36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

Deialdia, Virgen del Portal zahar etxean zaintzaile laguntzaile izateko bost lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapena

Deialdia 2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22an.

Hautaprobak egin ondotik, epaimahaiak kalifikaziorik hoberena lortu duten bost izangaiak izendatu zituen. Izendapena 2020ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 4an. Orobat, izangaietako baten ukoa onartu zen eta Sara Ortega Ardaiz izangaia izendatu, aldizkari berean.

2020ko otsailaren 11n, Sara Ortega Ardaizek kontratazioari uko egin dio.

Kontuan hartuz deialdiaren oinarrien arabera, hautatutako izangaia ez bada lanean hasten, kontratazio organoak kontratazioarekin ados dauden izangaiak kontratatu ahalko dituela, hautapen prozesuan ateratako puntuazio onenaren ordenari jarraituz.

Gainditu dutenen zerrenda kontuan hartuz, 2019ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 5ean, Pilar Pascual Monroy da puntuaziorik hoberena lortu duen hurrengo izangaia.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen didan eskumena erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pilar Pascual Monroyri jakinaraztea, bera baita puntuazio hoberena lortu duen hurrengo izangaia zerrendan (2019ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 5ekoa), Alesbesko Virgen del Portal zahar etxeko zaintzaile laguntzailearen kargua har dezan hilabeteko epean, jakinarazten zaionetik hasita.

Bigarrena.–Pilar Pascual Monroyri adieraztea kargua hartzekotan, Udaleko bulegoetan agiri hauek aurkeztu beharko dituela:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

–Deialdian eskatu den tituluaren fotokopia konpultsatua edo hura lortzeko eskubideen ordainagiriarena.

–Osasun ziurtagiri ofiziala, izangaiak lanpostuko eginkizunak betetzea eragozten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duena.

–Zinpeko aitorpena, erakusten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dutela baztertu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

Hirugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horren hurrengo bilkura arruntean.

Alesbesen, 2020ko otsailaren 11n.–Alkate udalburua, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2002178