38. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Aldaketa, 2019ko plantilla organikoan.
Behin betiko onespena

Batasuneko Batzarrak, 2019ko abenduaren 18an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2019ko plantilla organikoaren aldaketa, atzeraeragina izanen duena 2019ko urtarrilaren 1etik; hori guztia, bat etorriz urriaren 24ko 1/2018 Foru Lege Dekretuarekin, zeinaren bidez neurri batzuk onesten diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen arloan. Hala, arau maila ematen zaie 2018ko urriaren 4ko Akordioan aurreikusitako neurriei; Akordio hori sinatu zuten, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek, eta, bestetik, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, kontuan harturik ezen Mañeru Ibarreko Batasuneko lan-kontratudunei aplikatzen zaiela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek sinatutako hitzarmen kolektiboa, lan-kontratudunentzat.

Hasierako onespen hori jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, 2020ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 21ean. Aipatu den jendaurreko epea iraganik, inork ez duenez alegaziorik aurkeztu hasiera batez onetsitako plantillaren agiriaren aurka, behin betiko onesten da aldaketa, eta iragarki honen bidez argitaratzen. Hori guztia, bete dadin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen honako errekurtso hauek para daitezkeela behin betiko onetsitako plantilla organikoaren kontra:

a) Zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lan-kontratudunak

Lanpostua: administrari laguntzailea. Kopurua: 2 (1 lanaldi partzialean). Maila: D. Taldeko osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15,01. Osagarri iragankorra: %14,95. Hutsik.

Lanpostua: Zerbitzu Orokorrak. (Lehen: garbitzailea). Kopurua: 1 (lanaldi partzialean). Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %5,03. Plusa: %21,08.

Ziraukin, 2020ko otsailaren 12an.–Burua, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2002179