38. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Hiri-jarduketarako plan berezia Amillaoko 9. lurzatian

Allingo Udalak, 2020ko otsailaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia Amillaoko 9. lurzatian, Cristina Echeverría Ecay SLk sustatua, lurzati horretan hirugarren sektoreko erabilera baimentzeko, bertan landa-ostatua ezartzearren.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin.

Agiri hori udal bulegoetan azter daiteke, baita bidezkotzat jotzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko ordu eta egunetan.

Amillaon, 2020ko otsailaren 10ean.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2002097