36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Akats zuzenketa, Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantzan

Miranda Argako Udalak, 2019ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantza.

Espedientea jendaurrean jarrita legez aurreikusitako epean, inork ez zuenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitako ordenantzaren testua 2019ko 168. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 27an.

Akats bat atzeman da ordenantza horren 4. artikuluaren idazketan, Miranda Argako Udalaren egoitza elektronikoaren helbidean.

39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da ofizioz zuzentzea atzemandako akats materiala. Beraz, honako hau izanen da Administrazio elektronikoari buruzko ordenantzaren 4. artikuluko lehendabiziko paragrafoa:

“4. artikulua. Egoitza elektronikoa.

Udalaren egoitza elektronikoa sortu da, “https://mirandadearga.com” URL helbidean eskuragarri dagoena. Egoitza elektronikoaren titulartasuna udal-administrazioarena izango da”.

Argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Miranda Argan, 2020ko otsailaren 4an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2001739