36. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

9/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 12koa, Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiaren izena aldatzen duena, hemendik aurrera Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia deituko baita.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko titularrak eskatu du Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiaren izena aldatzea, hemendik aurrera Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia deitzeko, kontuan haturik zuzendaritza nagusi horri esleitutako eskumenak, eta, betiere, Nafarroako edo Espainiako beste lurraldeetako pertsona, enpresa eta entitateen eskaerak bideratzeko orduan nahasbiderik izan ez dadin, beste administrazio batzuetan erabiltzen diren izendapenak zehatzagoak baitira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 31.2 artikuluan ezartzen denez, Nafarroako Gobernuko lehendakariari dagokio, kasuan kasuko departamentuko titularrak proposaturik, zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, bai eta haietako bakoitzaren eskumenean geldituko diren arloak zehaztea ere.

Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2020ko otsailaren 12an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiaren izena aldatzea, hemendik aurrera Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia deituko baita.

Xedapen gehigarri bakarra.–Izen aldaketa.

Foru dekretu honen maila bereko edo baxuagoko xedapenetan Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiari buruz egiten diren aipamenetan izena aldatzen da, zehazki, honako hauetan:

–95/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 14koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena.

–272/2019 Foru Dekretua, urriaren 30ekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

Horrenbestez, izen horren ordez, beste hau erabiliko da: Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia.

Xedapen indargabetzailea.–Arauen indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honen edukiaren aurka doazen maila bereko edota baxuagoko xedapen guztiak.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko otsailaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2002219