36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2019ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 8an.

Arantzan, 2020ko otsailaren 5ean.–Alkatea, David Iturria Almandoz.

2019KO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

1) Idazkaria, Igantziko Udalarekin partekatua. Maila: A. Egoera: hutsik. Euskara maila: 4 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 30ean egin bilkuran onetsi).

2) Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: % 3,36. Antzinatasuna: 4 bosturteko. Gradua: 3. Familia laguntza: ez. Egoera: jardunean. Euskara maila: 3 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 30ean egin bilkuran onetsi).

3) Zerbitzu anitzetako arduraduna. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: % 15. Egoera: Hutsik. Euskara maila: 3 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 30ean egin bilkuran onetsi).

4) Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: % 15. Familia laguntza: Bai. Egoera: jardunean. Euskara maila: 2 A (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 30ean egin bilkuran onetsi).

Bitarteko langileak administrazio-araubidean

1) Idazkaria, Igantziko Udalarekin partekatua. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: % 3,72. Antzinatasuna: 3 bosturteko. Egoera: jardunean. Euskara maila: 4 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 30ean egin bilkuran onetsi).

Funtzionarioen izenen zerrenda

1) Josetxo Urreta Arribillaga. Maila: C. Gradua: 3. Zerbitzu onartuen data: 1992-03-02. Lanpostua: administrari-ofiziala. Administrazio egoera: jardunean.

2) Angel Urtxegi Telletxea. Maila: D. Zerbitzu onartuen data: 2011-02-07. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio egoera: jardunean.

Administrazio araubideko bitarteko langileen izenen zerrenda

1) M.ª Jose Larraioz Ariztegi. Maila: A. Lanpostua: idazkaria. Administrazio egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2002063