36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Zubiriko 27. poligonoko 387. lurzatian. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2020ko otsailaren 6ko osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan bereziaren dokumentua, Zubiriko 27. poligonoko 387. lurzatiari buruzkoa, Arga ibaiaren kaleko 39ko jabeen erkidegoak sustatu duena.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Esteribarren, 2020ko otsailaren 7an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2002115