37. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

124/2020 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2020rako gastu bat, langabeziaren prestazioen kapitalizazioa egin duten langabeen kuotak Gizarte Segurantzari ordaintzeko. DDBN identifikazioa: 49374.

1994ko apirilaren 13ko TAS Aginduak, ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretua aplikatuz, dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen ditu, langabeziaren kapitalizazioagatik Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketarako, ordainketa bakarreko modalitatean.

Azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostu beharrekoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, ondoko arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, lana aurkitzea, bitartekaritza eta enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, langabeziaren kapitalizazioagatik Gizarte Segurantzaren kuoten hobaria emateko dirulaguntza kudeatzen du, enplegua sortu eta lan munduan sartzen laguntzeko. Dirulaguntza horren oinarri arautzaileak 2020. urtea baino lehenago onetsi ziren.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusirik, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 200.000 euroko gastua baimentzea 2020ra luzatutako 2019ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura: 950001 96100 4809 241106 “Langabezia kapitalizatzeagatik Gizarte Segurantzari kuotak ordaintzea. Konferentzia sektoriala”. DDBN identifikazioa: 493740.

2. Ebazpen hau igortzea Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kontu-hartzailetza Delegatuari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko otsailaren 5ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2001725