38. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

2019ko 3., 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2020ko otsailaren 7an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 3., 4. eta 4. aldaketak egitea 2020ko aurrekontuan.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek azter dezakete eta alegazioak aurkezten ahal dituzte.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua; foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

Añorben, 2020ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2002037