38. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Ordenantza, Eguzki energia jasotzeko instalazioak arautzen dituena. Hasierako onespena

Iguzkitzako Udalak, 2020ko urtarrilaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen eguzki energia jasotzeko Iguzkitzako udal mugapean paratutako instalazioak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azketan (Iguzkitza), 2020ko otsailaren 3an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2001985