36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

8/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, hutsik dauden edo hutsik egon daitezkeen Nafarroako toki entitateetako B taldeko kontu-hartzaile lanpostuen hasierako zerrenda ezartzen duena, merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 248.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen iragankorrak 1. apartatuan ezartzen duenez, foru lege horrek indarra hartu eta bederatzi hilabeteko epean, Foru Komunitateko Administrazioak, behin bakarrik, behar diren jarduketak eginen ditu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 247.1 artikuluan aurreikusitako merezimendu lehiaketaren deialdia egiteko, arau horren 247.2 eta 247.3 artikuluetan sartuta eta hutsik dauden B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak betetzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 248. artikuluko 1. apartatuak, berriz, prozedura bat arautzen du, kontu-hartzaile lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdien aurrekoa, haren bidez toki administrazioaren eskumena duen departamentuak, deialdia egin baino hiru hilabete lehenago gutxienez, jarduketa hauek egin ditzan: foru lege horretan ezarritakoarekin bat, hutsik dauden edo egon daitezkeen kontu-hartzaile lanpostuak zein diren jakinaraztea toki entitateei; toki entitateen informazioa jasotzea desgaitasuna dutenentzat, aplikatzekoa den araudiarekin bat, erreserbatuta dauden lanpostuei buruz; eta funtzionarioen araubidean bete daitezkeen lanpostuen hizkuntza-eskakizunari buruzko informazioa eskatzea.

248. artikuluko 2. apartatuak gehitzen duenez, aurreko paragrafoan deskribatutako jarduketak amaitzen direnetik bi hilabeteko epean toki entitateek departamentu horretara joko dute, batetik, berresteko zein diren bete daitezkeen lanpostuetatik desgaitasuna dutenentzako txandarako erreserbatzen direnak, baldin badaude, eta, bestetik, lanpostuen hizkuntza-eskakizuna definitzeko, ezarritako epean informazio hori jakinarazi ezean ulertuko baita euskaraz jakitea ez dela nahitaezkotzat joko, eta balorazioa eginen da Foru Komunitateko Administraziorako berariazko araudiak ezartzen duenarekin bat.

Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen iragankorrean ezarritakoa betetzeko, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 248. artikuluan araututako aldez aurreko betetze prozedurari jarraikiz, jakinarazi behar da hutsik dauden edo hutsik egon daitezkeen Nafarroako toki entitateetako B taldeko kontu-hartzaile lanpostuen zerrenda, eta ezartzea ezen foru agindu hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean toki entitateek toki administrazioaren arloko eskumena duen departamentura jo beharko dutela zehazteko zein den lanpostu horien hizkuntza-eskakizuna eta desgaitasuna dutenentzako txandarako erreserbarik dagoen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 e) artikuluaren bidez eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 248.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako, ezartzea arau horren 247.2 eta 247.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat hutsik dauden edo hutsik egon daitezkeen B taldeko kontu-hartzaile lanpostuen hasierako zerrenda, lanpostu horiek merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko. Zerrendan adierazten da, halaber, lanpostuen hizkuntza-eskakizunari buruzko informazioa, toki entitate bakoitzak behin betiko onetsitako azken plantilla organikoarekin bat.

Hasierako zerrenda hori foru agindu honen eranskinean jaso da.

2. Xedatzea toki entitateek, foru agindu hau argitaratu eta bi hilabeteko epean, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusira jo beharko dutela, honetarako:

–Berresteko, kasua denean, betetzen ahal diren B taldeko kontu-hartzaile lanpostuen artean, zeintzuk erreserbatzen diren desgaitasuna dutenen txandarako.

–Zehazteko eremu mistoko eta eremu euskalduneko toki entitateetako B taldeko kontu-hartzaile lanpostuen hizkuntza-eskakizuna, eskakizun horiek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VII. titulu berriko II. kapituluko 3. atalean ezarritakoari jarraikiz, kontuan hartu, frogatu eta baloratze aldera.

3. Foru agindu hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 10ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

B taldeko kontu-hartzaileen lanpostuak

TOKI ENTITATEA

TALDEA

LANPOSTUA

HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

Hizkuntza eremua

Betebeharra

Merezimendua

1

Andosilla

B

Hutsik

Ez-euskalduna

2

Arguedas

B

Hutsik

Ez-euskalduna

3

Berriobeiti

B

Hutsik

Mistoa

C1

4

Buñuel

B

Hutsik

Ez-euskalduna

5

Caparroso

B

Hutsik

Ez-euskalduna

6

Cascante

B

Hutsik

Ez-euskalduna

7

Castejón

B

Hutsik

Ez-euskalduna

8

Zizur

B

Hutsik

Mistoa

9

Cortes

B

Hutsik

Ez-euskalduna

10

Etxarri Aranatz

B

Hutsik

Euskalduna

C1

11

Irurtzun

B

Hutsik

Euskalduna

C1

12

Lesaka

B

Hutsik

Euskalduna

C1

13

Milagro

B

Hutsik

Ez-euskalduna

14

Erriberri

B

Hutsik

Mistoa

15

Orkoien

B

Hutsik

Mistoa

16

Azkoien

B

Hutsik

Ez-euskalduna

17

Gares

B

Hutsik

Mistoa

18

San Adrián

B

Hutsik

Ez-euskalduna

19

Zangoza

B

Hutsik

Mistoa

20

Valtierra

B

Hutsik

Ez-euskalduna

21

Viana

B

Hutsik

Ez-euskalduna

22

Alesbes

B

Hutsik

Ez-euskalduna

Iragarkiaren kodea: F2002273