4. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko abenduaren 18an hartua, zeinaren bidez onesten baitira 2019. urteko Estatistika Programaren balorazio txostena eta 2020. urterako Estatistika Programa.

Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 26. artikuluak xedatzen du Nafarroako Estatistika Plana baliabide bat dela Nafarroaren interesekoa den estatistika jarduera publikoa sustatzeko, antolatzeko eta planifikatzeko. 2017-2020 aldirako, urriaren 21eko 14/2016 Foru Legeak onetsi zuen plan hori, eta hartan jaso dira aldi horretan egin beharreko estatistika eragiketak.

Bestalde, 11/1997 Foru Legeak, bere 27. artikuluan, xedatzen du Urteko Estatistika Programak plana garatzeko tresnak direla, barnean dela eragiketa estatistikoen zerrenda. Eragiketa haietako bakoitzean, banakako fitxa gisa, bilduko dira 27. artikulu horrexetan zehazten diren ezaugarriak. Programak Nafarroako Gobernuak onetsi beharko ditu. Nafarroako Gobernuaren 2018ko abenduaren 26ko Erabakiaren bidez onetsi zen 2019. urterako Estatistika Programa.

Urriaren 21eko 14/2016 Foru Legearen (foru lege horren bidez onetsi zen Nafarroako 2017-2020 aldirako Estatistika Plana eta aldatu zen Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legea) 4.9 artikuluak dio ezen Nafarroako Estatistika Institutuak jarraipen txosten bat eginen duela Urteko Estatistika Programa bakoitzari buruz, Nafarroako Gobernuak onets dezan, bidezkoa bada, aldez aurretik horren berri emanda Nafarroako Estatistika Kontseiluari.

Orobat, 14/2016 Foru Legearen 4. artikulu horrexetako 7. puntuak dio ezen, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Estatistika Kontseiluak txostena egin ondoren, Urteko Estatistika Programa onetsiko duela, programari dagokion urtearen aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen.

Nafarroako Estatistika Institutuak 2019ko Estatistika Programaren balorazio txostena egin eta Nafarroako Estatistika Kontseiluari jakinarazi zion 2019ko abenduaren 11ko bilkuran. Bilkura horretan bertan, Nafarroako Estatistika Kontseiluak txostena egin zuen 2020ko Estatistika Programari buruz.

Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. 2019ko Estatistika Programaren balorazio txostena onestea. I. eranskin gisa gehitu da.

2. 2020ko Urteko Estatistika Programa onestea, erabaki honen II. eranskin gisa gehitzen diren eragiketek osatua. Eragiketa horiek bat datoz Nafarroako 2017-2020 Estatistika Planarekin.

3. 11/1997 Foru Legearen 23. artikuluan eta 14/2016 Foru Legearen 4.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, 2020. urteko Estatistika Programan sartutako estatistika eragiketak Nafarroako Foru Komunitateko estatistika ofizialtzat joko dira, eta horiek prestatzeko eskatzen diren datuak ematea nahitaezkoa izanen da.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki hau eta bere II. eranskina, biltzen duena 2020ko Estatistika Programa osatzen duten eragiketa estatistikoen zerrenda.

Iruñean, 2019ko abenduaren 18an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

II. ERANSKINA

2020. urteko programa - Eragiketa estatistikoak

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko
eta Barneko Departamentua

ZENBAKIA

IZENA

2200223

Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileentzako prestakuntza jarduerak

2200226

Hildakoak eragin dituzten zirkulazio istripuak Nafarroan

2200229

Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei buruzko estatistika

2200027

Emakumeentzako arreta juridikoa

2200028

Genero indarkeriagatiko salaketak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoak

ZENBAKIA

IZENA

2200200

Etxebizitzen sustapena eta birgaikuntza

2200437

Hiri azalera: artifizializazioa-sailkapena

Lurralde Kohesioa

ZENBAKIA

IZENA

2200213

Garraioaren gaineko estatistika

2200221

Nafarroako errepide sareko istripu eta hildakoei buruzko estatistika

Ekonomia eta Ogasuna

ZENBAKIA

IZENA

2200044

Sozietateen gaineko zergari buruzko estatistikak

2200045.1

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko estatistikak

2200045.2

Ondarearen gaineko zergari buruzko estatistikak

2200046

Balio erantsiaren gaineko zergari buruzko estatistikak

2200049

Liburutegiei buruzko estatistika

2200050

Liburuen argitalpen produkzioari buruzko estatistika

2200055

Biztanleen kopuru ofizialak

2200056

Nafarroako Biztanleriaren Sistema Integratua (SIPNa)

[lehen, DCPNa]

2200057

Ugalkortasunari eta jaiotza tasari buruzko estatistika

2200058

Ezkontzei buruzko estatistika

2200059

Hilkortasunari eta heriotzei buruzko estatistika

2200060

Migrazioei buruzko estatistika

2200063

Biztanleriaren gaineko proiekzioak

2200064

Familiei buruzko inkesta jarraitua

2200070

Gizarte eta bizi baldintzei buruzko inkesta

2200071

Familien aurrekontuei buruzko inkesta (EPF)

2200072

Nafarroako familien egoera ekonomikoaren gaineko inkesta

(lehen, Nafarroako kontsumitzaileena)

2200073

Kanpoko merkataritzari buruzko estatistika

2200075

Nafarroako hiru hilabeteroko kontabilitatea

2200076

Nafarroako input-output esparrua

2200077

Administrazio Publikoen kontuak

2200078

Urteko kontu ekonomikoak

2200079

Jarduera ekonomikoaren unitateen direktorioa

2200080

Hipotekei buruzko estatistika

2200083

Merkataritza-sozietateei buruzko estatistika

2200086

Etxe eraikuntzari buruzko estatistika

2200087

Eraikuntzaren egituraren gaineko inkesta

2200088

Zerbitzu sektorearen jarduera-adierazleak

2200089

Industria-egoeraren gaineko inkesta

2200091

Industria produktuen gaineko urteroko inkesta

2200092

I+Gko jardueren gaineko estatistika

2200093

Enpresetako berrikuntzari buruzko inkesta

2200094

Industria produkzioaren indizea

2200095

Industria prezioen indizea

2200097

Bioteknologiaren erabilerari buruzko estatistika

2200101

Enpresetan informazioaren eta komunikazioen teknologiak eta merkataritza elektronikoa erabiltzeari buruzko inkesta

2200102

Etxebizitzetan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeari eta ekipamenduari buruzko inkesta

2200103

Nafarroako gizarte babesaren kontua

2200104

Biztanleria aktiboaren gaineko inkesta (BAI)

2200105

Lan kostuen gaineko hiru hilean behingo inkesta (ETCL)

2200106

Lan kostuen gaineko urteroko inkesta

2200107

Lansarien egituraren gaineko inkesta

2200110

Turismo-ostatuetako okupazioaren gaineko inkesta

2200112

Turismo-ostatuetako prezioen indizeak

2200282

Konkurtso-prozeduraren gaineko estatistika

2200283

Inbertsio eskariaren gaineko inkesta

2200297

Ezkontza-baliogabetzeen, banantzeen eta dibortzioen gaineko estatistikak

2200298

Hiri errentamenduen gaineko estatistika

2200299

Bake epaitegiei buruzko estatistika

2200371

Eraikuntzaren koiunturaren gaineko inkesta

2200372

Txikizkako merkataritzaren indizeak

2200376

Mugetako mugimendu turistikoen gaineko estatistika (FRONTUR)

2200377

Egoiliarren turismoari buruzko inkesta (ETR/FAMILITUR)

2200378

Gastu turistikoari buruzko inkesta (EGATUR)

2200383

Familien gastuaren gaineko inkesta

2200400

Desgaitasunaren, autonomia pertsonalaren eta mendekotasun egoeren gaineko inkesta

2200402

Nafarroako biztanleen errentari buruzko estatistika

2200417

Nafarroako Estatistika Ekonomikoen Sistema Integratua (SIENA)

2200421

Genero berdintasunaren indizea

2200423

Garapen jasangarriaren adierazleak

2200424

Nekazaritzako ustiategien egiturari buruzko inkesta

2200426

Enpresen egiturei buruzko estatistika: industria sektorea

2200427

Enpresen egiturei buruzko estatistika: zerbitzuen sektorea

2200428

Enpresen egiturei buruzko estatistika: merkataritza sektorea

2200429

Enpresen direktorio nagusia

2200430

Bidaiarien garraioari buruzko estatistika

2200431

Langileen mugikortasun geografikoari buruzko estatistika

2200435

Laneko kaleratzeei eta haien kostuari buruzko estatistika

2200403

Nafarroako Turismoaren kontu sateliteak

2200322

I+Gko aurrekontu publikoei buruzko estatistika (GBARD)

2200436

Etxebizitza parkeari buruzko estatistika

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

ZENBAKIA

IZENA

2200181

Enplegu erregulazioa

2200416

Nafarroako ekintzailetza jarduera

Hezkuntza

ZENBAKIA

IZENA

2200312

Unibertsitatez kanpoko ikasketak: ikastetxeak, ikastetxeen direktorioa

2200313

Unibertsitatez kanpoko ikasketak: matrikula

2200314

Unibertsitatez kanpoko ikasketak: graduatuak

2200315

Unibertsitatez kanpoko ikasketak: langileak.

2200316

Unibertsitatez kanpoko ikasketak: lantokiko praktikak/enpresetako praktikak

Eskubide Sozialak

ZENBAKIA

IZENA

2200010

Garapenerako Laguntza Ofiziala (Nafarroako Gobernuaren GLO)

2200395

Gizarteratzen ari diren pertsonentzako prestazioak

2200396

Prestazioak adinekoentzat, desgaitasuna dutenentzat, gaixotasun mentala edo menpekotasuna dutenentzat

2200434

Norberarena ez den familia batean harrera egitea Marokoko jatorriko pertsonei

2200014

Adingabeen harrera

2200015

Adingabeen adopzioa

2200017

Adingabe babestuak

2200018

Zentzatzeko bidean dauden adingabeak

2200162

Lanpostuen eskaintzari eta eskaerari buruzko estatistika

2200183

Udalerrien arabera erregistratutako lan kontratuak

2200186

Udalerrietan erregistratutako langabezia

2200187

Enplegu eskatzaileek jasotzen dituzten zerbitzuak

2200345

Langileen enplegurako Lanbide Heziketa

2200379

Enplegua sustatzeko laguntzak

Osasuna

ZENBAKIA

IZENA

2200240

Nafarroako sortzetiko anomaliak eta gaixotasun hereditarioak

2200241

Arreta espezializatuko morbilitate laguntzadunaren gaineko analisia (Xehetasunen Gutxieneko Oinarrizko Bilduma)

2200242

Nafarroan giltzurrun-eritasun kronikoa duten pertsonak

2200244

Haurdunaldiaren borondatezko etendurak

2200246

Minbiziaren intzidentzia Nafarroako biztanlerian

2200247

GIBaren eta HIESaren zaintza epidemiologikoa

2200249

Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak

2200252

Hilkortasunari buruzko estatistikak, heriotza arrazoien arabera

2200254

Aldi baterako ezintasunaren gaineko analisia

2200256

Lan istripuak

2200257

Laneko esposizioei buruzko estatistika (amiantoa)

2200258

Laneko arriskuen prebentzioa

2200259

Lanbide gaixotasunak eta lan osasuneko gertaera zelatariak

2200261

Haur eta gazteen hortzak zaintzeko programa (HHZP)

2200262

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren erabiltzaileak eta giza baliabideak oinarrizko osasun laguntzan

2200263

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren oinarrizko osasun laguntzako jarduera

2200264

Farmaziako prestazioei buruzko estatistika

2200265

Osasun mentalari buruzko estatistika

2200266

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren baliabideei buruzko estatistika

2200267

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren gastuari buruzko estatistika

2200268

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren asistentzia espezializatuko jarduera

2200269

Atzerapenak osasun laguntza publikoan

2200270

Ospitalez kanpoko larrialdietarako zerbitzuaren jarduera

2200324

Organo eta ehunen transplanteari buruzko estatistika

2200325

Miokardioko infartu akutuaren intzidentzia

2200326

Iktusaren intzidentzia

2200327

Nafarroako transfusio zentroaren eta zerbitzuen jarduerari buruzko estatistika

2200407

Gaixotasun arraroen prebalentzia Nafarroan

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua

ZENBAKIA

IZENA

2200161

Nafarroako unibertsitateei eta Iruñeko eta Tuterako UHUN zentroei buruzko estatistika

Landa Garapena eta Ingurumena

ZENBAKIA

IZENA

2200132

Lurraren erabilerak

2200133

Laboreen urteko ekoizpenak

2200134

Laboreen urteko azalerak

2200136

Behi aziendaren gaineko inkesta

2200137

Zerri aziendaren gaineko inkesta

2200138

Ardi eta ahuntz aziendaren gaineko inkesta

2200139

Abere-hiltzeen gaineko inkesta

2200143

Abere merkataritzaren mugimenduak

2200144

Lurraren prezioak

2200145

Landa errentamenduen kanonak

2200146

Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen asteko prezioak

2200147

Nekazariek eta abeltzainek jasotako prezioak

2200148

Nekazariek eta abeltzainek ordaindutako prezioak

2200149

Munta txikiko produktuen prezioak

2200150

Nekazaritzako ordainsariak

2200151

Nekazaritzako kontabilitatearen gaineko informazio sarea

2200152

Ekoizpen sistemen ekonomiaren analisia

2200154

Kontu makroekonomikoak

2200188

Nafarroako ibaien kontrol biologikorako sarea

2200189

Nafarroako ibaien neurketa estazioen kontrolerako sarea

2200190

Nafarroako ibaien kontrol fisiko eta kimikorako sarea

2200191

Lurpeko uren kontrol fisiko eta kimikorako sarea

2200192

Nafarroako bainurako ur naturalak kontrolatzeko sarea

2200194

Nafarroako airearen kalitatea

2200196

Industria hondakinak

2200197

Etxeko eta merkataritzako hondakinak

2200206

Baso jarduketak

2200209

Ehizarako eta arrantzarako espezieak

2200309

Hondakin uren arazketa

2200311

Hondakinen kudeaketa, Nafarroako hiri hondakinen tratamendurako Partzuergoan

2200329

Meteorologia

2200332

Berotegi efektuko gasen isurpena

2200338

Basoen kudeaketa

2200340

Mendietako kalteen jarraipena

2200380

Nekazaritzako prezioen behatokia

2200409

Ekoizpen estandarra

2200410

Abeltzaintzako ekoizpena

2200411

Basogintzaren eta biomasaren produktibitatea

2200412

Kalitateko deitura duten produktuak

Kultura eta Kirola

ZENBAKIA

IZENA

2200040

Nafarroako Liburutegi Publikoen Zerbitzuaren Oroitidazkia: datu estatistikoak

2200042

Museoak eta bilduma museografiko iraunkorrak

2200414

Kultur estatistikak

Iragarkiaren kodea: F1916549