38. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, 11. poligonoko 28. eta 39. lurzatietan. Hasierako onespena

Aranguren Ibarreko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa egitea Arangurengo katastroko 11. poligonoko 28. eta 39. lurzatietan, Luis Salas Durantezek sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Mutiloan, 2020ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2001729