39. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Olorizko Udalak, 2019ko abenduaren 24ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra.

2020ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Olorizko Udalaren 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra, zeina indarrean jarriko baita argitaratzen denean Nafarroako Aldizkari Ofizialean, laburturik eta kapituluka; hori dena, bat etorriz honako hauekin: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikulua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, behin betiko onespena jaso eta 15 eguneko epean.

Aurrekontu orokor eta bakarraren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, ondorio informatiboetarako, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Oloritzen, 2020ko otsailaren 12an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

2020ko aurrekontu orokor eta bakarra

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

1

Zuzeneko zergak

160.200,00

2

Zeharkako zergak

1.500,00

3

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

4.076,00

4

Transferentzia arruntak

88.779,64

5

Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak

83.871,00

6

Inbertsio errealak besterentzea

0,00

7

Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak

0,00

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

0,00

Diru-sarrerak, guztira

338.426,64

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

1

Langileria gastuak

29.300,00

2

Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak

59.984,64

3

Finantza-gastuak

236,43

4

Transferentzia arruntak

95.327,36

5

Kontingentzia eta ustekabeetarako funtsa

0,00

6

Inbertsio errealak

134.352,80

7

Kapital-transferentziak

572,25

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

18.653,16

Gastuak, guztira

338.426,64

Iragarkiaren kodea: L2002186