36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

Deialdia, Virgen del Portal zahar etxean zaintzaile laguntzaile izateko bost lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Uko egitea

Deialdia 2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22an, 1. paragrafoan.

Hautaprobak buruturik, kalifikaziorik onenak eskuratu zituzten bost pertsona izendatzeko proposamena egin zuen kalifikazio epaimahaiak. Proposamen hori 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean, eta pertsona horiek izendatu ziren 2020ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 4an.

Halaber, 2020ko otsailaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean izendaturiko pertsona baten uko egitea argitaratu zen, bai eta gaindituen zerrendan hurrengo notarik onenarekin ageri zen haren ondokoaren izendapena ere. Azken hori, hain zuzen, Sara Ortega Ardaiz zen.

Udalaren erregistroan sartu da, 2020ko otsailaren 11n, Sara Ortega Ardaizek lanpostuari uko egin izana.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen didan ahalmena erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Sara Ortega Ardaizen uko egitea onartzea Alesbesko Virgen del Portal zahar etxean zaintzaile laguntzaile izateko bost lanpostu finkoren kontratazioan.

Bigarrena.–Sara Ortea Ardaizi uko egitearen onarpen hau jakinaraztea.

Hirugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horren hurrengo bilkura arruntean.

Alesbesen, 2020ko otsailaren 11n.–Alkate udalburua, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2002177