36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, 1. sektoreko A-2, A-5 eta A-7 unitate morfologikoen xehetasun-azterketarena, Elkano-Ibiriku-Egues aldeko Udal Planeko AR-1 banaketa eremuan. Behin betiko onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko abuztuaren 22an, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, 1. sektoreko A-2, A-5 eta A-7 unitate morfologikoen indarreko xehetasun-azterketarena, Elkano-Ibiriku-Egues aldeko Udal Planeko AR-1 banaketa eremuan, fatxadako materialei buruzko eraikuntza alderdiei dagokienez UM A-2 unitateko 87 eta 90 zenbakien arteko lurzatietan eta UM A-5 unitateko 113 eta 116 zenbakien arteko lurzatietan, partikular batek sustaturik.

Aldaketa horien hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2019ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 2an, Udalaren iragarki-taulan eta tokiko prentsan.

Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu dira, ondotik ematen den testuari jarraikiz.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2020ko otsailaren 8an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2002046