edurne Izkue Mendi, Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiko telekomunikazioetako ingeniaria, eta ordezkoa zuzendaritza nagusi horretako Telekomunikazio Sistemen Ataleko burua.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan duen esku hartzeko ardura duen pertsona, eta ordezko gisa Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan esku hartzeko ordezkaritzaren ardura duena.

–Idazkaria:

Pedro Jesús Loitegui Irurzun, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko TAP juridikoa, eta ordezkoa Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

19. oinarria.–Proposamenak aztertzea.

19.1. Dokumentazio administratiboa irekitzea.

Proposamenak aurkezteko ezarritako epea bukatu eta hurrengo 15 egun balioduneko epearen barnean, balorazio mahaia eratuko da, eta, lehenik eta behin, 9. oinarrian eskatzen den dokumentazio administratiboa daukan 1 zenbakiko fitxategian bildutako dokumentazioa aztertuko du, ateak itxita.

Mahaiak zuzendu daitekeen akatsik edo hutsunerik ikusten badu aurkeztutako dokumentuetan, edo lizitatzaileak zerbait argitzea edo dokumentazio gehigarria aurkeztea beharrezkoa dela iruditzen bazaio, interesdunei jakinaraziko die, eta gehienez ere bost egun balioduneko epea emanen die akatsa zuzentzeko; hori egiten ez badute baztertu eginen direla ohartaraziko zaie berariaz.

Ezarritako epea bukatzen denean, balorazio mahaia berriro bilduko da, jasotako zuzenketak ikusita lizitatzaileen behin betiko onarpenari buruzko erabakia hartzeko.

19.2. Dokumentazio teknikoa irekitzea.

Dokumentazio administratiboa aztertuta eta onartutako proposamenen zerrenda erabaki ondoren, balorazio mahaiak ezarriko duen tokian, egunean eta orduan, jendaurreko ekitaldia eginen da. Bertan, lizitatzaileak onartzeari eta baztertzeari buruzko emaitza adierazi, eta baztertu diren proposamenak eta horiek baztertzeko arrazoia aipatuko dira. Jarraian, onartutako eskatzaileek beren eskaerarekin batera 9. oinarrian eskatutako dokumentazioa biltzen duen 2 zenbakiko fitxategia erantsi dutela egiaztatuko da, eskaintzak egin direla egiaztatzeko ondorioetarako baino ez.

Ekitaldi publiko hori 72 ordu lehenago iragarriko da, gutxienez, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus) argitaratzen den lehiaketaren izapide fitxaren bidez eta Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko iragarki-oholaren bidez.

20. oinarria.–Eskaintzak baloratzeko prozedura eta adjudikazio proposamena.

Ekitaldi publikoa bukatu ondoren, balorazio mahaiak aurkeztu diren proposamen teknikoak ebaluatuko ditu, ateak itxita. Balorazio mahaiak eskatzaileei eskatzen ahalko die aurkeztutako edukiari buruz egoki iruditzen zaizkion azalpenak eman ditzatela, eta eskatzaileek bost egun balioduneko epea izanen dute azalpen horiek emateko.

Balorazio irizpide jakin bati buruz proposamen edo informaziorik batere ez duten eskaerei 0 puntu emanen zaie irizpide horretan.

Eskaintzek irizpide bakoitzaren arabera lortzen duten puntuazioa kalkulatu ondoren, eskaintza bakoitzak guztira lortu duen puntuazio osoa zehaztuko da, eskaerak puntuazio-ordenaren arabera multzokatuko dira, eta proposatuko da 12 lizentzia ematea Iruñeko barrutirako, eta beste sei gainerako bloke bakoitzerako, lortutako puntuazioaren arabera.

Lizentzia horietatik edozeinetara aurkeztutako proposamen artean berdinketa badago, irrati-eskaintzaren multzoan puntuazio onena lortzen duenaren alde eginen da adjudikazio proposamena. Berdinketak irauten badu, proiektuaren ezaugarri teknikoen multzoan punturik gehien atera duenaren alde deseginen da. Azkenik, irizpide horiek aplikatuta ere berdinketa hausten ez bada, zozketa eginen da jendaurreko ekitaldi batean.

Balorazio mahaiaren proposamenak ez du inolako eskubiderik sortuko proposatutako adjudikazio-hartzaileen alde.

Edozein lizentzia bloketan eskaerarik aurkezten ez bada edo eskaerek oinarri hauetan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortzen ez badute, balorazio mahaiak lizentzia hori edo horiek hutsik gelditu direla deklaratzea proposatuko du.

Bloke baterako proposatutako eskaera kopurua lizentzien kopurua (sei) baino txikiagoa bada, bloke horretako lizentzia bat edo batzuk eman gabe utziko dira.

21. oinarria.–Agiriak aurkeztea.

Balorazio mahaiak hamabost egun balioduneko epean, lizentzia emateko proposamena jakinarazten duen ofizioa jaso eta biharamunetik aitzina, honako dokumentazio hau aurkezteko eskatuko die lizentziak emateko proposamen horretan aipatzen diren pertsona fisiko edo juridikoei:

1. Kasuan kasuko ogasunek (Nafarroako Foru Ogasuna eta/edo Estatuko Ogasuna eta/edo Foru Ogasunak) eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiriak, lizitatzaileak bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko, hurrenez hurren.

Lizitatzailea ez bada ageri subjektu pasibo gisa inolako zerga-kontzepturengatik Nafarroako Foru Komunitatean, Nafarroako Foru Ogasunaren ziurtagiri baten bidez frogatuko da egoera hori.

Ziurtagiriak proposamenak aurkezteko epea bete baino gehienez ere sei hilabete lehenago emanak izanen dira, Nafarroako Foru Ogasunarena izan ezik, kasu horretan gehienez ere hiru hilabete lehenagokoa izanen baita.

Egoitza fiskala Espainian ez duten lizitatzaile atzerritarrek, Europar Batasuneko estatu kideetakoak izan ala ez, jatorriko herrialdeko agintaritza eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, zerga betebeharrak eta gizarte-aurreikuspeneko sistematik ondorioztatzen direnak egunean dituztela frogatzeko.

2. Ekonomia jardueren gaineko zergan, lehiaketa honen xedeari dagokion kategorian, alta emanda dagoela frogatzen duen agiria; edo zerga horretatik salbuetsita dagoela frogatzen duen agiria.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, oinarri honetan emandako epea bukatutakoan interesdunek aurkeztu ez badute eskatutako dokumentazioa, edo, dokumentazio hori aztertuta, ikusten bada proposatutako eskatzaileak ez dituela betetzen lizentziaren titularra izateko baldintzak, edo proposatutako lizitatzaileak uko egiten badio proposatutako adjudikazioari, beste proposamen bat egiten ahalko da hurrengo eskatzailearen alde, eskaerak sailkatu diren hurrenkerari jarraikiz, betiere hori posible bada eta hautatzen dena ados badago. Kasu horretan, hautatuari hamabost eguneko epea emanen zaio oinarri honetako 1. eta 2. apartatuetan aipatzen diren dokumentuak aurkezteko.

22. oinarria.–Lizentziak ematea.

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak tramitatuko du lizentziak adjudikatzeko espedientea; espedientea bat etorriko da balorazio mahaiak egiten duen proposamenarekin, eta proposamenean aipatzen diren pertsona fisikoek edo juridikoek aurkeztutako dokumentazioa jasoko du. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari igorriko dio, eta horrek lehiaketa ebaztea erabakiko du proposamen horretan oinarrituta.

Lehiaketa bukatutzat ematen duen ebazpenean, berariaz azalduko da zein eskatzaileri eman zaien lizentzia, eta, horrekin batera, jakinaraziko da gainerako eskaerak ezetsi egin direla. Gainera, lizentzien adjudikazio-hartzaileei dagokienez, emanaldien lurralde mailako estaldura-eremua eta funtsezkoak diren baldintzak zehaztuko dira.

Lehiaketa ebazteko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta lizitatzaileei banan-banan jakinaraziko zaie.

Lehiaketa gehienez sei hilabeteko epean ebatziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita. Epe hori bukatu eta berariazko ebazpena eman eta argitaratu ez bada, eskaera ukatu zaiela ondorioztatu beharko dute interesdunek.

23. oinarria.–Administrazio dokumentu batean formalizatzea.

Lizentzia eman ondoren, administrazio dokumentu batean formalizatuko da. Dokumentu horretan lizitatzaileak eskaeran bere gain hartutako konpromisoak bilduko dira, eta nahitaez bete beharko ditu.

I. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko tokiko irrati digitalerako maiztasun blokeak

ESPARRUA

ERREFERENTZIA

IZENA

MAIZTASUN BLOKEA

GEHIENEKO POTENTZIA ERRADIATU AGERIKOA

AZALERA OSOA

BIZTANLERIAREN DENTSITATEA

Iruña, Barañain, Burlata, Eguesibar, Zizur Nagusia, Atarrabia, Antsoain, Aranguren eta Uharte

CL01NA

Iruña

10A

1 kW

325,47 km²

760 biz./km²2

Iruña, Barañain, Burlata, Eguesibar, Zizur Nagusia, Atarrabia, Antsoain, Aranguren eta Uharte

CL02NA

Iruña

11C

1 kW

325,47

760 biz./km²

Tutera, Corella, Cintruénigo eta Murchante

CL03NA

Tutera

10D

100 W

781,64 km²

54 biz./km²

Lizarra

CL04NA

Lizarra

9B

50 W

15,45 km²

811 biz./km²

Altsasu, Etxarri-aranatz eta Olazti

CL05NA

Altsasu

8B

50 W

79,44 km²

138 biz./km²

Baztan eta Doneztebe

CL06NA

Baztan

11A

50 W

463,71 km²

19 biz./km²

Lesaka eta Bera

CL07NA

Lesaka

9A

50 W

90,97 km²

69 biz./km²

Larraun

CL08NA

Larraun

9D

50 W

113,80 km²

10 biz./km²

Izaba

CL09NA

Izaba

10B

50 W

147,42 km²

4 biz./km²

Tafalla eta Erriberri

CL10NA

Tafalla

9A

50 W

182,46 km²

73 biz./km²

Zangoza, Kaseda eta Irunberri

CL11NA

Zangoza

8D

50 W

210,86 km²

33 biz./km²

Orbaizeta, Ezkaroze eta Jaurrieta

CL12NA

Orbaizeta

9B

50 W

142,56 km²

6 biz./km²

II. ERANSKINA

Tokiko lurreko soinudun irrati-difusio digitalaren lizentzia-eskaeraren eredua.

III. ERANSKINA

Kapital sozialaren osaera eta egiturari buruz gobernu organoak emandako ziurtagiri eredua.

IV. ERANSKINA

Erantzukizunpeko adierazpena, azaltzen duena ez duela mugarik ikus-entzunezkoen arloko ordena publikoko arrazoiengatik, hain zuzen ere Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 26. artikuluak ezarritako mugapenik.

V. ERANSKINA

Erantzukizunpeko adierazpena, irratiaren ikus-entzunezko merkatuaren pluralismoari begira, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarrita dauden debekuen barnean ez dagoela adierazteko.

VI. ERANSKINA

Erantzukizunpeko adierazpena, lizentzia ez eskualdatzeko eta ez alokatzeko konpromisoa jasotzen duena, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 29.2 artikuluak ezartzen duen bi urteko eperako baino gehiagorako, gehienez ere hamahiru urte bitarte, lizentziaren hasierako iraupenaren denbora osoa betetzeko.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F1914875