36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Hiri-jarduketarako plan berezia 4. poligonoko 168., 170., 208., 236., 243., 248., 249., 17., 189. eta 233. lurzatietan (Ibardin). Jendaurreko beste aldi bat

Berako Udaleko alkateak, azaroaren 8an emandako 310/2019 Ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia 4. poligonoko 168., 170., 208., 236., 243., 248., 249., 17., 189. eta 233. lurzatietan (Ibardin), Bostargi S.L.-k sustatuta.

Sustatzaileak HJPBaren testu bategina aurkeztu zuen, eta han jasota dauden aldaketek nabarmen alda dezakete hasiera batez onetsitako plana.

Otsailaren 14ko 23/2020 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hiri-jarduketarako plan berezia jendaurrean jartzeko beste aldi bat ireki da, hilabetekoa, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da udal bulegoetan, egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ahal izateko.

Beran, 2020ko otsailaren 17an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2002434