36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-11

Larragoako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Larragoako Udala.

Xedea: Larragoako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Ubeko erreka-zuloa (Urederra ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Larragoa (Nafarroa).

Larragoako isurketa urak, hobi septiko batean araztu ondoren, Ubeko erreza-zulora, ezkerraldetik, ateratzen dira, zehazki 7.800 m³-ko emaria urtean; Ube erreka-zuloa Uiarra ibaira isurtzen da, ezkerraldetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 2628, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave kalea 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko urtarrilaren 30ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2001703