37. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Murillo el Frutoko eta Santakarako aireko linea elektrikoei buruzkoa.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 35. artikuluan xedaturikoa betez, ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Jendaurreko aldia hasiko da iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan. Hortik aurrera, dokumentazioa web-orri honetan egonen da ikusgai: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/. Agiriak sarbide honetan ere eskura daitezke zuzenean:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/caparroso-santakara-eta-zarrakaztelu-zarrakaztelu-at-132-kv-aireko-lineak.

Aditzera ematen den egintza: ingurumen ukipenetarako baimena.

Jarduera: Caparroso-Santakara eta Zarrakaztelu-Zarrakaztelu AT 13,2 kV-eko aireko lineak Murillo el Fruton eta Santakaran batzeko proiektua.

Sustatzailea: I-DE Redes Electricas Inteligentes SAU.

Udalerria: Murillo el Fruto eta Santakara.

Iruñean, 2020ko otsailaren 3an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2001724