36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

4/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an, 4/2019 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onesten da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Gastuak: Kreditu gehigarria honako partida hauetan:

PROGRAMA EKONOMIKOA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

9120

10000

Hautetsien ordainsariak

2.250,00 euro

3340

22620

Kultura jarduerak

1.200,00 euro

3380

22620

Herri festak

9.500,00 euro

3420

22105

Elikagaiak eta edariak

1.090,60 euro

GUZTIRA:

14.040,60 euro

Diru-sarrerak: Finantzatuko da diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez; guztira, 14.040,60 euro.

Barillasen, 2020ko otsailaren 11n.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2002236