36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 13an, 2/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurrean egon den bitartean ez da alegaziorik egin; hortaz, aldaketa behin betikotzat jo da, eta argitara ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua; foru dekretu horren bidez garatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

Kreditu berezia gaitzea, 720,32 eurokoa, aurrekontu-aplikazio honetan: “327 22299 Genero indarkeriaren aurkako publizitatea”. Honako honen kargura finantzatuko da:

420 90.–Estatuko Administrazio Orokorraren dirulaguntza (genero indarkeria): 720,32 euro.

Uharte Arakilen, 2020ko otsailaren 14an.–Alkatea, Ainhoa Beraza Maiza.

Iragarkiaren kodea: L2002446